Gaur antxoak prestatu ditugu. Horretarako
lehenengo antxoak garbitu egin behar dira. Gatza bota ondoren antxoak urunetik pasatu
ditugu eta gero arrautzetan busti ditugu. Azkenean sartenean frijitu ditugu.
Arrautzak kalitate ezberdinetakoak daudela
ikusi dugu ustiaketaren arabera:
1.- Ustiategi librea (guztiz libre daudenak). Hauek
ekologikoak dira eta oiloak ez dute pentsu transgenikorik jaten.
2.- Lurreko ustiategia
3.- Ustiategi intentsiboa (kaioletan
estresaturik). Azken bi hauek pentsu transgenikoaz edo genetikoki aldatutakoaz elikatzen dira.
Arrain batzuk desagertzeko arriskuan daudela
ere ikasi dugu.
Gaurko saioan ikasi dugunaren laburpena hau
da:
Erosten ditugun produktuak nongoak diren jakin
behar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina