2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

1. C SUKARRIETAN -LURRA PROIEKTUA

SUKARRIETA - 1 C

Gu 1Cko ikasleak gara eta Sukarrietara joan ginen 2015eko azaroaren 9an. Han LURRA proiektua landu genuen.

Hasieran Lurra planeta aurkeztu genuen, gu bizi garen planeta. Gu bizi garen zatia planetaren %29a da.  Zati horren bi herenak produkziorako desegokiak dira kutsatuta daudelako: hiriak, parkeak, eskolak, zentro komertzialak, industriak... egoten direlako. Azkenean produkziorako, geratzen den zatitxoaren azala bakarrik da, eta hortik hartzen ditugu elikagaiak.

Modu desberdinak daude janaria lortzeko: naturala eta artifiziala.
Era naturalean gatz mineralen zikloa kopiatzen dugu eta horrela den-dena aprobetxatzen dugu. Era artifizialean kalteak sortzen zaizkio naturari.




Guk Sukarrietan era naturalean egin dugu lan. Gure elikagaiei ez diogu bota  produktu kimikorik eta satsarekin ongarritu dugu ortua. Haziak erein eta landareak landatu ditugu eta hondakinekin konposta egiten dugu.

Honela lan eginda produktu naturalak sortzen dira: ekologikoak, bertokoak, lurraldean egindakoak, kalitatezkoak,  produktu kimikorik gabeak, naturalak, onak bihotzerako, osasuntsuak, animalia eta landareak ondo tratatzen dutenak eta kutsatzen ez dutenak. Hauek bai produktu onak! .

Produktu naturalak denda ekologikoetan eta merkatuetan lortu ahal dira. Eta etiketa berezi bat daramatzate.

Elikagaiak era artifizialean lantzen direnean,  produktu kimikoak botatzen zaizkie landareei “bitxito”ak ez izateko. Gaur egun, animaliek  ere produktu kimikoak jaten dituzte eta haientzat oso kaltegarria da. Granja handietan daude animaliak eta egoera txarrean bizi dira.



Hau guztia ikusi eta gero proposamen batzuk egin ditugu:
·         Ahal duenak ortu ekologikoak egin.
·         Animaliei ez eman pentsu kimikorik ezta landareei  intsektikaririk.
·         Zabaldu irratian telebistan eta agenda 21ean mundua hobetzeko informazioa.
·         Produktuen osagaiak irakurri, horrela jakin ahal dugu zeintzuk diren produktu  osasuntsuak.
·         Lantegiak neurriak hartu behar dituzte ozono geruza ez kaltetzeko.
·         Animaliak askatu, libre egon behar dira. Eta leku libre gehiago utzi.
·         Janari “prekozinatu” gutxiago jan.
·         Diruan baino osasunean gehiago pentsatu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina