2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

AINTZATESPENA LORTU DUGU!

Ekainaren 5ean, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko,  “Eskola jasangarria” agirien banaketa izan da Urdaibaiko Ekoetxean  (Madariaga Dorretxea, Busturian).

30 ikastetxek jaso dute aintzatespena eta horien artean gurea JUAN  OROBIOGOITIA BHI. Mario Telleriak jaso du ziurtagiria IƱigo Urkullu Lehendakariaren eskuetatik.


J. Orobiogoitia AGIRIA

TXOSTEN OROKORRA


2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

MAIATZAKO LANAK ORTUAN


2018-05-04
Azkenean ere! Angelek (arduraduna) rotabatorra gure solora ekarri zuen, lehenengo berak pasatu zuen eta aldi berean geuri zelan egin erakutsi zigun. Palaz ere egon ginen lanean baina batez ere Angelen laguntzaz eta rotabatorraz erraz utzi genuen lurra landatzeko prest. Negutegiko lanak astero egin behar direnez, han egon ginen landareak ureztatzen eta zaintzen. 

2018-05-11 / 18 / 25
Lurrean kompost ekologikoa bota eta gero Leizurik eta Julenek eskubara pasatuz ortua txukun txukun utzi zuten. Jarraian Unaik, Julenen laguntzaz, eta soka txiki batez ilarak markatu eta ildo-bizkarrak egin zituen. Bitartean Aimar Etxenagusiak ortu bazterrean zebilen bedar txarrak kentzen eta sardaz eta karretilaz izkina batera eroaten. Ondoko ortuko gizonak rotabatorraz ondo landu barik zegoen ortu zatitxu bat pasatu zuen. Unaien laguntzaz, Julenek, Tiagok eta Aimar Unzuetak tomateak, piperrak eta letxugak (Mungiako plazan erosiak) landatu zituzten hurrenez hurren. Amaitzeko Aimar Yurrebasok tresna guztiak garbitu zituen. Eskerrak ere gure argazkilariari, Aingeru.




Maiatza ortuan