1. Batxilergoko KULTURA ZIENTIFIKOko ikasleok giza eboluzioaren inguruko irteera egin dugu, oso interergarria, benetan.
Lehenengo Atapuercako CAREXen (Centro de Arqueología Experimental) egon ginen eta bertan honakoa ikusi genuen:Eraikinaren barruan:
- Harriak tresnak egiteko nola lantzen zituzten. Teknika desberdinak eta horien bidez lortzen ziren tresna gero eta landuagoak egin zituen gidak gure aurrean: Homo habilisek erabiltzen zuen teknika eta tresna xinpleenetatik Neandertalek eta Homo sapiensak garatu zituzten teknika eta tresna konplexuagoetara.
Bi ikasleri frogatzen utzi zien.
- Kobazuloetako hormetan nola pintatzen zuten. Burdin oxido hautsez eta urez egindako pastaz marrazkiak egin zituen: behatza pastan busti eta zuzenean orein bat marraztu zuen, eta gero, ikasle batek eskua jarri zuen horman eta berak pajita batetik putz eginez, ikaslearen eskuaren silueta egin zuen.
Eraikinaren kanpoan:
- Neolitiko garaian harriz egindako tresnak nola pulitzen zituzten. Aizkora bat erakutsi zigun eta nola egina zegoen azaldu zigun.
- Neolitiko garaiko eraikinak. Garai hartako eraikinen kopiak dituzte eta horietan sartu ziren ikasleak orduko pertsonak nola bizi ziren ikusteko.
- Nola ehizatzen zuten. Ehizatzeko erabiltzen zituzten tresna desberdinak eta nola jaurtitzen zituzten erakutsi zigun: hasieran erabiltzen zituzten hurbiletik ehizatzeko lantzak, urrunera jaurtigailuaren laguntzaz jaurtitzen ziren lantza garatuagoak eta azkenik, arkuz jaurtitako geziak.
Berak jaurti zituen nola erabiltzen ziren erakusteko, eta gero, ikasleei frogatzen utzi zien.
- Dolmenak. Hauetako baten kopia dute ere bai, eta ikasleak bertan sartu ziren neolitikoan hildakoak hor uzten zituztela ikusteko.
- Sua nola egiten zuten. Han dituzten txaboletariko batetara sartu ginen, eta han sua frikzioz piztu zuen. Ondoren, perkusioz piztu daitekela ere azaldu zigun, eta harri bat burdin zati batekin talka eginez txinpartak atera zituen.
Ondoren, Burgoseko Giza Eboluzioaren Museora joan ginen. Sartu aurretik, 15-20 min.-tan, hamaiketakoa egin genuen bertako kafetegian. Gero, museoan honakoa ikusi genuen:
- Atapuercako aztarnategiak. Aztarnategi horiek non dauden, nola aurkitu zituzten, euren ezaugarriak, bertan aurkitutako fosilak eta mundu mailan duten garrantzia azaldu ziguten.
- Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta euren garaian bizitako animalien fosilak. Gela batetan Homo antecessor eta bere garaiko animalien fosilak daude eta beste batean, Homo heidelbergensis eta bere garaiko animalienak. Espezie bakoitzaren eta bere garaiko ingurunearen ezaugarriak azaldu zizkiguten: Homo antecessor kanibala zela, Homo heidelbergensis-ek gaixoa eta zaharrak zaintzen zituztela…
- Beagle itsasontziaren kopia. Bertan Darwin-en bidaiari buruzko eta Eboluzioaren Teoriari buruzko azalpenak eman zizkiguten.
- Garunaren garapena. Gizakiaren eboluzioan zehar garunaren garapena oso garrantzitsua izan zela azaldu ziguten, eta bere ezaugarriak azaldu zizkiguten. Benetako garuna, formoletan, ikusi zuten ikasleek, eta gero, kablez eginiko garun erraldoi baten barruan sartu ginen.
- Hominido garrantzitsuenen irudiak. Irudiak korro batetan kokatuak daude. Ikasleak korroaren barruan eseri ziren, eta gizakiaren eboluzioan eman ziren aldaketa garrantzitsuenak, zein hominido mota bakoitzaren ezaugarriak azaldu zizkieten.
- Suaren eboluzioa. Modulu baten barruan, 365º-ko proiekzio batetan, suaren eboluzioa azaldu zieten.
Hori bukatzerakoan berehala joan ginen autobusera. 10-15 min. Izan zituzten bokata jateko, eta etxera bueltatu ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina