2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

15-11-06 - Ortuko zereginak




Gaur ortuan egin dugun lana  bedar txarrak kentzea eta  lurrari buelta ematea izan da, datorren astean iderrak eta baba haundiak ereiteko. Piper gorriak  eta lehenengo brokoliak batu ditugu.


Ortuaren bazter batean lore usaintsuak landatuta daude: erromeroa, labanda edo izpilikua, kalendulak eta tajeteak. Polinizazioan laguntzeko eta intsektuak erakartzeko.jarrita daude.

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

2. DBKko ikasleak AÑAGAko GATZAGATAN

Urriaren 27an DBHko 2. mailako ikasleak Añako Gatzagara joan ginen bertan nola egiten duten gatza ikustera. 3 taldetan banatu ginen eta monitore batzuekin buelta bat eman genuen.
Antzina, duela milioika urte, inguru horretan itsaso bat zegoen. Itsaso hori lehortu zen eta gatz geruza handi bat geratu zen. Geruza hori lur azpian dago, eta handik pasatzen diren ur gezak jasotzen dute gatz hori eta ur gaziko manantial edo iturburuak sortzen dira. Iturburu horietatik irteten den ura oso gazia da, itsasokoa baino gaziagoa, bere kontzentrazioa 200 gramokoa da litro bakoitzeko.
Irteten den ur hori egurrezko kanal batzuetatik eramaten da ura lurrundu eta gatza lortzeko tokietara. Erromatarrek asmatu zituzten han dauden estrukturak. Ur gazia kanaletatik putzu batzuetara doa eta handik ateratzen da grua antzeko tramankulu batez eta era edo larrainetara botatzen da. Larrainak lauki horizontal batzuk dira eta bertan geratu den ur gazia Eguzkiaren eta haizearen bidez banatzen da, ura lurrundu egiten da eta hondoan gatza geratzen da. Gatz hori jaso eta biltegietan uzten da guztiz lehortzen. Prozesu hau maiatzetik irailera bitartean egiten da, bero egiten duen sasoian.
Añanako gatza oso ona da eta sukaldari oso famatuak ere erabiltzen dute.



2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Urrriaren bukaerako ortu lanak

15-10-30  
Gaur ortuan beste lan batzuen artean aza, azalore, brokoli...-en arteko desberdintasunak ikusten egon gara. Brokoli bat fruitua ematen hasi dela ikusi dugu.
Azak besteak baino zabalagoak dira, eta hostoak borobilak eta kolore berdezkakoak dituzte.
Brokoliak hostoak handiak eta luzeak ditu, kolore urdinzka eta apur bat berdea. Hostoen hertzak ondulatuak dira.
Romaneskua nahiko handia da, hostoak luzanga eta ertzak nahiko lisuak dauzka.
Azaloreek orri asko dituzte, luzeak eta ertzak lisuak.
Bruselazen  hostoak biribilak eta txikiak dira, hosto asko dituzte eta txapel forma dute.

Horretaz aparte piper gorriak batu ditugu eta neguko gauzak ereiteko  lurra prestatzen hasi gara pala batzuekin lurrari buelta emanez. Aurten piper lodiak ere baditugu, baina oraindik ez dira gorritu.


2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

ORTUKO LANAK

Aurten 4.mailako dibertsifikazio taldeak ortuaren ardura izango du.

Lehenengo egunean ortua bisitatu genuen: azak, azaloreak, brokoliak, romaneskuak, bruselazak, letxugak, piperrak, tomareak, eskarolak,... zeuden.  

Hainbat lan egin dugu ortuan. Bedarrak kendu genituen, batutako piper gorriak kordatu eta gero txoko berdean jarri genituen. Tomateen mastrak lehortuta zeudenez, kendu genituen eta lotuta zeuden makilak hurrengo urterako gorde genituen.

4 DC taldea

 

2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

ESKOLA AGENDA EGUNA

 Irailaren 22 AUTORIK GABEKO NAZIOARTEKO EGUNA da, eta deialdiarekin  bat egin dugu Orobiogoitian ESKOLA AGENDA EGUNA ospatuz.

Denok berdez jantzita etorri gara eta atsedenaldian argazkiak atera ditugu.



2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

AURTENGO LEHENENGO LANAK ORTUAN

Ikasturte berri honetan ortua zaindu eta lantzeaz 4 DCko taldea arduratuko da, Marta eta Lurdesen laguntzaz. 
Bihotz-bihotzez eskertzen diogu Lurdesi gure ortua bizirik mantentzea udan zehar, eta,  zer esanik ez, bere nekazal-jakinduria zabaltzea gure artean.

Aurtengo lehenengo eguna izan da ortuan.
Zereginak:
- Piperrak, letxugak eta tomateak jaso ditugu.
- Bedar txarrak kendu
- Landare berriei etiketak jarri (aza, azalorea eta familiakoak)

TXOKO BERDEA APAINTZEN

ESKOLA AGENDA EGUNA  girotzeko 3. Bko ikasleek oso lan polita egin dute TXOKO BERDEA eguneratuz.

Aurtengo gaia:
MUGIKORTASUNA KUDEATUZ KLIMA ALDAKETA EKIDITU