2014(e)ko abenduaren 16(a), asteartea

Gabonetarakao konpromisoak

1. DBHko ikasle batzuk Gabonetarako  beraien ingurumen-konpromisoak aldarrikatu  nahi izan dituzte.
KONTSUMO ARDURATSU BATEN ALDE!

 
ZEIN DA ZURE KONPROMISOA?


2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

6. sukaldaritza saioa: PIZZA

Gaur, abenduaren 12an, hondakinen sailkatze eta birziklatzearen inguruan izan dugu hitzaldia. 
Materia organikoa da sortzen dugun hondakinen zati handia. Horregatik, oso garrantzitsua da horren bereizketa eta birziklapena. Herri bakoitzak bere sistema propioa dauka: batzuk "atez-ateko" sistemaren bitartez %90a birziklatzera hel daitezke; 5. edukiontziaren bitartez emaitzak ez dira hain onak, boluntarioa delako, eta etxe askotan ez delako egiten. 

Birziklatzea oso inportantea da eta erantzunkizuna guztiona da!

Pizza egiteko erabili ditugun osagaiak:
Irina 300 g, ure, gatza, olia pixkat, tomatea, piper berdea eta gorria, kalabazina, txanpinoiak eta gazta.

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

Enpanadillak. 5. sukaldaritza saioa

Gaur, enpanadillak prestatu aurretik, elikadura katea aztertu dugu eta bere osagaiak: supermerkatua edo denda; bezeroak eta kontsumitzaileak. Erosketak egiteko orduan eredu ezberdinak daude: supermerkatura joan, azokara, herriko denda espezializatuetara, edo baserrian bertan barazkiak erostea...


Gero, enpanadillak sukaldatu ditugu.
Errezeta: arrautzak zuritu,  arrautza, kipula,  piper gorria eta York pernila txikitu  eta tomateaz bolean nahastatu. Prestatu enpanadillak eta labean jarri.



2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

KONTSUMO TAILERRAK 1. DBHn

DBH 1. mailako ikasleok azaroaren 24 eta 25ean Kontsumo tailerrak egin ditugu ikastetxean. Eguneroko klaseak moztu eta KONTSUMOBIDEk antolatutako tailer berezi hauetan parte hartu dugu. Oso interesgarriak izan dira eta ondo pasatzeaz gain gauza asko ikasi dugu.

 

KONTSUMO TAILERAK- 1B
 1B taldeak tailer hauek egin ditugu:
AISIA ETA KONTSUMOA.
Tailer honetan hasieran galdetegi bat bete genuen eta aisialdian zer egin dezakegun komentatu genuen. Gure denbora librean asko kontsumitzen dugula ikusi genuen. Bukaeran “tribial”era jolastu genuen.
PUBLIZITATEA ETA MARKAK.
Publizitatearen ezaugarriak ikusi genituen eta baita ere anuntzio edo iragarki batek zer gauza izan behar dituen. Bideo batzuk ikusi genituen eta talde bakoitzak iragarki bat egin zuen ordenagailuarekin.
INTERNET
Sare sozialetan egoten diren arrisku guztiak argi ulertu ditugu eta bideo batzuk ikusi ditugu erne ibiltzeko. Ondoren taldeka perfil bat osatu dugu segurtasunez nola bete behar den jakiteko.



KONTSUMO TAILERRAK- 1C
ELIKAGAIAK: ETIKETAK ETA OSAERA
Paketeko patata desberdinak jan ditugu eta euren arteko konparaketa egin dugu: usaina, itxura, zaporea… Etiketak aztertu ditugu: osagaiak, markak, kaduzitatea…  Erosi baino lehen etiketa irakurtzea oso garrantzitsua dela konturatu gara.
BIDEZKO MERKATARITZA
Bidezko merkataritza eta ohiko merkataritza aztertu ditugu.  Egiten den lana eta lortzen den dirua orekatua izan behar dela ikasi dugu, hau da, bakoitzak egiten duen lanaren arabera irabazi behar duela dirua. Gero, praka baten ibilbidea zein den ikusi dugu. Bukaeran zapatila bat diseinatu dugu.
ETXEKO EKONOMIAREN JOLASA
Jolas baten bidez familia batek hilabete batean zenbat diru gastatzen duen ikusi dugu. Diru asko gastatzen dugula konturatu gara, eta egiten ditugun gastuetan kontu handia izan behar dugula.



KONTSUMO TAILERRAK – 1A
KONTSUMITZEN IKASIKO DUT
Produktu bat saltzen denean eta erosten dugunean zelako eskubideak ditugun ikasi genuen. Gehiegi kontsumitzen dugula konturatu ginen.
TELEFONO MUGIKORRA
Tailer honetan telefono mugikorra era egokian erabiltzen ikasi dugu. Mugikorrak egiteko materialak nola lortzen diren azaldu ziguten eta zelako borrokak egiten dituzten hego Afrikan mineral horiek ateratzeko.
KONTSUMO ETA INGURUMENA
Gaur egungo kontsumoak nolako eragina duen ingurumenean ikusi genuen. Petrolioak egiten duen bidea aztertu genuen eta kutsadurari buruz hitz egin genuen. Bukaeran   jolas bat egin genuen.



2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

OGI-TORRADAK. Sukaldaritza tailerra 4. saioa

Gaur TOKIAN TOKIKO produktuei buruz hitz egin dugu. 
Supermerkatu eta dendetan erosten dugunean, etiketa ondo irakurri behar da. Badaude zigilu batzuk bertan ekoiztuta daudela ziurtatzen dutenak. Hiru motako zigiluak ikusi ditugu: 
- Jatorri izendapena, adib. "Bizkaiko  txakolina"
- Adierazpen geografiko babestua, adib. "Euskal okela"
- Eusko Labela, adib. "Gernikako piperrak"

Gero tostadak edo ogi-torradak egiten ikasi dugu. 
Erabili ditugun osagaiak hauexek izan dira:
ogia, esnea, uruna, arrautzak eta olioa.
Prozedura: 
1- Ogia xerratan ebaki
2- Esnetik eta urunetik pasa
3- Arrautzatik pasa (aurretik irabiatuta)
4- Frijitu

2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

PORRU PASTELA . Sukaldaritza tailerra -3. saioa-

Gaur, gure aurtengo Eskola Agendako gaia -"Gutxitu, berrerabili eta birziklatu"- gogoratuz, ikasi dugu oso garrantzitsua den zerbait:
SASOIAN SASOIKOA JATEN BADUGU, GUTXITZEN DUGU KUTSADURA.
Lurrak bi hemisferio ditu, eta batean sasoia denean bestean ez, eta horregatik  sasoikoak ez diren produktuak kontsumitzeko urrinetik ekarri behar dira, CO2 isuriak handituz.
Grafikoak aztertu ditugu eta ondorioak hauexek izan dira:
- Hegazkinez eta kamioiez egindako garraioek asko kutsatzen dute; trenez eta itsaontziz gutxiago.
- Garraioan kontsumo gehien ematen duten elikagaiak: animalien pentsuak eta arraina.
- Europa da produktu gehien inportatzen duena munduan.

Honen ostean, PORRU PASTELA egiten jarri gara.
Osagaiak: gure ortuko porruak, hojaldrea,  arrautzak, esnea,  olio, gazta eta gatz pixkat


2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Sukaldaritza tailerreko 2. saioa: almondigak saltsan

Ostiral honetan almondigak saltsan prestatu ditugu. 
Aurretik, esaldi zatiak banatu dizkigute eta osatu behar izan ditugu. Joko honen bitartez  elikagaien eta ingurumen arteko lotura ikusi dugu, adibidez:
- Zenbat elikagai desaprobetzatzen dan,  milioika pertsona desnutrituta dauden bitartean
- Urrineko produktuen garraioak sortutako COugaria.
- Haragiaren produkziorako behar den energia handia da. 


Almondigak egiteko bi taldetan banatu gara, batzuk saltsa egiteko eta besteok bolatxoak.
Erabilitako osagaiak: haragia, tomate ekologikoa, tipula, perrexila, berakatza, uruna, arrautza eta azenarioa. 


II Estatuko CONFINT Bartzelonan: ONDORIOAK

Azaroaren 12tik 15era Iurretako Juan Orobiogoitiako 3 ikasle Euskadiko beste 18rekin batera Bartzelonara joan ginen Estatu mailako II Gazteen Konferentzian parte hartzera.

HEMEN gure esperientziaren laburpena

MANIFESTUA. GAZTEEN  II KONFERENTZIA  "ZAIN DEZAGUN PLANETA"


2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIAREN ALDE

ALBOAN erakundeko kideak izan ditugu solasean ikastetxean, eta beraiekin ikasi dugu gure mugikorren osagaiak lortzeko baliabide naturaleen hustiapena lotuta dagoela zuzenenan Afrikako (Kongoko hain zuzen) gatazka armatuekin;  onartezina da eta horrela aldarrikatu behar da, Gobernuek eta enpresa teknologikoek baztertzeko odolez zikindutako horrelako negozioak.
Gatazkarik gabeko teknologia eskatzen dugu!

 Informazio gehiago beraien web-ean:




2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Orobiogoitiako 3 ikasle II Estatuko CONFINTera BARTZELONARA

Orobiogoitiako hiru ikasle -Ane, Enma eta Iker- Bartzelonara joan dira Estatuko Confintean parte hartzeko Euskadiko ordezkari gisa.  Kongresua azaroaren 12tik 15era ospatu da.
II Estatuko Confint honetan 126 gazte elkartu dira, herrialde ezberdineko ordezkariak: Katalunia, Errioxa, Kanarias, Madril, Galizia, Murzia, Gaztela-Leon (Palencia), Gaztela-La Mantxa (Albacete), Nafarroa eta Euskadi.
Euskadiko delegazioa, 21 gazterekin, kopuruan bigarrena izan da. Plana eta lana ez da makala izan: aurkezpenak, ezdabidak, tailerrak, edukomunikazioa, XIII Hiri Hezitzaileen Mundu mailako Kongresua... baita, Bartzelonatik bisitak, ingurua ezagutu, pertsona berriak ezagutu, lagunak egin...





Zer da CONFINT?

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

PATATAK ERRIOXAR ERARA

Gaur Sukaldaritza Tailerreko 1. saioa izan dugu. Patatak errioxar erara egiten ikasi dugu.

Aurretik, piramide nutrizionala eta elikagai ezberdinen aztarna ekologikoa aztertu ditugu.
Nutrizio piramideko oinarrizko elikagaiek (adb. zerealek) aztarna ekologiko txikiena dutenak dira; eta,  aldiz,  gutxien hartu beharreko elikagaiak (gozokiak...) aztarna ekologiko handienekoak dira; hau da, beraien produkzioak CO2 gehiago sortzen du eta ingurumenerako kaltegarriagoak dira.



Patatak errioxar erara egiteko OSAGAIAK:
- Patatak
- Tipula
- Berakatza
- Txorizoa
- Piperra
- Olioa eta gatza

2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

OROBIOGOITIA BHIk JASANGARRI AGIRI BERRIA jaso du Kursaalen

2014ko azaroaren 5ean Kursaal Jauregian ingurumen aldeko ekitaldi handia ospatu zen  eta Iurretako Juan Orobiogoitia ikastetxeko ordezkari batzuk bertan parte hartu zuten.

Ekitaldi horretan Ingurugelaren eratzearen 25. urtemuga ospatu zen, eta horrez gain, Lehendakariak eta arloko Sailburu biek, VII. aintzatespenaren prozesua gainditu duten ikastetxeei “Eskola Jasangarria” ziurtagiria banatu zieten.
Orobiogoitiako institutuak  aspalditik jasotako izendapen hura berriztatzea lortu du  azken urteotan egindako lan handiari esker, eta horren isla  da bertan eskuratutako agiria.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

SUKARRIETA 2014-2015

Urriaren 6tik 9ra 1.B taldea Sukarrietara joan ginen Lurra proiektua lantzera



Urriaren 13tik 16ra 1.A taldeko ikasleak Sukarrietan egon gara “LURRA” proiektua lantzen. 


DBHko 1.C taldeko ikasleak Sukarrietan egon ginen urriaren 13tik 16ra “Planeta berdea” proiektua lantzen.

2014(e)ko azaroaren 3(a), astelehena

Ortuko lanak urriaren amaieran

Urriaren 31ean gure eskolako ortuan hainbat lan egin genuen. Eguraldi oso eguzkitsua izan dugu azken egunetan eta lurra oso siku zegoen.
- Ureztatu egin genituen ortuariak -porruak, azak, azaloreak, brokoli, piperrak, alkatxofak, burselazak eta romanesku-
Egindako beste lanak:
- Ortuarien izen-txartelak jarri
- Aitzurtu eta bedarrak kendu
- Tomate landareak erretiratu  eta kainaberak gorde hurrengorako
- Gorritutako piperrak batu
- Iderrak eta babak erein

2014(e)ko urriaren 30(a), osteguna

AZTERKOSTA (LAIDA eta LAGAko inguruak aztertzen)

Urriaren 24an  Ingurumen Tailerreko ikasleok AZTERKOSTA programa jarraituz Laida eta Lagako eremuak aztertu genituen, bai bertako biodibertsitatea eta giza eragina, bai erreketatik datozen uren kalitatea anallsi kimikoen bitartez.
Horretarako, itsas behera bizia zegoen eguna aukeratu genuen, eta bai ondo aukeratu. Oso egun eguzkitsua eta beroa izan genuen eta batzuk bainatu ere egin ziren.
Hurrengo egunean, datuak bildu eta ondorioak atera egin genituen, emaitzak INGURUGELAra  bidaltzeko.


2014(e)ko urriaren 14(a), asteartea

IRAES taldearen aurkezpena (IRAES blogerako)




Kaixo, Juan Orobiogoitia institutuko 3. DBHko Ingurumen Tailerreko  ikasleak gara. IRAES proiektuan parte hartuko dugu eta ikasturtearen zehar ingurumenaren aldeko beste hainbat ekintza egiteko asmoa dugu:

  • Jantokiko hondakinak jaso eta konposta egiten dugu
  • Ortu ekologikoa daukagu, eta bertan sasoiko landareak ereiten ditugu, zaindu eta ondoren  emandako produktuak batu (tomateak, piperrak, indabak, porruak, asak, etab.)
  • Sukaldaritza tailerra ere izango dugu, ortutik jasotako produktuekin.
  • Txoko berdea hornitu eta eguneratu egiten dugu
  • Azterkostan Laida eta Laga hondartzak aztertuko ditugu.
Lan dexente daukagu aurretik.
Besterik gabe, agur bero bat Iraeskide guztioi.

2014(e)ko urriaren 11(a), larunbata

2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

Tomate haziak gordetzen

Udako azken tomateen haziak banandu eta sikatzen jarri ditugu, datorren urtean beren fruitu ederrak eman ditzaten.
Gainera, kipulak txortatzen ikasi dugu. Zelako txorta politak!!


2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

Gure ortua uda amaieran

Ingurumen tailerreko ikasleen lehenengo bisita ortura

Gure ortua eta sasoiko produktuak ezagutu eta heldutako tomateak batu ditugu.


2014(e)ko abuztuaren 20(a), asteazkena

Gure ortua udan

Gure ortuko tomateak gorritzen hasi dira. Piperrak ere jateko modukoak daude. Kipulak ateratzeko Ilargiari begira gaude. Negurako porruak ere martxan daude.





2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

Zugastieta-Peñas Negras


2. Ako ikasleak Zugastietara joan ginen pasadan ekainaren 9an. Han, liburuxka bat eman ziguten bisitaldian zehar betetzeko.
Hasieran, denok batera itsasoa eta itsas ondoko herriak ikusten ziren lekura joan ginen, bi taldetan banatzeko. Zugastietako paisaia eta itsas ertzekoa konparatu genituen: kutsadura maila, populazioa…
Gero, historia pixka bat eta Zugastietako meategien jatorria azaldu zizkigun gidak. Meategiaren zulora jaitsi ginen eta bertako paisaiaren azterketa egin genuen.
Ondoren, lakua burdin hondakinak botatzeko erabiltzen zela eta bertan bainatzea arriskutsua zela ohartarazi zigun. Haitzetan zeuden fosil batzuk ikusi ostean kobazulo artifizial batera sartu ginen.
Meatzearekin amaitzeko mineral motak eta bakoitzaren burdin ehunekoa eta beste laku bat, Ostion lakua, erakutsi zizkiguten gidek.
Azkenik, La Arboleda auzoa ikusi genuen eta meatzea zegoen garaian nolako zen kontatu ziguten: egurrezko etxeak, biztanleria…
Oso ondo pasa genuen bisitaldian eta paisaia bitxi eta polit haren jatorria ikasi genuen era errazago batean.






2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

Eskola jasangarriaren izendapena berritu digute

Ikasturte honetan izan dugun ikuskaritzaren balorazioa positiboa izan da, eta honen ondorioz beste hiru urterako berriztu digute Eskola Jasangarriaren izendapena.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO honen alde lan egin duzuen guztioi.

EA21eko koordinatzaileak


2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

Confinteroak Lehendakariarekin

Ekainaren 3an Lehendakariak eta bere Gobernu Batzordeak harrera egin zieten Bartzelonako Estatu mailako Confintean parte hartuko duten ikasle ordezkariei. Ordezkaritza honen barruan gure ikastetxeko 3 ikasle egon ziren: Ane Unzalu, Iker Blanco eta Emma Villena.
Harrera ekitaldi hau Busturian, Madariaga Dorretxean, izan zen. Bertan ordezkariek Confint prozesuari buruzko azalpenak eta Bartzelonara eramango diren akordioak aurkeztu zizkieten Gobernu Batzordeari.
Hauek dira bertan ateratako argazki batzuk.
















2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

FRUTAZKO BROTXETAK TXOKOLATEAREKIN

Brotxetak egiteko erabili ditugun osagaiak hauek izan dira: platanoak, marrubiak, laranjak, sagarrak eta txokolatea.
Lehenengo frutak garbitu eta zati handietan zatitu ditugu. Ondoren makiltxoetan sartu ditugu. Txokolatea  "baño marian" jarri dugu berotzen  eta urtu denean brotxetak txokolatetan sartu ditugu.


Gaur bidezko merkataritza zer den eta zein arau errespetatzen dituen ikasi dugu. 
Bidezko merkataritzako produktuak erabiltzea oso garrantzitsua da, ingurumenari eta ekoizleei asko laguntzen diegulako.







BARAZKI PIZZA

Gaur pizza egin dugu osagai hauekin: irina, ura, olioa, gatza, tomatea, txanpinoiak, kalabazinak, piperra, kipula eta gazta.
Hasiera batean masa egin dugu irina, ura, olioa eta gatza nahastuz. Ondo nahastuta egon denean arrabola batekin zabaldu egin dugu eta molde batean jarri. Barazkiak txikitu ditugu eta txanpinoiak  frijitu. Beste zartagin baten kipula eta tomatea frijitu ditugu. Dena prest egon denean pizza osatu dugu: azpian masa, bere gainean egindako tomatea eta ondoren barazki gordinak eta txanpinoiak. Bukatzeko gazta jarri diogu eta laba beroan sartu dugu eginda egon arte.

Pizza etxean nola egiten den ikastetik aparte okela eta barazkien ekoizpenak konparatu ditugu eta hau ikusi dugu:

Lursail berdinean barazki kantitate askoz gehiago ekoiztu daitezke okelarekin konparatuz.
500 kg. okela egiten den tokian 12000 kg. barazki lortu daitezke.