2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

Kontsumismo tailerra


Aurreko asteazkenean, martxoak 12, EA21eko ordezkari guztiak bildu ginen kontsumismoa aztertzeko. EMAUS-eko kide bat etorri zen kontsumismoari buruzko tailerra egitera.
Lehenik, klase batean egon ginen eta taldeka banatu ginen, eta berak emandako iragarki ezberdinak aztertu genituen eta talde handian egindako balorazioa aztertu genuen.
Ondoren, Iurretara joan ginen eta bi taldetan banatu ginen. Talde bat kaleko jendeari kontsumismoari buruz galdetegi bat egitera joan zen, eta beste taldeak hormetako iragarkien azterketa egin zuen.
Ekintza oso interesgarria eta polita iruditu zitzaigun .



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina