2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna

EKORDEZKARIEN 1. BILERA

 Urriaren 27an ikastetxeko ekordezkari guztien bilera izan dugu.

Bileran hitz egin dugu ESKOLA AGENDA 30  proiektuaren helburuei buruz. Helburu horiek zabaltzea Eskola Komunitatean izango da aurtengo erronka.

Bestetik,  Udaletik BOCK ´N ROLLak  banatu baino lehen, erabiltzeko konpromiso idatzia eskatuko dugu aste honetan.

Papera biriziklatzeko txanden egutegia ere argitu egin dugu, talde bakoitzak jakin dezan noiz dagokion.

Eta amaitzeko argazkia atera dugu ikastetxearen aurrean


20201027_121228

2020-2021 ikasturtea: EA21etik ESKOLA AGENDA 30era

ESKOLA AGENDA 21 proiektuak zabaldu egiten ditu bere helburuak eta EA 30 (ESKOLA AGENDA 2030)  proiektu integrala bilakatu da. 

Buru-belarri indarrean jarraituko dugu Ingurumena, berdintasuna eta Giza justiziaren alde.

Nazio Batuen erakundeak, 2030erako Garapen Jasangarrirako Agenda finkatu du non 17 helburu biltzen dituen pobrezia deuseztatzeko, desberdintasuna eta injustiziaren kontra borrokatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.