Negu gorriko sasoian gagoz eta txoriek bizirauteko beraientzako janlekuak jarri ditugu gure ikastetxeko eremuan.
Hemen LUR eta INGURUMEN ZIENTZIETAKO ikasleak elikagaiez hornitzen gure arbolak
JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada Gabon ostea oso sasoi aproposa da horretarako
2017/18 kurtsoan proiektuarekin hasi ginen eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA izeneko txinpantzeri urte batean laguntzeko aukera izan dugu!
Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean web honetan sartu. Gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ikusi ahal da: www.janegoodallsenegal.org
Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)
4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte.
Hona hemen horietako batzuk: