EA21 ekintzak 18-19 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EA21 ekintzak 18-19 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

AZKEN EGUNA


Ikasturtea amaitzeko gure inguruak ezagutzeko mendi ibilaldia egin dugu:

IURRETA - GEREDIAGA - SARRIA - GARAI - MOMOITXO - IURRETA

Azken irteera 19

2019(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

Hamaiketako jasangarria





3. DBHko ikasleak krepak egiten, 
HAMAIKETAKO JASANGARRIAren arazo egoeraren proiektuaren amaiera bezala.



Ekaineko lanak gure ikastetxean - 3.DBH

Badator uda eta eguraldi eder honekin sasoi ederra dugu hainbat hobetze lanak egiteko gure ikastetxe inguruan.
3. DBHko talde bat usain belarren zainketaz arduratu dira; beste ikasle batzuk landare igokariak, huntzak, landatu dituzte gure ikastetxeko  DBHKO eraikinaren mendebaldeko ertzean - aurretik jarritakoak moztuak izan dira eta, belarra mozten etorri diren langileak konturatu gabe...-

usain belarrak zaintzen
IMG_20190617_093502

2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

EKINAren Eguna


Maiatzak 22an 1. DBH-ko ikasleak gure ingurua garbitzen aritu dira.

HELBURUA: Institutua garbitzen dugun bitartean konturatzea zenbat zikinkeri dagoen eta zelan aldatu behar dugun gure jarrera eta ohiturak Pasa den kurtsoan EKINAREN ASTEA ibaia garbitzen ospatzen hasi ginen eta aurten jarraipena eman  diogu gure ingurua garbitzen.

Egunero ikusten eta erabiltzen duguna GARBI behar dugu!


ekinaren eguna

ESKOLEN FOROA eta UDAL FOROA


Maiatzaren 20an Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera.  Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko. 

Aurretik, Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Zaldibarko Eskola eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkari batzuk elkartu ginen, ORTZADARreko aholkularien laguntzaz, konpromisoak eta proposamenak adosteko.


Aurten "ELIKADURA ZIRKULARRA gaia lantzen ari gara.


EA21 - foroak 2019

2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

USAIN BELARRAK landatzen


INGURUMEN TAILLERrean azken ostiralean  USAIN BELARRAK landatu ditugu gure ikastetxean.

Oso lorategi polita geratu zaigu.

Landatutako espezieak ondorengoak dira:
- 2 izpiliku (lavanda) (Lavandula angustifolia)
- 2 ezkai ( tomillo) (Thymus vulgaris)
- 1 oregano (Helychrisum italicum)
- 1 erromero (Rosmarinus prostatus)
- 1 menda (menta) (Menta sativa

Usain bedarrak

2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

KALENDULA UKENDUEN ERAKUSKETA

INGURUMEN TAILERREan  Kalendulaz egindako ukenduak gure ikastetxeko atarian erakusten jarri ditugu.

Bizitza osasuntsua Inguruko sendabelarren eskutik.

"Belar txarra, txarra da erabilpen onik ematen ez diogun bitartean"
                                                                            Jacoba Errekondo

Kalendula ukenduaren propietateak:
- Larruazaleko afekzioetarako: erredurak, urradurak, ekzemak...
- Hilerokoaren arazoetarako...




Kalendula

Hemen ukendua egiten:
 



Eta gure ikastetxeko txoko honetan kalendula haziak erein ditugu, horrela proietuari jarraipena emateko!




2019(e)ko apirilaren 6(a), larunbata

KALENDULA KREMA

INGURUMEN TAILERREAN kaldendula sendabelarrarekin  oso propietate osasungarriak dituen krema egin dugu.

 Hemen bideoa:




 Ze dotorezia!

20190405_124729

2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

EATHINK proiektua


MAIZTEGIko Eskolan 6. LH ikasleei BERTOKO  ELIKADURAren inguruko KAHOOTa egin diegu.

3. DBH.B- ko 4 ikasle: Irati Otadui, Irati Arruabarrena, Ainhize Errementeria, Garazi Areitio.

eathink 19

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

Sukaldatzen - Ingurumen Tailerra


Gaur, otsailak 8, ingurumen tailerrekoak,  Lasaña eta pastel bat egitera joan gara sukaldera. Ilusio handiz egin dugu lana eta oso emaitza bikaina lortu dugu!! Oso goxo egon da dena!!
Aurtengo EA21eko lema, BARATZETIK BARATZERA ZERO ZABOR denez, bildu ditugun hondar guztiak konposta egiteko bildu eta konpostagailura eraman ditugu. Asteburu on!

sukaldatzen

2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

Txorien janlekuak

3. DC ikasleek txorien janlekua diseinatu, sortu eta  ondoren kokatu egin dute gure patioko zuhaitz batean.
ZORIONAK!!!
TXORIEN JANLEKUAK

2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

IRAES EGUTEGIA 2019


2019rako gela-egutegia sortu dugu  INGURUMEN TAILERreko ikasleek. Berrerabiltzeko papera (alde batetik idatzia) erabili dugu horretarako.
IRAES, Euskadiko eskola jasangarrien sarea ezagutaraztea da helburuetako bat, eta bestea aurtengo Eskola Agendako gaia aldarrikatzea:

ELIKADURA ZIRKULARRA!!!

EGUTEGIA 19

2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

LORE BARATZEA


Eskola Agenda 21 proiektuaren ekintzen artean, aurten baso-zuhaizkak eta usain-belarrak ikastetxean bertan landatzea pentsatu dugu.
DBHko patiopean toki aproposa aurkitu dugu eta bertan, 3. DCko ikasleak aritu dira landare hauek lurrean jartzen: gurbitza, masusta, mugurdia, ahabia, gorostia, erromeroa, izpilikua...


Lore Baratzea

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

ESKOLA AGENDA 21 EGUNA!!!



Ostegunean, azaroaren 22an, Eskola Agenda 21 eguna -EGUN BERDEA- ospatu dogu. 

Horretarako, berdez jantzita etorri gara eskolara.

10:45etan patiora jaitsi eta denon argazkia atera dogu.
Ondoren,  bertako produktuen dastaketa: GAZTA eta GAZTAINA ERREAK


Eskola Agenda Eguna 2018

Gogoratu aurtengo gaia: ELIKADURA ZIRKULARRA

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

2018-19 ikasturteko EKORDEZKARIAK


Aurtengo Eskola Agendako ordezkarien lehenengo bilera izan dugu, elkar ezagutzeko eta  proiektua aurrera egiteko. Aurtengo gaia, iazko Ekonomia Zirkularrari jarraipena emateko, ELIKADURA ZIRKULARRA izango da.
Bilera ondoren, argazkia atera dugu txoko berdean.

EKORDEZKARIAK

Ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa bultzatzeko hilearen 22an ESKOLA AGENDA EGUNA ospatuko dugu, denok berdez jantzita.