2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Ortua abenduan


2016-12-15

Gaur piperrak kentzeko asmotan joan gara ortura, baina gure harridurarako abenduaren erdian egon arren, oraindik fresko aurkitu ditugu eta bertan utzi ditugu. Gorrituta zeudenak batu ditugu eta etxera eraman ditugu sukaldatzeko. Piperren gaineko zatitxo bat garbitu dugu, belarrak kenduz eta opor bueltan bertan eskarolak jartzeko asmoa dugu.
Loreen haziak jaso ditugu eta udaberrian ereiteko gorde ditugu.
Azak burua egiten hasita daude. Brokoliak ia biltzeko modukoak daude eta romaneskuei ere buru txikiak ikusten zaizkie. Azaloreen landareak hazi dira, baina oraindik ez zaie bururik ikusten.
Ea nola aurkitzen dugun ortua urtarrilean, opor bueltan!
ortua abenduan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina