2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

LOGO LEIHAKETA



ESKOLA AGENDA 21etik,  gure BLOGaren irudia berrizteko asmoz, ikasle guztien artean LOGO LEIHAKETA  zabaldu genuen.

Eskola Agenda Tailerreko taldeak erabakia hartu du. Hauxe da aukeratutakoa.

EGILEA: IBAI PEREZ

ZORIONAK eta MILA ESKER!!


 

 

 

2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Algorrin Geologia ikasten

Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak Zumaiako Algorriko itsaslabarra eta interpretazio zentrua bisitatu dute; bertan Euskal Herriko historia geologikoaren inguruan tailer oso interesgarria izan dute.

 



Algorri

2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

ESKOLA AGENDA EGUNA


ESKOLA AGENDA EGUNA

Azaroaren 24an gure egun berdea ospatu genuen 

EGITARAUA

-     Denok, ikasleak zein irakasleak berdez jantzita etorri ginen
-    Tailerrean – salto egiten argazkia/bideoa
-    Elakagien bankurako jasotakoa txoko berdean
-    Otxandioko gazta/ogia atsedenaldian
-    Argazki berdea
-    Logoren irabazlea argitara eman

Gogoratu aurtengo gaia:

ALDAKETA KLIMATIKOAREN AURKA MUGI ZAITEZ!


EA21.avi from ikt orobiogoitia on Vimeo.

2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

Udazkeneko lanak ortuan


2016-11-17

Gaur ortuan bi lan nagusi egin ditugu: tomate mastrak kendu eta ortu bazterra garbitu belarrak aitzurrarekin kenduz. Azken lan hau botarik gabe egon garenok egin dugu, ortu barruan sartzeko oso busti egon da eta.
Tomate mastrak kentzeko lehenengo lotuta zeuden kordelak moztu ditugu, eta makilatik askatu ondoren tomateak atera ditugu. Gero pilo batean utzi ditugu aurrerago txikitu eta konposta egiteko. Makilak ere kordel batekin lotu eta hurrengo urterako gorde ditugu. Hau egin eta gero, tresnak, botak eta zikindutako ingurua garbitu dugu eta dena txukun utzi dugu.

ortua azaroak 17

2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

FENOLOGIA



FENOLOGIA eta METEOROLOGIAren eragina Naturan.
Proiektu honen bitartez aztertuko dugu nola aldatzen den bizia urtaroen arabera. Horretarako, gure ikastetxe inguruko zuhaitz batzuk aukeratuko ditugu eta beraien aldaketak urtean zehar behatu.


-          1 DBHko ikasgai ezberdinen artean proietua garatu da.

-          Helburua: Gure inguruko landareen garapena aztertzea eta horren gain klima aldaketaren eragina.

-          Inplikatutako mintegiak/ikasgaiak:

NATURA: aukeratutako 3 zuhaitzen behaketa jarraia eta beraien azterketa.

GIZARTE: Bertoko klima aztertzea.

MATE: Fenomeno atmosferikoen datu bilketa eta datu horien tratamendua (grafikoak, taulak…)

EUSKARA:  Fenomeno meteorologiko eta nekazaritzak elkartzen dituzten esaerak aztertzea.




Fenologia

2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

IRAES 1. proposamena

Hona hemen IRAESek, Euskadiko Eskola jasangarrien sareak, eskatutako lehenengo proposamenari emandako erantzuna.


2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

Piperrak kordatzen eta ...


2016-11-10

Gaur ez gara joan ortura, ikastetxean egin dugu lan. Pasadan egunean batutako  piperrak kordatu egin ditugu, hari bat txortenetik pasatuz.
Geroago, tomatearen haziak hartu ditugu: Lehenik eta behin, erditik moztu dugu tomatea, eta gero, haziak atera ditugu. Hazi horiek uretan garbitu ditugu, eta sikatzeko paper baten gainean utzi ditugu. Udaberrian ereingo ditugu  hurrengo urteko tomateak lortzeko.
 
Piperrak kordatzen