2016(e)ko abenduaren 28(a), asteazkena

SUKARRIETAN 1. DBHko ikasleak

Urtero legez, aurten ere Sukarrietan izan dira gure 1.DBHko ikasleak. Bertan, ingurumenarekin lotutako gai ezbedinak jorratu dituzte jolasen bitartez etagiro alaian

 

sukarrieta 2016

2016(e)ko abenduaren 27(a), asteartea

2016(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

Ortua abenduan


2016-12-15

Gaur piperrak kentzeko asmotan joan gara ortura, baina gure harridurarako abenduaren erdian egon arren, oraindik fresko aurkitu ditugu eta bertan utzi ditugu. Gorrituta zeudenak batu ditugu eta etxera eraman ditugu sukaldatzeko. Piperren gaineko zatitxo bat garbitu dugu, belarrak kenduz eta opor bueltan bertan eskarolak jartzeko asmoa dugu.
Loreen haziak jaso ditugu eta udaberrian ereiteko gorde ditugu.
Azak burua egiten hasita daude. Brokoliak ia biltzeko modukoak daude eta romaneskuei ere buru txikiak ikusten zaizkie. Azaloreen landareak hazi dira, baina oraindik ez zaie bururik ikusten.
Ea nola aurkitzen dugun ortua urtarrilean, opor bueltan!
ortua abenduan

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

ELIKAGAIEN BILKETA

Elikagaien Bankuarekin harremanetan jarri gara eta erakunde honek pobreziaren aurka sustatutako elikagaien bilketa kanpaina gure ikastetxean ere martxan jartzea pentsatu dugu.
Beraz, txoko berdean jarriko dugun ontzian ikasleek etxetik ekarritako artikuluak jasoko dira.

 

 

ELIKAGAAK BILTZEN