2023(e)ko ekainaren 20(a), asteartea

JAED egoitzan

 Gaur 3. mailako ikasle boluntarioak JAEDeko (Junta de Ayuda a  Enfermos de Durango-Iurreta) egoitzan egon dira lan solidarioa egiten.

Berehala ikasi dute lan prozedura eta ehuneko ehunean ibili dira lanean, gustura eta pozik.

Eskerrik asko parte hartzaileei!!!

JAEDen

2023(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

EA30eko ekintzak erakusten

 Maiztegin Agenda 30 proiektua bultzatu nahi dutela esan zigutenez, Orobiogoitian egiten dugun lana ikustera gonbidatu genituen.

Hemen gure ordezkariek txoko berdea eta ortua erakutsi eta azalpenak eman zizkieten.  Ortuan, gainera,  aitzurrarekin aritzeko eta lurra ureztatzeko aukera izan zuten.  Hangoak eta hemengoak gustura ibili ziren. 

Hurrengoan gu joango gatzaizkie!

EA30  ekaina

2023(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

SALBURUA PARKEAN

 

Astelehenean, ekainak 5, gure ekordezkariok Gasteizko Salburua Parkera joan ginen.  Bertan hezegunearekin lotutuako biodibertsitatea behatu genuen. Alde batetetik padura horretan urte osoa pasatzen duten espeziak ikusi genituen; bestetik, hegazti migratzaile batzuk, udaberriarekin Salburuara iritsitakoak.  Horrez gain, landareriaren aniztasunari erreparatu genion. 

Bukatzeko, Landako pantanoan bainua eta hamarretako ederrak hartu genituen. 

Salburua

2023(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

EUSKADIKO CONFINTa 2023

 Maiatzaren 17an  Orobiogoitiako IRAES taldeak Euskadiko Confintean hartu zuen parte.  Egun horretan Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat ikasle Madariaga dorretxean  batu ziren mundu jasangarriago baten alde lan egiteko.  Gazteak  izan ziren egun horretako protagonista nagusiak; izan ere,  tailerrak eta dinamikak eurek gidatu zituzten. Gainera, Naima El Ban Altuna punta-puntako zinetzialari gaztearekin hitz egiteko aukera izan zuten. 


confint 2023

2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

UDAL FOROA - AGENDA 2023

 

Gaur, maiatzak 9, eskola arteko foroa eta udal foroa izan ditugu.

Eskola arteko foroan Maiztegi eta Orobiogoitiako ikasleak batu dira udaletxeari zer eskatu nahi dioten erabakitzeko.  Ondoren,  Oscar Coca alkate ordeak eta Mikel Pagonabarraga arkitekto teknikoak udaletxean harrera egin, euren eskariak entzun eta udaletxeak egindako lana azaldu diete.

foro

2023(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

KONPOSTA

 

Hemen ez da ezer alferrik galtzen! Guretzat nahi ez duguna, lurraren ongarri! Geruzaz geruza jantokiko hondakin organikoak eta ortuko bedar txarrak nahastu eta hilabete batzuen buruan lurrak bere frutuak emateko balioko digun konposta lortuko dugu. Bizitzaren zikloa ez da eteten!

KONPOSTA

ORTUA

 Badatoz, badatoz! Lurra jorratu, ongarritu, haziak erein eta egin beharreko zaintzak egin eta gero, gure ekordezkariek ortuan egindako lanaren fruituak ikusten hasi gara. Hauek bai gozoak eta janari osasungarriak!

ORTUA 22-23