2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

PORRU PASTELA . Sukaldaritza tailerra -3. saioa-

Gaur, gure aurtengo Eskola Agendako gaia -"Gutxitu, berrerabili eta birziklatu"- gogoratuz, ikasi dugu oso garrantzitsua den zerbait:
SASOIAN SASOIKOA JATEN BADUGU, GUTXITZEN DUGU KUTSADURA.
Lurrak bi hemisferio ditu, eta batean sasoia denean bestean ez, eta horregatik  sasoikoak ez diren produktuak kontsumitzeko urrinetik ekarri behar dira, CO2 isuriak handituz.
Grafikoak aztertu ditugu eta ondorioak hauexek izan dira:
- Hegazkinez eta kamioiez egindako garraioek asko kutsatzen dute; trenez eta itsaontziz gutxiago.
- Garraioan kontsumo gehien ematen duten elikagaiak: animalien pentsuak eta arraina.
- Europa da produktu gehien inportatzen duena munduan.

Honen ostean, PORRU PASTELA egiten jarri gara.
Osagaiak: gure ortuko porruak, hojaldrea,  arrautzak, esnea,  olio, gazta eta gatz pixkat


2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Sukaldaritza tailerreko 2. saioa: almondigak saltsan

Ostiral honetan almondigak saltsan prestatu ditugu. 
Aurretik, esaldi zatiak banatu dizkigute eta osatu behar izan ditugu. Joko honen bitartez  elikagaien eta ingurumen arteko lotura ikusi dugu, adibidez:
- Zenbat elikagai desaprobetzatzen dan,  milioika pertsona desnutrituta dauden bitartean
- Urrineko produktuen garraioak sortutako COugaria.
- Haragiaren produkziorako behar den energia handia da. 


Almondigak egiteko bi taldetan banatu gara, batzuk saltsa egiteko eta besteok bolatxoak.
Erabilitako osagaiak: haragia, tomate ekologikoa, tipula, perrexila, berakatza, uruna, arrautza eta azenarioa. 


II Estatuko CONFINT Bartzelonan: ONDORIOAK

Azaroaren 12tik 15era Iurretako Juan Orobiogoitiako 3 ikasle Euskadiko beste 18rekin batera Bartzelonara joan ginen Estatu mailako II Gazteen Konferentzian parte hartzera.

HEMEN gure esperientziaren laburpena

MANIFESTUA. GAZTEEN  II KONFERENTZIA  "ZAIN DEZAGUN PLANETA"


2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIAREN ALDE

ALBOAN erakundeko kideak izan ditugu solasean ikastetxean, eta beraiekin ikasi dugu gure mugikorren osagaiak lortzeko baliabide naturaleen hustiapena lotuta dagoela zuzenenan Afrikako (Kongoko hain zuzen) gatazka armatuekin;  onartezina da eta horrela aldarrikatu behar da, Gobernuek eta enpresa teknologikoek baztertzeko odolez zikindutako horrelako negozioak.
Gatazkarik gabeko teknologia eskatzen dugu!

 Informazio gehiago beraien web-ean:




2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Orobiogoitiako 3 ikasle II Estatuko CONFINTera BARTZELONARA

Orobiogoitiako hiru ikasle -Ane, Enma eta Iker- Bartzelonara joan dira Estatuko Confintean parte hartzeko Euskadiko ordezkari gisa.  Kongresua azaroaren 12tik 15era ospatu da.
II Estatuko Confint honetan 126 gazte elkartu dira, herrialde ezberdineko ordezkariak: Katalunia, Errioxa, Kanarias, Madril, Galizia, Murzia, Gaztela-Leon (Palencia), Gaztela-La Mantxa (Albacete), Nafarroa eta Euskadi.
Euskadiko delegazioa, 21 gazterekin, kopuruan bigarrena izan da. Plana eta lana ez da makala izan: aurkezpenak, ezdabidak, tailerrak, edukomunikazioa, XIII Hiri Hezitzaileen Mundu mailako Kongresua... baita, Bartzelonatik bisitak, ingurua ezagutu, pertsona berriak ezagutu, lagunak egin...





Zer da CONFINT?

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

PATATAK ERRIOXAR ERARA

Gaur Sukaldaritza Tailerreko 1. saioa izan dugu. Patatak errioxar erara egiten ikasi dugu.

Aurretik, piramide nutrizionala eta elikagai ezberdinen aztarna ekologikoa aztertu ditugu.
Nutrizio piramideko oinarrizko elikagaiek (adb. zerealek) aztarna ekologiko txikiena dutenak dira; eta,  aldiz,  gutxien hartu beharreko elikagaiak (gozokiak...) aztarna ekologiko handienekoak dira; hau da, beraien produkzioak CO2 gehiago sortzen du eta ingurumenerako kaltegarriagoak dira.



Patatak errioxar erara egiteko OSAGAIAK:
- Patatak
- Tipula
- Berakatza
- Txorizoa
- Piperra
- Olioa eta gatza

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

OROBIOGOITIA BHIk JASANGARRI AGIRI BERRIA jaso du Kursaalen

2014ko azaroaren 5ean Kursaal Jauregian ingurumen aldeko ekitaldi handia ospatu zen  eta Iurretako Juan Orobiogoitia ikastetxeko ordezkari batzuk bertan parte hartu zuten.

Ekitaldi horretan Ingurugelaren eratzearen 25. urtemuga ospatu zen, eta horrez gain, Lehendakariak eta arloko Sailburu biek, VII. aintzatespenaren prozesua gainditu duten ikastetxeei “Eskola Jasangarria” ziurtagiria banatu zieten.
Orobiogoitiako institutuak  aspalditik jasotako izendapen hura berriztatzea lortu du  azken urteotan egindako lan handiari esker, eta horren isla  da bertan eskuratutako agiria.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

SUKARRIETA 2014-2015

Urriaren 6tik 9ra 1.B taldea Sukarrietara joan ginen Lurra proiektua lantzera



Urriaren 13tik 16ra 1.A taldeko ikasleak Sukarrietan egon gara “LURRA” proiektua lantzen. 


DBHko 1.C taldeko ikasleak Sukarrietan egon ginen urriaren 13tik 16ra “Planeta berdea” proiektua lantzen.

2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

Ortuko lanak urriaren amaieran

Urriaren 31ean gure eskolako ortuan hainbat lan egin genuen. Eguraldi oso eguzkitsua izan dugu azken egunetan eta lurra oso siku zegoen.
- Ureztatu egin genituen ortuariak -porruak, azak, azaloreak, brokoli, piperrak, alkatxofak, burselazak eta romanesku-
Egindako beste lanak:
- Ortuarien izen-txartelak jarri
- Aitzurtu eta bedarrak kendu
- Tomate landareak erretiratu  eta kainaberak gorde hurrengorako
- Gorritutako piperrak batu
- Iderrak eta babak erein