2016(e)ko abenduaren 28(a), asteazkena
2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea
2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena
Ortua abenduan
2016-12-15
Gaur piperrak kentzeko asmotan joan gara ortura, baina gure harridurarako abenduaren erdian egon arren, oraindik fresko aurkitu ditugu eta bertan utzi ditugu. Gorrituta zeudenak batu ditugu eta etxera eraman ditugu sukaldatzeko. Piperren gaineko zatitxo bat garbitu dugu, belarrak kenduz eta opor bueltan bertan eskarolak jartzeko asmoa dugu.
Loreen haziak jaso ditugu eta udaberrian ereiteko gorde ditugu.
Azak burua egiten hasita daude. Brokoliak ia biltzeko modukoak daude eta romaneskuei ere buru txikiak ikusten zaizkie. Azaloreen landareak hazi dira, baina oraindik ez zaie bururik ikusten.
Ea nola aurkitzen dugun ortua urtarrilean, opor bueltan!2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna
2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena
Unibertso animatua
1. DBHko BIOlogia-Geologiako ikasleak Unibertsoaren inguruan marrazki oso ederrak egin dituzte.
2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea
IRAES- 2. proposamena
Eskola Agendako Taillerreko ikasleek Palma Olioaren inguruan oso informazio interesgarria lortu dute.
2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena
ELIKAGAIEN BILKETA
2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena
2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena
2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala
ESKOLA AGENDA EGUNA
ESKOLA AGENDA EGUNA
Azaroaren 24an gure egun berdea ospatu genuen
EGITARAUA
- Denok, ikasleak zein irakasleak berdez jantzita etorri ginen
- Tailerrean – salto egiten argazkia/bideoa
- Elakagien bankurako jasotakoa txoko berdean
- Otxandioko gazta/ogia atsedenaldian
- Argazki berdea
- Logoren irabazlea argitara eman
Gogoratu aurtengo gaia:
- Elakagien bankurako jasotakoa txoko berdean
- Otxandioko gazta/ogia atsedenaldian
- Argazki berdea
- Logoren irabazlea argitara eman
Gogoratu aurtengo gaia:
ALDAKETA KLIMATIKOAREN AURKA MUGI ZAITEZ!
2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea
Udazkeneko lanak ortuan
2016-11-17
Gaur ortuan bi lan nagusi egin ditugu: tomate mastrak kendu eta ortu bazterra garbitu belarrak aitzurrarekin kenduz. Azken lan hau botarik gabe egon garenok egin dugu, ortu barruan sartzeko oso busti egon da eta.
Tomate mastrak kentzeko lehenengo lotuta zeuden kordelak moztu ditugu, eta makilatik askatu ondoren tomateak atera ditugu. Gero pilo batean utzi ditugu aurrerago txikitu eta konposta egiteko. Makilak ere kordel batekin lotu eta hurrengo urterako gorde ditugu. Hau egin eta gero, tresnak, botak eta zikindutako ingurua garbitu dugu eta dena txukun utzi dugu.
2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena
FENOLOGIA
FENOLOGIA eta METEOROLOGIAren eragina Naturan.
Proiektu honen bitartez aztertuko dugu nola aldatzen den bizia urtaroen arabera. Horretarako, gure ikastetxe inguruko zuhaitz batzuk aukeratuko ditugu eta beraien aldaketak urtean zehar behatu.
- 1 DBHko ikasgai ezberdinen artean proietua garatu da.
- Helburua: Gure inguruko landareen garapena aztertzea eta horren gain klima aldaketaren eragina.
- Inplikatutako mintegiak/ikasgaiak:
NATURA: aukeratutako 3 zuhaitzen behaketa jarraia eta beraien azterketa.
GIZARTE: Bertoko klima aztertzea.
MATE: Fenomeno atmosferikoen datu bilketa eta datu horien tratamendua (grafikoak, taulak…)
EUSKARA: Fenomeno meteorologiko eta nekazaritzak elkartzen dituzten esaerak aztertzea.
2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea
2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna
Piperrak kordatzen eta ...
2016-11-10
Gaur ez gara joan ortura, ikastetxean egin dugu lan. Pasadan egunean batutako piperrak kordatu egin ditugu, hari bat txortenetik pasatuz.
Geroago, tomatearen haziak hartu ditugu: Lehenik eta behin, erditik moztu dugu tomatea, eta gero, haziak atera ditugu. Hazi horiek uretan garbitu ditugu, eta sikatzeko paper baten gainean utzi ditugu. Udaberrian ereingo ditugu hurrengo urteko tomateak lortzeko.2016(e)ko urriaren 31(a), astelehena
Ortua martxan
2016-10-27
Urrian hasi gara lanean agenda 21 tailerreko ikasleak. Batzuk 27an ikastetxeko ortua bisitatzera joan gara. Udako produktuak ia amaitzen ari dira, batez ere, tomateak. Gorrituta egon diren piperrak batu ditugu, eta eskolara eraman ditugu hurrengo batean kordatzeko.
Neguko barazki batzuk ere jarrita daude ortuan: Azak, Azaloreak, Azagorriak, Romanesku Azak, Bruselazak eta Brokoliak.
2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala
2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena
IBAIALDE 2016
Aurten 4DBHko BIOLOGIA-GEOLOGIAko ikasleak arduratu dira IBAIALDE proiektuaz.
Kit zientifikoa eta fitxa ezberdinen bitartez gure herritik igarotzen den IBAIZABAL ibaiaren egoera aztertu dugu bi gunetan: ARANDIA zubi ingurua eta LANDAKOko presa ingurua.
Kalitate orokorra onargarria izan arren, azterketa kimikoan fosfato eta bakterio koliforme gehiegi atera dira.
Bestalde, ibai ertzak oso zikin daude, plastikoz eta bestelako hondakinez beteta. Eraman ditugun zabor poltzak bete egin ditugu eta hala ere zikinkeri asko gelditzen da.
Kit zientifikoa eta fitxa ezberdinen bitartez gure herritik igarotzen den IBAIZABAL ibaiaren egoera aztertu dugu bi gunetan: ARANDIA zubi ingurua eta LANDAKOko presa ingurua.
Kalitate orokorra onargarria izan arren, azterketa kimikoan fosfato eta bakterio koliforme gehiegi atera dira.
Bestalde, ibai ertzak oso zikin daude, plastikoz eta bestelako hondakinez beteta. Eraman ditugun zabor poltzak bete egin ditugu eta hala ere zikinkeri asko gelditzen da.
2016(e)ko maiatzaren 29(a), igandea
HONTZA EXTREMen !
Gaztandegitik, paseatzen, HONTZA-EXTREM abentura parkerantz abiatu ginen, talde-ekoodezkariei beraien lana eskertzeko, aurten EA21 programan partaide aktiboak izateagatik.
Hemen argazki batzuk eta bideoa.
Hemen argazki batzuk eta bideoa.
hontza from ikt orobiogoitia on Vimeo.
EA21eko ordezkariak Otxandioko gaztandegian
Aurtengo GAZTA-PROIEKTUAri eutsiz, maiatzaren 26an Juan Orobiogoitiako ESKOLA AGENDAko ordezkariak Otxandioko KEREXARA baserrira joan ginen bertako Idiazabal gazta nola egiten den ikustera.
Esker mila FELIX AJURIA artzain eta gaztagileari. Berak azaldu zigun gaztagintzako prozesu osoa, ardien elikaduratik hasita, jeztea, esnearen tratamendu termikoa eta hartzitzailea... azkenean gazta freskoa lortu arte, eta ondoren ere izan ditzakeen heltze prozesuak.
Gainera, pentsurako erosten duten koltza zereala (Arabakoa) guztiz aprobetzatzen dute : prentsatutako pentsu-oreaz gain, askatzen den koltza olioa autoentzako bioerregai gisa erabiltzen dute, horrela negutegi efektuko isuriak murrizteko programarekin bat eginez.
Oso interesgarria, asko ikasi genuen!
GAZTA-PROIEKTUA
Esker mila FELIX AJURIA artzain eta gaztagileari. Berak azaldu zigun gaztagintzako prozesu osoa, ardien elikaduratik hasita, jeztea, esnearen tratamendu termikoa eta hartzitzailea... azkenean gazta freskoa lortu arte, eta ondoren ere izan ditzakeen heltze prozesuak.
Gainera, pentsurako erosten duten koltza zereala (Arabakoa) guztiz aprobetzatzen dute : prentsatutako pentsu-oreaz gain, askatzen den koltza olioa autoentzako bioerregai gisa erabiltzen dute, horrela negutegi efektuko isuriak murrizteko programarekin bat eginez.
Oso interesgarria, asko ikasi genuen!
GAZTA-PROIEKTUA
2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena
LA ARBOLEDA - PEÑAS NEGRAS
Maiatzaren 17 eta 23an La Arboledara joan ginen DBHko 2. mailako ikasleak -2.A eta 2.Bkoak 17an eta 2.Ckoak 23an-
Bi taldeetan banatu ginen bisita egiteko, eta lehenengo leku horren historia ezagutu genuen. Buelta bat eman genuen antzinako meategietatik eta nola aldatzen joan diren azaldu ziguten. Burdinazko hainbat mineral erakutsi ziguten, eta gero hamaiketakoa jatera joan ginen eta denbora libre tarte bat eduki genuen.
Ondoren mendi baten tontorrera joan ginen eta bidean bertako animaliak ikusi genituen. Euriak eraldatutako kareharri asko zegoen bidetik, eta labirinto natural antzeko bat ezagutu genuen. Hor kareharrizko aurpegi formak ikusi genituen. Bazkaltzeko, La Arboleda herrira bueltatu ginen eta ordu beteko denbora librea eman ziguten. Denbora librea bukatzean bueltako autobusa hartu genuen. Denbora izugarria egin zuen, zorte onekoak gu!
TOMATEAK BIRLANDATZEN
Gaur negutegian ditugun tomateak birlandatu ditugu. Zeuden landaretxoak hartu eta ontzi handiago batean jarri ditugu. Ureztatu ditugu eta apur bat handiagoak hazten direnean lurrean jarriko ditugu.
Berdina egin dugu ikastetxean dauden loreekin (tajeteak). Horretarako jantokian bildutako yogurt poteak erabili ditugu.
Ortuan jarrita dauden letxugak hazten ari dira. Ea handiak egiten diren oporrak hartu baino lehen jateko.2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala
Maiatzaren 6an
16-05-6
Gaur ortura joan gara eta lurrari buelta eman diogu, ertzetan egon diren belarrak kendu ditugu eta negutegian ditugun piperrak eta tomateak ureztatu ditugu.
Gaur ortura joan gara eta lurrari buelta eman diogu, ertzetan egon diren belarrak kendu ditugu eta negutegian ditugun piperrak eta tomateak ureztatu ditugu.
2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena
UDAL FOROA
Apirilaren 22an Udal Foroan
parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin
batera. Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien
arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen
artean gure eskakizunak aurkezteko.
Aurretik,
Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Berrizko
Institutua eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkari
batzuk elkartu ginen konpromisoak eta proposamenak adosteko.
Aurten " Mugikortasuna eta klima aldaketa” gaia lantzen ari gara eta STOP ISTRIPUAK tailerretan .parte hartu dugu.
2016(e)ko apirilaren 17(a), igandea
EREINOTZA LANDATZEN
Apirilaren 12:
1. DBHko ikasle batzuk, Lurdesen laguntaz, iazko CONFINTen - ingurumen aldeko gazteen konferentzian- jasotako ereinotza landatzen aritu dira.
Hemen argazkiak
1. DBHko ikasle batzuk, Lurdesen laguntaz, iazko CONFINTen - ingurumen aldeko gazteen konferentzian- jasotako ereinotza landatzen aritu dira.
Hemen argazkiak
2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala
Ortuko lanak apirilaren 8an
16-04-8
Gaur laborategira joan gara hazi ezberdinak ereitera. Horretarako lur berezia erabili dugu eta zulodun plakak. Erein ditugun haziak letxugak, tomateak, piperrak eta loreak (tajeteak) izan dira. Horretarako iaztik gordetako tomate haziak hartu ditugu alde batetik. Gero beheko txoko berdera joan gara eta sikatuta dagoen piper bat hartu dugu eta haziak atera dizkiogu. Loreen haziak ere gure ortuan bildutakoak izan dira, eta letxugarenak erositakoak. Bakoitza bere tokian erein ondoren ureztatu egin ditugu. Gaurko lana 4. eta 1. mailako ikasleen artean egin dugu
2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena
MUGIKORTASUN DIAGNOSTIKOA
Hona hemen gure ikastetxean egindako MUGIKORTASUN diagnostikoa.
Ikasleei, familiei eta irakasleei luzatutako galdetegiaren emaitzak, grafikoak eta ondorioak.
MUGIKORTASUN DIAGNOSTIKOA
Ikasleei, familiei eta irakasleei luzatutako galdetegiaren emaitzak, grafikoak eta ondorioak.
MUGIKORTASUN DIAGNOSTIKOA
2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena
Martxoaren 18an
Gaur 1B taldeko ikasleek bisitatu dugu ortua. Hasiera batean ikusi dugu zer zegoen bertan eta nola zeuden guk Sukarrietatik ekarritako landareak (letxugak, azelgak…). Orain dela bi urte Euskadiko Confint-ean jasotako zuhaixka ere (ereinotza) bertan zegoen lorontzi batean, eta laister ikastetxeko berdegunean jarriko dugula esan digute. Bukaeran ortuan zeuden azak, letxugak eta bruselazak jaso ditugu eta gure artean banatu ondoren etxera eraman ditugu.
2016(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena
Otsailak 25
Gaur ortuan azak, eskarolak eta bruselazak batu ditugu. Piperren mastrak (geratzen izan diren zurtoinak eta hostoak) hondatuta egon dira eta atera egin ditugu. Karretillan hartu eta konpostadorara bota ditugu. Berdin egin dugu lore batzuekin ere.
Baba handiak loratzen hasi dira.
2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala
Otsaileko lehenengo ortu lanak
16-02-05
Gaur ortuan lehen bruselazak jaso ditugu eta baita ere aza
bat eta bi eskarola. Hauek dira neguko ortuari tipikoak, baina sasoi honetakoak
ez diren piperrak ere batu ditugu. Aurten udazken eta negu epelen ondorioz
oraindik piperrak fresko daude gure ortuan. Bertan, kendu gabe utzi ditugu ea
noiz arte irauten duten ikusteko.
Erein genituen iderrak, baba handiak eta berakatzak erne
ziren eta hazten ari dira, eta Sukarrietatik ekarritako landareak ere nahiko
ondo daude.
Belar asko hasi dira ortuarien artean, baina lurra oso busti
zegoen eta ezin izan ditugu kendu.
2016(e)ko urtarrilaren 16(a), larunbata
IRAES EGUTEGIA 2016
Orobiogoitia
institutuko Ingurumen Batzordeko ikasleok, urtero bezala, ikasgeletan
jartzeko egutegia sortu dogu. Bertan azterketa egunak eta data
seinalatuak adierazteko aukera izango dogu.
Egutegiaren kartelean IRAES - iraunkortasunaren aldeko ikastetxeen sarea- ezagutzera eman nahi izan dogu, EA21eko aurtengo gure leloarekin batera "KERIK GABE MUIGI ZAITEZ!".
Diseinu grafiko ikusgarriaren egilea IBAI PEREZ, 3.Ako ikaslea. Mila esker Ibai, artista!
Egutegiaren kartelean IRAES - iraunkortasunaren aldeko ikastetxeen sarea- ezagutzera eman nahi izan dogu, EA21eko aurtengo gure leloarekin batera "KERIK GABE MUIGI ZAITEZ!".
Diseinu grafiko ikusgarriaren egilea IBAI PEREZ, 3.Ako ikaslea. Mila esker Ibai, artista!
2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea
GINKANA SOLIDARIOA
Hemen Gabon aurreko azken eskola egunean egin genuen GINKANA SOLIDARIOaren BIDEOA.
ginkana 2015b from ikt orobiogoitia on Vimeo.
eta ARGAZKIAK
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)