2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

Txorien janlekuak

3. DC ikasleek txorien janlekua diseinatu, sortu eta  ondoren kokatu egin dute gure patioko zuhaitz batean.
ZORIONAK!!!
TXORIEN JANLEKUAK

2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

IRAES EGUTEGIA 2019


2019rako gela-egutegia sortu dugu  INGURUMEN TAILERreko ikasleek. Berrerabiltzeko papera (alde batetik idatzia) erabili dugu horretarako.
IRAES, Euskadiko eskola jasangarrien sarea ezagutaraztea da helburuetako bat, eta bestea aurtengo Eskola Agendako gaia aldarrikatzea:

ELIKADURA ZIRKULARRA!!!

EGUTEGIA 19

2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

URTE BERRIKO LEHENENGO LANAK NGURUMEN TAILERREAN


Gaur ingurumen tailerrean hainbat gauza egin ditugu.

Lehenengo, ortura joan gara. Sorpresa itzela hartu dugu, gure landareak asko hasi direla ikusi dugunean. Belar txarrak kendu ditugu. (ORTUKO ARGAZKIAK)

Gero, txorientzako janaria institutuko zuhaitz batean eskegi dugu. Horrela, pasatzen diren txoriak, jateko aukera iango dute!! (ARGAZKIAK TXORIEN JANARIA)

Azkenik, kalendula krema prestatzeko mazerazioa prestatu dugu. Pote batean, kalendula landare ziku herena jarri dugu eta almendra oliozko bi heren. Hor utziko dgu 40  egun eta 40 gauz.(ARGAZKIA MAZERAZIOA)

urtarrila 19 ortua

2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

LORE BARATZEA


Eskola Agenda 21 proiektuaren ekintzen artean, aurten baso-zuhaizkak eta usain-belarrak ikastetxean bertan landatzea pentsatu dugu.
DBHko patiopean toki aproposa aurkitu dugu eta bertan, 3. DCko ikasleak aritu dira landare hauek lurrean jartzen: gurbitza, masusta, mugurdia, ahabia, gorostia, erromeroa, izpilikua...


Lore Baratzea

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

ESKOLA AGENDA 21 EGUNA!!!



Ostegunean, azaroaren 22an, Eskola Agenda 21 eguna -EGUN BERDEA- ospatu dogu. 

Horretarako, berdez jantzita etorri gara eskolara.

10:45etan patiora jaitsi eta denon argazkia atera dogu.
Ondoren,  bertako produktuen dastaketa: GAZTA eta GAZTAINA ERREAK


Eskola Agenda Eguna 2018

Gogoratu aurtengo gaia: ELIKADURA ZIRKULARRA

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

2018-19 ikasturteko EKORDEZKARIAK


Aurtengo Eskola Agendako ordezkarien lehenengo bilera izan dugu, elkar ezagutzeko eta  proiektua aurrera egiteko. Aurtengo gaia, iazko Ekonomia Zirkularrari jarraipena emateko, ELIKADURA ZIRKULARRA izango da.
Bilera ondoren, argazkia atera dugu txoko berdean.

EKORDEZKARIAK

Ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa bultzatzeko hilearen 22an ESKOLA AGENDA EGUNA ospatuko dugu, denok berdez jantzita.