2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

1.B SUKARRIETAN -URA PROIEKTUA

SUKARRIETA - 1B

Gu Juan Orobiogoitiako 1.B taldeko ikasleak gara eta azaroaren 16tik 19ra Sukarrietan egon ginen URA proiektua lantzen. Orain, urari buruz ikasi dugun guztia azalduko dizuegu, atalez- atal. Lehenik eta behin Uraren banaketa, 2. Ura kutsatuta dago, 3. Bio Adierazleak, 4. Ura potabilizatu, 5. Uraren zikloa, eta azkenik, Gure ideiak.

URAREN BANAKETA
Ura txarto banatuta dago munduan. Adibide batzuk emango dizkizuegu: Indian adibidez. Bideo bat ikusi genuen, eta han neska bat agertzen zen bere herrian  urik ez zeukana. Bere herria txiroa zen eta 3.000 euro-tik 500 euro ura erosteko behar zuten. Ur hori gainera ez zen edangarria eta ezin zuten edangarri bihurtu. Txiroei aberatsei baino gehiago kobratzen dizkiote ura, eta gainera ez daukate ia dirurik ura erosteko. Hau aldrebes izan beharko zen: Aberatsei txiroei baino gehiago kobratzea edo bestela denok berdin ordaintzea, bere prezio justua.


URAREN KUTSADURA
Ura kutsatzen dugula konturatu gara. Baina nork kutsatzen du galdetu duzue, ezta? Bada, ura, gizakien artean kutsatzen dugu. Adibidez: komunetik botatzen ditugun zikinkeriak itsasora doaz.
Horren eraginez, uraren zikloa, askoz eta astiroago joango da.
Ura kutsatzen dugunean besteengan pentsatu beharko genuke eta natura zaintzean ere. Guk erabiltzen dugun arropa, bere tintea... botatzen dugun guztia itsasora joaten delako.

BIOADIERAZLEAK
Naturan ur garbia eta ur kutsatua daude. Hau laborategietan ikusi ahal da, baina naturan ere ikusi daiteke. Bioadierazleek ura garbia edo zikina dagoen esaten dute. Hainbat bioadierazle daude adibidez:
Perla: perla bat topatzen baduzu uretan, esan nahi du ura oso garbi dagoela, ezin duelako kutsadura jasan.
Ostra portugaldarra: ostra portugaldarrak esan nahi du ura kutsatuta egon ahal dela kutsadura jasaten duelako eta inbaditzaile bat delako.


URA POTABILIZATU
Gure etxeetara ura garbia dator, baina nola?
Ura errekatik hartzen da (goi-ibilgutik) eta potabilizadora  edo araztegi  batera joaten da. Han garbitu eta kloro pixka bat botatzen diote. Hortik ura tuberietara doa eta gero etxeetara, fabriketara, hirietara edo nekazaritzara.
Mundu mailan nekazaritzan erabiltzen da ur gehien, baina Euskal Herrian fabriketan erabiltzen da ur gehiena.



URAREN ZIKLOA
Urak ziklo bat osatzen du honela:
Lehenik ura ibaietara, itsasora lur azpira iristen da. Gero, ura lurrundu egiten da, beroaren eraginez. Ur lurruna gora doa, hozten eta kondentsatzen den arte, hodeiak hedatuz. Hodeiak haizearen eraginez mugitzen dira. Azkenik, hodeietako ura lurrera jausten da solido (txingorra, elurra) edo likido (euria) eran. Uraren zikloaren abantaila kutsatutako ura berriro garbitu ahal dela da, baina kutsatutako lekuaren zikinkeria hor geratuko da guk garbitzen edo jasotzen ez badugu. Gainera, zikloaren ostean ura garbi ateratzen da, bai, baina mineral gabe.



GURE IDEIAK
Orain ideia batzuk emango dizkizuegu mundua hobetzeko:
·         Errekak ez kutsatzeko eta zuhaitz gehiago egoteko, gauza hauek egin behar dira:
o   Errekara ez bota hondakinik eta ez ipini fabrikak erreka baten aurrean bestela  kutsatuko da.
o   Errekara bota aurretik ura depuradoratik pasatu.
·         Elkar lagundu, horretarako gauza hauek egin behar ditugu:
o   Kotxea ez erabili eta bere ordez autobusa edo trena eta bizikleta erabili.
o   Familiari eta lagunei edo irakasleei esan beraiek ere laguntzeko.
o   Behar ez duzun arropa ez erosi eta zerbait txiki gelditzen bazaizu beste bateri eman.
·         Ura munduan ondo banatuta egoteko gauza hauek egin ahal dituzu:
o   Hortzak garbitzen zaudenean txorrota itxita eduki.
o   Ura zeozertarako erabiltzen duzunean besteengan pentsatu.
o   Dutxatzen zaudenean eta lehenengotan ura hotza ateratzen denean balde edo palankana bat ipini ura aurrezteko; eta horrela ur guzti hori ez duzu alferrik galtzen, beste gauza batzuetarako erabili ahal duzulako.
·         Mundua gutxiago kutsatzeko:
o   Produktu ekologikoak erosi, edo gutxienez saiatu.
o   Egun bat ipini jende guztia errekak, basoak...garbitzeko.

MUNDUA HOBETZEA NAHI DUGU!!



1. A SUKARRIETAN -LURRA PROIEKTUA

SUKARRIETA - 1A

Gu 1A-ko ikasleak gara eta Sukarrieta egon gara azaroaren 16tik 19raino. Han Lurra proiektua landu dugu eta horri buruzko gauza asko ikasi ditugu. Sukarrietan proiektua lantzetik aparte arratsaldetan tailerrak egiten genituen.

Lehenengo egunean inguruko basotxo batera joan ginen eta han gatz mineralak nola sortzen ziren ikusi genuen.
Lehenik hostoak zuhaitzetatik  jausten dira. Ondoren intsektuak hostoak jaten dituzte eta hondakinak sortzen dira. Gero onddoek eta bakterioek intsektuen hondakinak jaten dituzte eta gatz mineralak geratzen dira lurrean. Gatz mineral horiek zuhaitzak sustraien bidez  xurgatzen dituzte eta zuhaitz osora garraiatzen dira. Gero zuhaitzek fotosintesia egiten dute eta karbono dioxidoa hartu eta oxigenoa kanporatzen dute  guk arnastu ahal izateko.



Hurrengo bi egunetan kortan eta ortuan egin genuen lan. Animaliekin ibili ginenean gauza asko ikasi genituen. Bi eratara lan egin ahal dugu animaliekin:
Era artifizialean: Animaliak kaioletan bizi dira eta jateko pentsua ematen zaie. Batzuetan medikamentuak injektatzen zaizkie arinago eta gehiago loditzeko.
Era naturalean: Animaliak libreago bizi dira, toki handiagoetan eta belarra eta lastoa jaten dute. 
Ortuan lan egin genuenean, elikagaiak ere bi modutan ekoizten direla ikasi genuen:
Era naturalean: Ortuan dudenean ez zaie produktu kimikorik botatzen, ongarriak ere naturalki egindakoak dira. Produktu hauek azoketan saltzen dira. Kanpotik ez dute oso itxura ona eta ez dira tamaina berdinekoak izaten, baina barrutik zaporeaz beteta daude. Eta hori bai, elikagai artifizialak baino pixka garestiagoak dira.

Era artifizialean egindako elikagaiak normalean supermerkatu eta denda handietan saltzen dira. Ortuan, produktu kimikoak botatzen zaizkie, baita ongarri kimikoak ere. Elikagai hauek oso itxura ona izaten dute, baina ez dute zapore ona izaten, eta ez dira oso osasuntsuak.

Elikagai artifizialen artean, batzuk, transgenikoak izaten dira. Bi transgeniko mota daude:
Lehenengoa, hazi bat erosten duzu, eta hazi hori ortuan erein eta landare bat irten da. Normalena landare horretatik beste hazi batzuk irtetea izango zen, baina landare horrek ez du beste hazirik ematen transgenikoak delako. Hortaz, berriro dendara joan behar dugu beste hazi bat erostea. Eta horrela hazi horiek egiten dituzten enpresak aberasten joaten dira.

Bigarren moduan intsektu batzuek ortuko landareak jaten dituzte, adibidez letxuga, baina badaude beste intsektu haragijale batzuk eta letxuga jaten duten intsektuak  jaten dituzte. Orduan enpresa handiek intsektu haragijaleen ADN-a hartzen dute eta letxugari txertatzen diote. Horrela letxuga jaten duten  intsektuak, ez  dira letxugarengana hurbiltzen, intsektu haragijaleen ADN-a duelako eta beldurra ematen dielako. Eta gero guk jan egiten ditugu, a zer nazka!

Elikagai artifizialak naturalak baino merkeagoak izaten dira eta jendeak gehiago erosten ditu. Horrela nekazariek gero eta lan gutxiago izaten dute eta nahiko pobre bizi dira. Bestalde elikagai artifizialen enpresak aberasten joaten dira eta diru sarrerak handitzen.

Hau guztia ikasi eta gero, ideia batzuk atera genituen mundua hobetzeko:
·         Ur gutxiago gastatu, poltsa berrerabili, birziklatu.
·         Zaborra lurrera ez bota eta kotxea gutxiago erabili.
·         Supermerkatuan gutxiago erosi eta azokan gehiago erosi.
·         Natura errespetatu eta etxean janaria sukaldatu.
·         Autobusez joan, natura errespetatu.



 

Proiektutik aparte arratsaldetan tailerrak izan ditugu: sukaldaritza, koadernaketa, argazkigintza… Tailerretan beste ikastetxe bateko ikasleekin batera egon gara, eta lagun asko egin ditugu. Tailer guztiak oso dibertigarriak izan dira.

Sukarrietan egon garen aste honetan gauza asko ikasi ditugu eta oso ondo pasatu dugu. Lagun berriak egin ditugu eta berriro joatea nahiko genuke.

Espero dugu, guk izandako esperientzia zuei ere gustatu izatea.
Beste batera arte, agur bero bat.




1. C SUKARRIETAN -LURRA PROIEKTUA

SUKARRIETA - 1 C

Gu 1Cko ikasleak gara eta Sukarrietara joan ginen 2015eko azaroaren 9an. Han LURRA proiektua landu genuen.

Hasieran Lurra planeta aurkeztu genuen, gu bizi garen planeta. Gu bizi garen zatia planetaren %29a da.  Zati horren bi herenak produkziorako desegokiak dira kutsatuta daudelako: hiriak, parkeak, eskolak, zentro komertzialak, industriak... egoten direlako. Azkenean produkziorako, geratzen den zatitxoaren azala bakarrik da, eta hortik hartzen ditugu elikagaiak.

Modu desberdinak daude janaria lortzeko: naturala eta artifiziala.
Era naturalean gatz mineralen zikloa kopiatzen dugu eta horrela den-dena aprobetxatzen dugu. Era artifizialean kalteak sortzen zaizkio naturari.




Guk Sukarrietan era naturalean egin dugu lan. Gure elikagaiei ez diogu bota  produktu kimikorik eta satsarekin ongarritu dugu ortua. Haziak erein eta landareak landatu ditugu eta hondakinekin konposta egiten dugu.

Honela lan eginda produktu naturalak sortzen dira: ekologikoak, bertokoak, lurraldean egindakoak, kalitatezkoak,  produktu kimikorik gabeak, naturalak, onak bihotzerako, osasuntsuak, animalia eta landareak ondo tratatzen dutenak eta kutsatzen ez dutenak. Hauek bai produktu onak! .

Produktu naturalak denda ekologikoetan eta merkatuetan lortu ahal dira. Eta etiketa berezi bat daramatzate.

Elikagaiak era artifizialean lantzen direnean,  produktu kimikoak botatzen zaizkie landareei “bitxito”ak ez izateko. Gaur egun, animaliek  ere produktu kimikoak jaten dituzte eta haientzat oso kaltegarria da. Granja handietan daude animaliak eta egoera txarrean bizi dira.



Hau guztia ikusi eta gero proposamen batzuk egin ditugu:
·         Ahal duenak ortu ekologikoak egin.
·         Animaliei ez eman pentsu kimikorik ezta landareei  intsektikaririk.
·         Zabaldu irratian telebistan eta agenda 21ean mundua hobetzeko informazioa.
·         Produktuen osagaiak irakurri, horrela jakin ahal dugu zeintzuk diren produktu  osasuntsuak.
·         Lantegiak neurriak hartu behar dituzte ozono geruza ez kaltetzeko.
·         Animaliak askatu, libre egon behar dira. Eta leku libre gehiago utzi.
·         Janari “prekozinatu” gutxiago jan.
·         Diruan baino osasunean gehiago pentsatu.



2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Piperrak kordatzen

AZAROAK 27
Gaur euria egiten zuenez ez gara joan ortura eta laborategian gelditu gara. Laborategian piper gorriak kordatu ditugu eta gero batxilergoko txoko berdean  eta jantokian eskegi ditugu. Hormairudi bat ere egin dugu ortuko landareen argazkiekin eta txoko berdean jarri dugu. 
Lehenengo aldiz konposta mugitu dugu.


2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Piper gorriak


15-11-27


Gaur euria egiten zuenez ez gara joan ortura eta laborategian gelditu gara. Laborategian piper gorriak kordatu ditugu eta gero batxilergoko txoko berdean  eta jantokian eskegi ditugu. Hormairudi bat ere egin dugu ortuko landareen argazkiekin eta txoko berdean jarri dugu. 
Lehenengo aldiz konposta mugitu dugu.
 

2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Azaroak 20

Gaur 1 A taldeko ikasleak Sukarrietatik ekarri dituzten landareak landatu ditugu. Oraingoan espinakak eta eskarolak ekarri dituzte.
Berakatzak erein ditugu, batzuk berdetan jateko eta beste batzuk buru haundixek egiteko. Berdetan jateko direnak lortzeko berakatz buru osoa ipini dugu, eta horrela landare mordoxka irtengo da batera. Berakatz buruak egiteko atalak erein ditugu, eta atal bakoitzetik landare bat irtengo da, eta gero hortik buru bat sortuko da.
Baba haundixek ere erein ditugu eta makila batzuk jarri ditugu gutxi gora behera non dauden ereinda jakiteko.
Landareak erregatu ditugu eta konturatu gara azak  burua egiten hasita daudela eta baita romaneskuak ere.

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

15-11-16 Ortuko lanak


Pasa den astean 1C taldeko ikasleak Sukarrieta joan ziren eta LURRA proiektua egin dute. Handik landare batzuk ekarri dituzte eta horiek gure ortuan jartzera joan gara. Landatu ditugunak hauek izan dira: letxugak, azelgak eta espinakak


Ortura heldu garenean guk palatutako lurra makinarekin pasatuta dagoela ikusi dugu, eta horrela errezago jarri ditugu landareak.
Piper gorriak batu ditugu, eta baita ere brokoliak eta azaloreak. Gaur  iderrak ere  erein  ditugu.

Denbora askoan ez du euririk egin eta ortuko landareak ureztatu ditugu.


2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

15-11-06 - Ortuko zereginak




Gaur ortuan egin dugun lana  bedar txarrak kentzea eta  lurrari buelta ematea izan da, datorren astean iderrak eta baba haundiak ereiteko. Piper gorriak  eta lehenengo brokoliak batu ditugu.


Ortuaren bazter batean lore usaintsuak landatuta daude: erromeroa, labanda edo izpilikua, kalendulak eta tajeteak. Polinizazioan laguntzeko eta intsektuak erakartzeko.jarrita daude.

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

2. DBKko ikasleak AÑAGAko GATZAGATAN

Urriaren 27an DBHko 2. mailako ikasleak Añako Gatzagara joan ginen bertan nola egiten duten gatza ikustera. 3 taldetan banatu ginen eta monitore batzuekin buelta bat eman genuen.
Antzina, duela milioika urte, inguru horretan itsaso bat zegoen. Itsaso hori lehortu zen eta gatz geruza handi bat geratu zen. Geruza hori lur azpian dago, eta handik pasatzen diren ur gezak jasotzen dute gatz hori eta ur gaziko manantial edo iturburuak sortzen dira. Iturburu horietatik irteten den ura oso gazia da, itsasokoa baino gaziagoa, bere kontzentrazioa 200 gramokoa da litro bakoitzeko.
Irteten den ur hori egurrezko kanal batzuetatik eramaten da ura lurrundu eta gatza lortzeko tokietara. Erromatarrek asmatu zituzten han dauden estrukturak. Ur gazia kanaletatik putzu batzuetara doa eta handik ateratzen da grua antzeko tramankulu batez eta era edo larrainetara botatzen da. Larrainak lauki horizontal batzuk dira eta bertan geratu den ur gazia Eguzkiaren eta haizearen bidez banatzen da, ura lurrundu egiten da eta hondoan gatza geratzen da. Gatz hori jaso eta biltegietan uzten da guztiz lehortzen. Prozesu hau maiatzetik irailera bitartean egiten da, bero egiten duen sasoian.
Añanako gatza oso ona da eta sukaldari oso famatuak ere erabiltzen dute.



2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Urrriaren bukaerako ortu lanak

15-10-30  
Gaur ortuan beste lan batzuen artean aza, azalore, brokoli...-en arteko desberdintasunak ikusten egon gara. Brokoli bat fruitua ematen hasi dela ikusi dugu.
Azak besteak baino zabalagoak dira, eta hostoak borobilak eta kolore berdezkakoak dituzte.
Brokoliak hostoak handiak eta luzeak ditu, kolore urdinzka eta apur bat berdea. Hostoen hertzak ondulatuak dira.
Romaneskua nahiko handia da, hostoak luzanga eta ertzak nahiko lisuak dauzka.
Azaloreek orri asko dituzte, luzeak eta ertzak lisuak.
Bruselazen  hostoak biribilak eta txikiak dira, hosto asko dituzte eta txapel forma dute.

Horretaz aparte piper gorriak batu ditugu eta neguko gauzak ereiteko  lurra prestatzen hasi gara pala batzuekin lurrari buelta emanez. Aurten piper lodiak ere baditugu, baina oraindik ez dira gorritu.


2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

ORTUKO LANAK

Aurten 4.mailako dibertsifikazio taldeak ortuaren ardura izango du.

Lehenengo egunean ortua bisitatu genuen: azak, azaloreak, brokoliak, romaneskuak, bruselazak, letxugak, piperrak, tomareak, eskarolak,... zeuden.  

Hainbat lan egin dugu ortuan. Bedarrak kendu genituen, batutako piper gorriak kordatu eta gero txoko berdean jarri genituen. Tomateen mastrak lehortuta zeudenez, kendu genituen eta lotuta zeuden makilak hurrengo urterako gorde genituen.

4 DC taldea

 

2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

ESKOLA AGENDA EGUNA

 Irailaren 22 AUTORIK GABEKO NAZIOARTEKO EGUNA da, eta deialdiarekin  bat egin dugu Orobiogoitian ESKOLA AGENDA EGUNA ospatuz.

Denok berdez jantzita etorri gara eta atsedenaldian argazkiak atera ditugu.



2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

AURTENGO LEHENENGO LANAK ORTUAN

Ikasturte berri honetan ortua zaindu eta lantzeaz 4 DCko taldea arduratuko da, Marta eta Lurdesen laguntzaz. 
Bihotz-bihotzez eskertzen diogu Lurdesi gure ortua bizirik mantentzea udan zehar, eta,  zer esanik ez, bere nekazal-jakinduria zabaltzea gure artean.

Aurtengo lehenengo eguna izan da ortuan.
Zereginak:
- Piperrak, letxugak eta tomateak jaso ditugu.
- Bedar txarrak kendu
- Landare berriei etiketak jarri (aza, azalorea eta familiakoak)

TXOKO BERDEA APAINTZEN

ESKOLA AGENDA EGUNA  girotzeko 3. Bko ikasleek oso lan polita egin dute TXOKO BERDEA eguneratuz.

Aurtengo gaia:
MUGIKORTASUNA KUDEATUZ KLIMA ALDAKETA EKIDITU


2015(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

KONPOSTA EDARRA!


Aurreko urteetan gure jantokian jasotako  hondakin organikoekin  sekulako konposta lortu dugu!
Gaur goizean, Ingurumen Tailerreko ikasle batzuk konpostadoratik atara eta gure ortura eraman dugu, bertan lur emankorra izan dadin.


BRUSELAS - EUROPAKO CONFINT 2015

Ane Unzalu, gure institutuko ikaslea, Estatuko beste hainbat komunitatetako ikaslekin batera Bruselasen egon da bertan ospatu den Europako Ingurumen aldeko Gazteen Konferentzian partaide izateko.
Topaketak  maiatzaren 19tik 22ra garatu dira, eta benetan esperientzia aberasgarria izan da.

Informazio gehiago:   II Europako Confintaren Gazteen Deia (eus-ing)


                                       FLASH MOB

Hemen argazki bilduma


EUSKADIKO CONFINT 2015

Maiatzaren 27an  Busturiako Madariaga Dorretxean  2015eko EuskadikoConfinta  ospatu da eta bertan izan dira gure ordezkariak: KARIM HERRERA, LORE AJURIA, AMAIA ELIZARAN eta ASIER URIBARRI Beraiekin batera eta eko-ordezkari gisa   XIXILI BENGOETXEA 
 

EUSKAL CONFINT 15 GUTUNA

- Euskal Confint 15eko argazkien albuma hemen daukazue.




Hona hemen argazki sorta bat

2015(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

ESKOLA CONFINT 2015

Maiatzaren 18an, Ingurumen Taillerreko Taldeak antolatuta, 2015eko ESKOLA CONFINTa ospatu genuen ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu zuten eta, bertan, Maiatzaren 27an  Busturian izango den Euskal Confintera joango diren ordezkariak hautatu ziren: KARIM HERRERA, LORE AJURIA, AMAIA ELIZARAN eta ordezko gisa ASIER URIBARRI. Bestalde,topaketa antolatzeko  XIXILI BENGOETXEA izango da gure hautagaia.

INFORMAZIO GEHIAGO WEBean


 


2015(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

BOC´N ROLLA ERABILI!

Aurten “murriztu, berrerabili eta birziklatu” gaia lantzen ari garenez, ikasturte hasieratik eskari bat eginda geneukan Udalari,  hamarretakoak biltzeko bildukin berrerabilgarria ikasleentzako (Boc´n roll). Baiezko erantzuna izan dugu!! Lorpen honek gure erantzuna eskatzen du: eguneroko tresna bihurtu behar dugu, bestela hondakin berri bat besterik ez da izango.
Behin eta berriro erabiltzekoa da, oso errez garbitzen da, eta horrela eguneroko erabilerarekin aluminio eta plastikoak saihestea lortu ahal izango dugu.


2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

EA21 UDAL FOROA APIRILEAN 22an

Apirilaren 22an Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera.  Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko.





2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

IBAIALDE erakusketa ibiltaria Orobiogoitian

Apirilaren 21etik 28ra gure artean izan dugu IBAIALDE erakusketa ibiltaria. 
9 panel handien bitartez ibaiak eta uraren zikloa aztertzeko aukera izan dugu eta horrekin batera  batez ere ikasi dugu ze garrantzi handia daukan urak bizian eta ekosistemetan: 
Lurra zaintzeko ura zaindu behar dugu.




2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

ENERGIA ITURRIAK - 2. DBH

Lan hauek DBH 2. mailako ikasleak eginak daude.

Talde bakoitzak energia iturri bat landu du, eta bere ezaugarriak, alderdi positiboak, desabantailak... aurkeztu dizkiete ahoz gelakideei aurkezpen digital hauen laguntzaz.




HARRIAK eta MINERALAK - 1. DBH



Hauek dira DBH 1. mailako ikasleek burutu dituzten lanak. 

Lan hau bikoteka egin dute bakoitzak atal bat jorratuz eta denen artean harri eta mineralei buruzko lana osatu dute. Aurkezpen hauek lagungarriak izan dira lanari buruzko ahozko azalpenak emateko.








2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

Piperrak kordatzen eta babak urkultzen

Gaur piperrak kordatzen ikasi dugu. Ale batzuen haziak ere jaso eta gorde egin ditugu.
Bitartean, beste ikaskide batzuk babak urkuldu egin dituzte. 
Ondoren, lekak konpostagailura eraman ditugu

2015(e)ko otsailaren 27(a), ostirala

BERDEAGO. Laburpena

BERDEAGO, Ingurumen Iraunkortasunaren Euskal Azoka.
Otsailaren 20tik 22ra Durangon


Hemen Ingurumen tailerreko ikasleok egindako laburpen txiki bat. 

2015(e)ko otsailaren 22(a), igandea

BERDEAGO 2015

Berdeago azokaren hirugarren edizioa otsailaren 20, 21 eta 22an ospatu da Durangoko Landako Gunean.

2015(e)ko otsailaren 2(a), astelehena

Hamarretakoaren inguruan

Hamarretakoaren inguruko galdetegia  bete dugu aurten  ikastetxean. Ikasleen erantzunak, grafikoak eta ondorioak   hemen ditugu.

2015(e)ko urtarrilaren 12(a), astelehena

IRAES - EA21 EGUTEGIA

Orobiogoitia institutuko Ingurumen Tailerreko ikasleok, urtero bezala, ikasgeletan jartzeko egutegia sortu dogu.  Bertan  azterketa egunak eta data seinalatuak adierazteko aukera izango dogu.

 Egutegiaren kartelean IRAES ezagutzera eman nahi izan dogu, EA21eko aurtengo gure leloarekin batera

Erabili ditugun orriak aurretik alde batetik idatziak ziren