2017(e)ko irailakren 16(a), larunbata

0RTUA 2017-2018

2017-09-08
Gaur Ingurumen Tailerreko  ikasleak gure ortura bisitatzera joan gara. Bertan dauden landareak ikusi eta aztertu ditugu: tomateak, piperrak,letxugak, kuiatxoak, azelgak, azak, azaloreak, brokoliak eta romaneskuak. Ortuaren ertzean lore usaintsu batzuk daude erleak erakartzeko: azpilikua, erromeroa, kalendulak eta tajeteak.
Ortua ikusi eta gero , takilan bi poltsa hartu eta  tomateak, piperrak eta kuiatxoak bildu ditugu.  Landare batzuk ustelduta eta janda zeuden, eta  lurrean bazter batean utzi ditugu konposta bihurtzeko. 
ortua 17-09-08