JUAN OROBIOGOITIA institutuan JANE GOODALL institutuarekin elkarlanean egiten dugun proiektuan, Senegaleko eta Gineako ekosistemak eta txinpantzeak babesten laguntzeko MUGIKORRAK jasotzen ditugu, eta beharbada Gabonak sasoi aproposa da horretarako.
Aspaldi hasi ginen proiektuarekin eta horrenbeste mugikor bidali genituenez LEMBA eta KABI izeneko txinpantzeei laguntzeko aukera izan dugu!
Ikusteko zehatzago zer egiten duten Senegalen eta Ginean:
janegoodallsenegal.org
janegoodall.es/es/movilizateporlaselva
Jane Goodall-ek berak laburtzen digu minutu batean HEMEN mugikorrak zergatik birziklatu behar ditugun (ingelesez, azpitituluekin gaztelaniaz)
4. DBHko ikasleek proiektu garrantzitsu hau zabaltzeko hizkuntza ezberdinetan posterrak diseinatu, egin eta institutuko hormetan jarri dituzte.
Hona hemen horietako batzuk
Mila esker denoi!!!