
Jobloga21
2022(e)ko maiatzakren 17(a), asteartea
EUSKAL CONFINT 2022

2022(e)ko maiatzakren 5(a), osteguna
Jasangarritasuna eta genero perspektiba
Apirilaren 27an barikuan, Aranzadi Zientzia elkartean (Donostian), Jasangarritasunaren inguruan Ingurugelak antolatutako topaketan gure esperientziak plazaratzeko gonbita izan genuen.
Jasangarritasuna eta feminismoa hizketagai hartuta gure institutuari horren inguruko esperientziak kontatzea eskatu ziguten: STEAM, Lilatoia eta 15 minutu leitzen (puntu more-berdeko liburuak).
Gainontzeko hitzaldiak ere oso interesgarriak izan ziren.
2022(e)ko apirilakren 4(a), astelehena
ESKOLA CONFINT 22
Ikastetxean 2 DBHko ikasleek Eskola Confint burutu dute. Aurten, klima-aldaketaren arazoaren aurrean erantzun hobea izateko konpromiso bat hartzea izan da helburu.
Aukera ezin hobea izan da STEAM proiektua eta EA30ko lanak ustartzeko, gai printzipala Energia eta bere inpaktua ingurumenean izan delarik.
Eskola Confint honetan,sakon eztabaidatu ostean eta modu demokratiko baten, atera den proposamena, eta Zuzendaritzara bideratuko dena, honako hau izan da:
"Argi sentsoreak jarri pasillo eta komunetan, horrela argi natural nahiko dagoenean argi artifiziala itzali egiten da. Bi sentsore bakarrik beharko ziren eraikin bakoitzean. Bat komun eta bestea pasilloan, gutxi gorabehera berdina izaten baita eraikineko komun eta pasillo guztietan."
Kompromisoa, praktikara!!!!

2022(e)ko martxoakren 18(a), ostirala
IRAES. 3. PROPOSAMENA
Ikastetxeko gure IRAEStaldeak Ingurumena eta Jasangarritasunaren alde lanean jarraitzen du. Hona hemen IRAEStik proposaturiko 3. lan proposamena.
Lan txukuna benetan!!!
2022(e)ko otsailakren 10(a), osteguna
15´ leitzen eta EA30
Gaur gure institutuko EA30eko ordezkari batzuk geletatik ibili dira "15´leitzen" proiekturako erosi ditugun liburuak aurkezten. Garapen Iraunkorreko Helburuak eta Gazte Literatuta uztartzen dituen eskaintza zabala eraman dute klasez klase . Liburuak ikasleek esku artean izan dutuzte eta ondoren gelako apalategien utzi.
GOZATU DAIGUN LEITZEN!!!

2022(e)ko otsailakren 1(a), asteartea
Santimamiñe eta Urdaibai
Urtarrilaren 18an eta 25an, DBH 1.mailako ikasleek irteera egin zuten Santimamiñeko koba eta Urdaibaiko ekoetxea bisitatzera.
Santimamiñen kobaren bisita birtuala egiteaz gain, kobaren sarreran dagoen aztarnategia ere ikusi ahal izan zuten, paleolito garaiko gizakiaren bizimodua ezagutzeko. Ondoren, Urdaibaiko Biosferaren erreserban kokatuta dagoen ekoetxean, sua, armak eta margoak egiten saiatzeko aukera izan zuten.
Gainea, biodibertsitatea zer den eta bere garrantziaz hausnartzeko aukera ere izan zuten.

2022(e)ko urtarrilakren 31(a), astelehena
Eureka Museoan: energiak eta ingurumena
Urtarrilaren 25ean, 2 DBHko ikasleak Donostiako Eureka Museora joan ginen. Aukera izan genuen bi tailer burutzeko: Kimikaren Koloreak eta Elektrizitatea.
21-22 kurtso honetan, STEAM proiektuarekin lotuta " Energiak ingurumenean duen eragina" aztertzen ari gara hainbat ikasgaitan (Teknologia, Fisika eta Kimika, Plastika eta Matematika)
Oso ondo pasatu genuen!!
Ikasleek egindako argazkiak, eskerrik asko Ane eta Leire!
