2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna
2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea
ORTUA ABENDUAN
2017-12-15
Gaur goizean eguraldi txarra egon arren ortura joan gara aspaldiko partez. Lehenengo piper gorriak batu ditugu baina batzuk egoera txarrean egon direnez konposta egiteko lurrean itxi ditugu. Ondoren romaneskuak burua eginda ikusi ditugunez hartu eta poltsa batean eraman ditugu. Gero azalore asko alferrik galduta egon dira eta bat bakarrik hartu dugu. Euria izan da eta ezin izan dugu beste lanik egin. Batutako gauzak eskolara eraman ditugu eta hor denen artean banatu.
2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna
ATAPUERCA - BURGOS (eboluzio Museoa)
1. Batxilergoko KULTURA ZIENTIFIKOko ikasleok giza eboluzioaren inguruko irteera egin dugu, oso interergarria, benetan.
Lehenengo Atapuercako CAREXen (Centro de Arqueología Experimental) egon ginen eta bertan honakoa ikusi genuen:Eraikinaren barruan:
- Harriak tresnak egiteko nola lantzen zituzten. Teknika desberdinak eta horien bidez lortzen ziren tresna gero eta landuagoak egin zituen gidak gure aurrean: Homo habilisek erabiltzen zuen teknika eta tresna xinpleenetatik Neandertalek eta Homo sapiensak garatu zituzten teknika eta tresna konplexuagoetara.
Bi ikasleri frogatzen utzi zien.
- Kobazuloetako hormetan nola pintatzen zuten. Burdin oxido hautsez eta urez egindako pastaz marrazkiak egin zituen: behatza pastan busti eta zuzenean orein bat marraztu zuen, eta gero, ikasle batek eskua jarri zuen horman eta berak pajita batetik putz eginez, ikaslearen eskuaren silueta egin zuen.
Eraikinaren kanpoan:
- Neolitiko garaian harriz egindako tresnak nola pulitzen zituzten. Aizkora bat erakutsi zigun eta nola egina zegoen azaldu zigun.
- Neolitiko garaiko eraikinak. Garai hartako eraikinen kopiak dituzte eta horietan sartu ziren ikasleak orduko pertsonak nola bizi ziren ikusteko.
- Nola ehizatzen zuten. Ehizatzeko erabiltzen zituzten tresna desberdinak eta nola jaurtitzen zituzten erakutsi zigun: hasieran erabiltzen zituzten hurbiletik ehizatzeko lantzak, urrunera jaurtigailuaren laguntzaz jaurtitzen ziren lantza garatuagoak eta azkenik, arkuz jaurtitako geziak.
Berak jaurti zituen nola erabiltzen ziren erakusteko, eta gero, ikasleei frogatzen utzi zien.
- Dolmenak. Hauetako baten kopia dute ere bai, eta ikasleak bertan sartu ziren neolitikoan hildakoak hor uzten zituztela ikusteko.
- Sua nola egiten zuten. Han dituzten txaboletariko batetara sartu ginen, eta han sua frikzioz piztu zuen. Ondoren, perkusioz piztu daitekela ere azaldu zigun, eta harri bat burdin zati batekin talka eginez txinpartak atera zituen.
Ondoren, Burgoseko Giza Eboluzioaren Museora joan ginen. Sartu aurretik, 15-20 min.-tan, hamaiketakoa egin genuen bertako kafetegian. Gero, museoan honakoa ikusi genuen:
- Atapuercako aztarnategiak. Aztarnategi horiek non dauden, nola aurkitu zituzten, euren ezaugarriak, bertan aurkitutako fosilak eta mundu mailan duten garrantzia azaldu ziguten.
- Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta euren garaian bizitako animalien fosilak. Gela batetan Homo antecessor eta bere garaiko animalien fosilak daude eta beste batean, Homo heidelbergensis eta bere garaiko animalienak. Espezie bakoitzaren eta bere garaiko ingurunearen ezaugarriak azaldu zizkiguten: Homo antecessor kanibala zela, Homo heidelbergensis-ek gaixoa eta zaharrak zaintzen zituztela…
- Beagle itsasontziaren kopia. Bertan Darwin-en bidaiari buruzko eta Eboluzioaren Teoriari buruzko azalpenak eman zizkiguten.
- Garunaren garapena. Gizakiaren eboluzioan zehar garunaren garapena oso garrantzitsua izan zela azaldu ziguten, eta bere ezaugarriak azaldu zizkiguten. Benetako garuna, formoletan, ikusi zuten ikasleek, eta gero, kablez eginiko garun erraldoi baten barruan sartu ginen.
- Hominido garrantzitsuenen irudiak. Irudiak korro batetan kokatuak daude. Ikasleak korroaren barruan eseri ziren, eta gizakiaren eboluzioan eman ziren aldaketa garrantzitsuenak, zein hominido mota bakoitzaren ezaugarriak azaldu zizkieten.
- Suaren eboluzioa. Modulu baten barruan, 365º-ko proiekzio batetan, suaren eboluzioa azaldu zieten.
Hori bukatzerakoan berehala joan ginen autobusera. 10-15 min. Izan zituzten bokata jateko, eta etxera bueltatu ginen.
IRAESeko 2. LANA
EUSKADIko GIDA TURISTIKO IRAUNKORRA modu kolaboratiboan osatzeko, Juan Orobiogoitiako Ingurumen Tailerrean ondorengo fitxak prestatu ditugu gure herri inguruko toki interesgarriak ezagutzera emateko.
GALLANDA
TXAKURTEGIKO PUTZUA
2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea
ALGORRIn LURREKO IKASLEAK
Abenduaren 12an 2. batxilergoko LUR eta INGURUMEN ZIENTZIETAKO ikasleak Zumaiara abiatu dira bertako Flyscha astertzera.
Debatik Zumaiara doan itsaslabarrean Lurraren 50 milioi urtetako historia geologikoa irakur daiteke, bertako geruzen ezaugarriak eta fosilak aztertuz, hala nola, dinosauroen desagerpena adierazten duen K-T muga -Kretazeoaren bukaera eta Tertziarioaren hasiera adieratzen duen geruza-.
Behaketa "in situ" egin ondoren, Euskal Herriko Historia Geologikoaren tailerra izan dugu Algorriko Interpretazio Zentruan. Gure inguruko arrokak eta fosilak ordenatu ditugu bai denboran zein espazio geografikoan.
Goizean eguna goibel zegoen arren, azkenean oso eguraldi dotorea izan dugu!
Debatik Zumaiara doan itsaslabarrean Lurraren 50 milioi urtetako historia geologikoa irakur daiteke, bertako geruzen ezaugarriak eta fosilak aztertuz, hala nola, dinosauroen desagerpena adierazten duen K-T muga -Kretazeoaren bukaera eta Tertziarioaren hasiera adieratzen duen geruza-.
Behaketa "in situ" egin ondoren, Euskal Herriko Historia Geologikoaren tailerra izan dugu Algorriko Interpretazio Zentruan. Gure inguruko arrokak eta fosilak ordenatu ditugu bai denboran zein espazio geografikoan.
Goizean eguna goibel zegoen arren, azkenean oso eguraldi dotorea izan dugu!
UNIBERTSOA - HORMAIRUDIAK - 1. DBH
HEMEN 1. DBHko IKASLEEK EGINDAKO HORMAIRUDIAK UNIBERTSOAREN INGURUAN:
2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena
Mugikorren bilketarako posterrak
Gure institutuan indarrean jarri dugun mugikorren bilketarako ikasleak egindako posterrak hizkuntza ezberdinetan
2017(e)ko abenduaren 7(a), osteguna
SUKARRIETA 2017 - PLANETA PROIEKTUA
Juan Orobiogoitiako ikasleok urriaren hasieran Sukarrietara joan ginen. Bertan bi taldetan banatu ginen, Ura eta Planeta. Ekintza asko egin genituen. Basora joan, paper birziklatua egin, animali txikiak identifikatu,...
Planetako iparralde eta hegoaldearen baliabideen konparaketa egin genuen. Iparraldekoak hegoaldekoei lapurtzen diegu baliabideak. Iparraldean baliabide gutxiago daudenez gu hegoaldera goaz fabrikak jartzera eta eguneroko gauzak egitera. Gauza horiek hausten direnean berriz hara eramaten ditugu bigarren eskuko gauzak direla esaten eta hango errekak eta aintzirak kutsatzen ditugu.
Egun batean ikasi genuen zeintzuk ziren ditugun baliabideak. Gure planetan 8 baliabide daude, horiei esker bizi ahal gara: ura, airea, izaki bizidunak, harriak eta mineralak, petrolioa, gasa, eguzki izpiak eta lurzorua.
-Ura
Urari esker hidratatu, energia sortu eta garbitu ahal gara. Gainera gure gorputza %60 ura da.
-Airea
Aireak oxigenoa ematen digu eta errotak bultzatzen ditu, energia lortu daitake.
-Izaki bizidunak
Izakiei esker elikatu ahal gara eta landareak botatzen dute guk behar dugun oxigenoa..
-Harriak eta mineralak
Haiekin eraikinak egin ditzakegu
-Petrolioa
Plastikoa eta gasolina egiteko erabiltzen dugu
-Eguzki izpiak beharrezkoak ditugu argia eta beroa jasotzeko.
-Lurzoruan kokatzen gara bizidunak
Beste egun batean gizakion funtzionamendua nolakoa den ikasi genuen. Gizakiok lurra ustiatzen ari gara. Erosi eta erosi egiten dugu tarjeta hutsitu arte. Ematen du ez dakigula beste ezer egiten: baliabideak ustiatu, fabrikara eraman produktua egiteko, produktu hori dendara eraman, erosi, bota eta berriro hasi. Zegaitik?
Hori egin beharrean birziklatu edo berrerabili egin dezakegu, adibidez: behar ez ditugun gauzak dendetara eraman, bigarren eskuko gauzak erosi, beharrezkoak ditugun gauzak bakarrik erosi... BESTELA MUNDUA AMAITUKO DA!
Gure funtzionamendua hobetzeko ideia batzuk eman genituen:
● Garraio publikoak gehiago erabili. Gutxiago kutsatzen duelako.
● Zaborra ez bota lurrera. Hori egiten dugunean lurra kutsatzen dugu eta mundua ere gehiago kutsatzen dugu. Orduan zaborra lurrera botatzea txarra da.
● Baliabide gutxiago hartu, dena ez ustiatzeko.
● Naturaren alde jokatu, planeta garbi egoteko.
● Bigarren eskuko gauzak erosi.
● Bakarrik kontsumitu behar duzuna. Janaria beharrezkoa baino gehiago erosten dugunean, janari gehiena zaborrera botatzen dugu.
● Zikinkeriak zakarrontzira bota. Lurzorua garbi egoteko.
● Berrerabili hainbeste ez kutsatzeko.
● Zuhaitz asko mozten ditugu. Zuhaitz gutxiago mozteko papera birziklatu ahal dugu.
● Bizikleta gehiago erabili. Ez kutsatzeko.
● Mendian sortzen duzun zaborra zakarrontzira bueltan eraman..
SUKARRIETA 2017 - URA PROIEKTUA
Juan Orobiogoitiako ikasle talde bat Sukarrietara joan gara eta ura proiektuan egon gara. Oso ondo pasatu dugu Sukarrietan eta asko ikasi dugu. Hemen daukazue ikasi dugunaren informazioa.
Aste honetan ur geza aztertzera joan gara mendiko ibaira: Lehenik goi ibilgua dago.
Goi ibilguan ibaia hasten da, bertan natura asko dago ibaia oso azkar doa eta harriak oxigenatzen laguntzen dio errekari. Animali txikiak bizi dira adibidez: Perla, nepa...
Animali hauei esker ikasi dugu ura garbi edo zikin dagoen.
Menditik datorren ura itsasora doa eta tenperatura igotzen denean ura lurruntzen da. Ura zikinduta dagoenean zikinkeria behean geratzen da eta honi autogarbiketa deritzo.
Kutsadura ez da garbitzen, bertan geratzen da. Lurrundu den ura lainoa bihurtzen da eta tenperatura bajatzen denean euria egiten du. Prozesu hau behin eta berriro egiten da, hau uraren zikloa da.
Guk ura asko kutsatzen dugu. Dakizuenez toallak ezin dira komunetik behera bota, baina batzuek botatzen dituzte. Duela gutxi Donostian hiru kolektore handienetako bat toallitekin kolapsatu egin da. Egun batzuk iraun zuten toallitak kentzen. Euskal Herrian kalkulatzen da 2.400 tonelada toallita ateratzen direla kolektoreetatik urte batean. Kalkulatzen da ere urtean 1.000 milioi € gastatzen direla toallitetan Europa osoan. EZ BOTA TOALLITAK KOMUNEKO ZULOTIK. EZ DA KOSTATZEN ZAKARRONTZIRA BOTATZEA.
.
Beste egun batean hondartzara joan ginen hondakin organiko eta kimikoen bila. Ez genuen asko aurkitu baina batzuk bai adibidez: Komuneko papela, plastikoak, latak etab...
Edangarritze plantara joan ginen eta ura nola garbitzen den ikusteko aukera eduki genuen eta edangarri nola bihurtzen den jakiteko.
Lehenengo pausua, harriak, hostoak, erramak… sare baten bidez filtratu egiten dira. Gero dekantazio fasera heltzen da. Fase horretan, kola antzerako bat botatzen diote urari. Kola horren bidez zikinkeria pelota bat egiten da eta berantza joaten da.
Ondoren ura haretik pasatzen da eta ura filtratu egiten da. Azkenik pistina handi batera pasatzen da, eta kloroa botatzen diote, erabilgarri bihurtzen da, eta etxe, fabrika eta baserrietara doa.
Baserrietan, fabriketan eta etxeetara erabilitako ura depuradorara sartzen da, eta bertan garbitzen da. Depuradoran zikinkeri organikoa garbitzen da.
Guk ur kopuru handia gastatzen dugu egunero: Bainua hartzen, dutxatzen, hortzak garbitzen,... Baina munduko beste leku batzuetan ez daukate ura horrela erabiltzeko aukerarik. Izan ere, batzuk egun osoa lanean egon arren, 25 litro ur zikin baino ez dituzte egun osorako.
Bertako umeak bidaia luzeak egiten dituzte ura eskuratzeko eta ez dira eskolara joaten. Batzuetan ura lapurtu behar izaten dute bizi ahal izateko.
Urari buruzko ideia batzuk ere baditugu:
● Produktu naturalak erabili
● Ez kutsatu, zakarrontziak erabili.
● Garraio publikoa erabili behar dugu gutxiago kutsatzeko.
● Ura aurreztu.
● Manifestazioak egin eta kanpainak egin .
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)