Albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Albisteak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

Jasangarritasuna eta genero perspektiba

 Apirilaren 27an barikuan, Aranzadi Zientzia elkartean (Donostian), Jasangarritasunaren inguruan   Ingurugelak antolatutako topaketan gure esperientziak plazaratzeko gonbita izan genuen. 

Jasangarritasuna eta feminismoa hizketagai hartuta gure institutuari horren inguruko esperientziak kontatzea eskatu ziguten: STEAM, Lilatoia eta 15 minutu leitzen (puntu more-berdeko liburuak).

Gainontzeko hitzaldiak ere oso interesgarriak izan ziren.

GAINONTZEKO HITZALDIAK

TOPAKETEN ARGAZKIAK 

2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

Mila esker Mila eta Mario

ESKOLA AGENDA 21 proiektuan urtetan zehar egindako lanagatik mila esker, bihotz-bihotzetik.
Ikastetxean zuen ibilbidea amaitzera doa eta ez dugu ahaztu nahi zuen laguntza.
Zorte  etorkizunean eta  hemen daukazue zuen etxea.


Mila eta Mario

2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

BERDEAGO. Laburpena

BERDEAGO, Ingurumen Iraunkortasunaren Euskal Azoka.
Otsailaren 20tik 22ra Durangon


Hemen Ingurumen tailerreko ikasleok egindako laburpen txiki bat. 

2015(e)ko otsailaren 22(a), igandea

BERDEAGO 2015

Berdeago azokaren hirugarren edizioa otsailaren 20, 21 eta 22an ospatu da Durangoko Landako Gunean.

2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

Eskola jasangarriaren izendapena berritu digute

Ikasturte honetan izan dugun ikuskaritzaren balorazioa positiboa izan da, eta honen ondorioz beste hiru urterako berriztu digute Eskola Jasangarriaren izendapena.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO honen alde lan egin duzuen guztioi.

EA21eko koordinatzaileak


2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

Confinteroak Lehendakariarekin

Ekainaren 3an Lehendakariak eta bere Gobernu Batzordeak harrera egin zieten Bartzelonako Estatu mailako Confintean parte hartuko duten ikasle ordezkariei. Ordezkaritza honen barruan gure ikastetxeko 3 ikasle egon ziren: Ane Unzalu, Iker Blanco eta Emma Villena.
Harrera ekitaldi hau Busturian, Madariaga Dorretxean, izan zen. Bertan ordezkariek Confint prozesuari buruzko azalpenak eta Bartzelonara eramango diren akordioak aurkeztu zizkieten Gobernu Batzordeari.
Hauek dira bertan ateratako argazki batzuk.
















2014(e)ko apirilaren 3(a), osteguna

Bartzelonara goaz!

Apirilaren 2an burutu zen V Euskal Confint-ean Juan Orobiogoitia institutua aukeratua izan zen beste ikastetxe batzuekin batera Bartzelonan azaroan egingo den estatu mailako konferentzian parte hartzeko. Oso pozik gaude Euskadiko ordezkari bezala izendatu gaituztelako.
Beheko argazkian agertzen dira Busturian ordezkatu gintuztenak


2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

Eskolako Confint

Martxoaren 13an Eskolako Konferentzia burutu dute DBH 3. mailako ikasleek. Ekintza arrakastatsua izan da, eta hainbat erabaki hartu dira bertan. Honen informazio zehatzagoa hurrengo egunetan emango dugu.


2014(e)ko martxoaren 10(a), astelehena

EA21. Hasierako memoriaren balorazioa

Orain dela gutxi bidalitako EA21eko hasierako memoriaren balorazioa jaso dugu, eta Ingurugelak zoriondu gaitu egindako lanagatik idatzi honen bidez.


2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

Eskola jasangarriaren aintzestapenaren berriztapena

Ikasturte honetan eskola jasangarriaren aintzestapena berrizteko prozesuan sartu gara. Behar den dokumentazioa bidali dugu, eta otsailaren 18an Batzorde ebaluatzaileak bisita bat egingo digu bidalitako ebaluazioa ikustatzeko.