2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

SUKARRIETAKO ZUHAITZAK

Urtero bezala, SUKARRIETAn egon dira 1.mailako ikasleak, eta bertatik zuhaitz eta landareak ekarri dituzte gure ikastetxean landatzeko asmoarekin.
Horretan aritu dira INGURUMEN TAILERREKO ikasleak: aritza, urkia zuhaitzen eremuan landatu dituzte, eta  zerbak, letxuga mota ezberdinak, akantoa... gure ortuan.

Sukarrietatik landareak

ESKOLA AGENDA 21 EGUNA


Ostiralean, azaroaren 22, ESKOLA AGENDA 21 EGUNA -Egun berdea- ospatu dugu.

 Horretarako, berdez jantzita etorri gara eskolara.

10:45etan patiora jaitsi eta denon argazkia atera dugu.

EA21 eguna 19-20

Ondoren,  bertako produktuen dastaketa: GAZTA, SAGARRAK...

Gainera, HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPAKO ASTEA izan da.

“HONDAKINIK ONENA? SORTZEN EZ DENA”