2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

Eskolako Confint-eko konpromisoak



Juan Orobiogoitiako ikasleak Eskolako konferentzia burutu dugu eta bertan behean azaldutako ardurak betetzeko konpromisoa hartu dugu:

2. Ardura: Uraren kutsadura murriztea
Honetarako ekintza hauek egingo ditugu:

  • Eskolako txorroten emaria txikituko dugu. Ikastetxeko ur txorrotetan bridak jarriko ditugu.
  • Uraren kutsadurari buruzko bideoa jarriko dugu sarrerako monitorean.


5. Ardura: Ingurumena zaintzea
Honetarako egingo dugu:
  • Eskola ingurua garbituko dugu.
  • Herrian kontzientziatzeko kartelak egin eta jarriko ditugu.

2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea

Eskolako Confint-eko dantza

Hau da Eskolako konferentzian ikasle talde batek eskeini ziguten dantza. Eskerrik asko guztioi egin duzuen lanagatik.
EA21eko koordinatzaileak.

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

Eskolako konferentzia


Juan Orobiogoitiako 3DBH-ko ikasleok martxoaren 13an eskolako konferentzia egin genuen, ingurumen tailerreko ikasleak antolatuta. Guztion artean, ingurumenaren aldeko ardurak adostu genituen eta ardura bakoitzeko, bi ekintza egitea erabaki genuen.
Gure artean erabaki batzuk hartu genituen herri mailan eta mundu mailan lagungarriak izan ahal direnak.
Confint-ari bukaera emateko ikasle boluntario talde batek, flash-movea egin zuten, honetarako "Wonderfull word" kanta erabiliz.


Kontsumismo tailerra


Aurreko asteazkenean, martxoak 12, EA21eko ordezkari guztiak bildu ginen kontsumismoa aztertzeko. EMAUS-eko kide bat etorri zen kontsumismoari buruzko tailerra egitera.
Lehenik, klase batean egon ginen eta taldeka banatu ginen, eta berak emandako iragarki ezberdinak aztertu genituen eta talde handian egindako balorazioa aztertu genuen.
Ondoren, Iurretara joan ginen eta bi taldetan banatu ginen. Talde bat kaleko jendeari kontsumismoari buruz galdetegi bat egitera joan zen, eta beste taldeak hormetako iragarkien azterketa egin zuen.
Ekintza oso interesgarria eta polita iruditu zitzaigun .



2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

Eskolako Confint

Martxoaren 13an Eskolako Konferentzia burutu dute DBH 3. mailako ikasleek. Ekintza arrakastatsua izan da, eta hainbat erabaki hartu dira bertan. Honen informazio zehatzagoa hurrengo egunetan emango dugu.


2014(e)ko martxoaren 10(a), astelehena