2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

UDAL FOROA

Apirilaren 22an Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera.  Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko.

Aurretik, Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Berrizko Institutua eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkari batzuk elkartu ginen  konpromisoak eta proposamenak adosteko.


Aurten " Mugikortasuna eta klima aldaketa” gaia lantzen ari gara eta STOP ISTRIPUAK  tailerretan .parte hartu dugu.


2016(e)ko apirilaren 17(a), igandea

EREINOTZA LANDATZEN

Apirilaren 12:
1. DBHko ikasle batzuk, Lurdesen laguntaz, iazko CONFINTen - ingurumen aldeko gazteen konferentzian- jasotako ereinotza landatzen aritu dira.
Hemen argazkiak

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

Ortuko lanak apirilaren 8an

16-04-8

Gaur laborategira joan gara hazi ezberdinak ereitera. Horretarako lur berezia erabili dugu eta zulodun plakak. Erein ditugun haziak letxugak, tomateak, piperrak eta loreak (tajeteak) izan dira. Horretarako iaztik gordetako tomate haziak hartu ditugu alde batetik. Gero beheko  txoko berdera joan gara eta sikatuta dagoen piper bat hartu dugu eta haziak atera dizkiogu. Loreen haziak ere gure ortuan bildutakoak izan dira, eta letxugarenak erositakoak. Bakoitza bere tokian erein ondoren ureztatu egin ditugu. Gaurko lana 4. eta 1. mailako ikasleen artean egin dugu


2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

Martxoaren 18an


Gaur 1B taldeko ikasleek bisitatu dugu ortua. Hasiera batean ikusi dugu zer zegoen bertan eta nola zeuden guk Sukarrietatik ekarritako landareak (letxugak, azelgak…). Orain dela bi urte Euskadiko Confint-ean jasotako zuhaixka ere (ereinotza) bertan zegoen lorontzi batean, eta laister ikastetxeko berdegunean jarriko dugula esan digute. Bukaeran ortuan zeuden azak, letxugak eta bruselazak jaso ditugu eta gure artean banatu ondoren etxera eraman ditugu.



2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena

Otsailak 25

Gaur ortuan azak,  eskarolak eta bruselazak batu ditugu.  Piperren mastrak (geratzen izan diren zurtoinak eta hostoak) hondatuta egon dira eta atera egin ditugu. Karretillan hartu eta  konpostadorara bota ditugu. Berdin egin dugu lore batzuekin ere.


Baba handiak loratzen hasi dira.


2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Otsaileko lehenengo ortu lanak


16-02-05

Gaur ortuan lehen bruselazak jaso ditugu eta baita ere aza bat eta bi eskarola. Hauek dira neguko ortuari tipikoak, baina sasoi honetakoak ez diren piperrak ere batu ditugu. Aurten udazken eta negu epelen ondorioz oraindik piperrak fresko daude gure ortuan. Bertan, kendu gabe utzi ditugu ea noiz arte irauten duten ikusteko.
Erein genituen iderrak, baba handiak eta berakatzak erne ziren eta hazten ari dira, eta Sukarrietatik ekarritako landareak ere nahiko ondo daude.

Belar asko hasi dira ortuarien artean, baina lurra oso busti zegoen eta ezin izan ditugu kendu.