2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

IRAESeko 1. proposamena

  
Aurten ere Eskola Jasangarrien Sareko ekintzetan partaide izan nahi dugu.
Hona hemen 1. jarduera eginda eta bidalita IRAESeko Blogera.

IRAES eko BLOGa



Kaixo, gu aurtengo Juan Orobiogoitiako IRAES taldekoak gara. Gure asmoak hauek dira: - IRAESeko lan guztiak egin. - Eskola jasangarriaren izendapena berrizten lagundu. - Euskal Herriko eta estatu mailako CONFINT-etan parte hartu.

 Guk proposatzen dugun abestia hau da:

2017(e)ko urriaren 25(a), asteazkena

URRIAK 10 : ORTUKO LANAK

2017-10-20


Gaur ingurumen tailerreko batzuk ortura joan gara eta egin duguna hau izan da: Lehenengo piper gorriak, Kalendula loreak, letxugak eta kalabazina batu ditugu. Tomate mastrak sikatuta egon dira eta kendu egin ditugu.  Artazi eta kutxillo batekin moztu ditugu makiletara lotuta zeuden sokak eta gero mastra sikuak konposta egiteko tokian utzi ditugu. Beste batzuk aitzurrarekin egon dira belarrak kentzen.

Amaieran iturrian garbitu ditugu aitzurrak eta botak. Gero erratzarekin zikin guztia batu dugu eta dena gorde ondoren, hartu ditugun gauzak poltsa batean sartu eta institutura bueltatu gara.

Klasean ortuko lanen jarraipena egin dugu:

Ortutik ekarritako piperrak garbitu eta kordatu egin ditugu.

Pasadan egunean bildutako tomate bati haziak kendu eta sikatzen utzi ditugu udaberrian ereiteko.


ORTUA 2017-10-20

2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

Hainbat ortuko lan urrian

2017-10-06

Gaur Ingurumen tailerreko ikasle  batzuk gure ortua bisitatzera joan gara. Heldu bezain laster botak jantzi eta lanean hasi gara.
Lehenengo Sukarrietatik ekarritako bi landare lurrean jarri ditugu. Sukarrietan, berrerabilitako ur botila batean oparitu  zizkiguten letxuga eta espinaka landare bi eta horiek landatu ditugu. Horren ondoren Aimar eta Aingeruk belar txarrak  kentzen hasi dira. Tiago eta ni (Julen) piperrak batzen hasi gara eta azelgak, tomateak eta hiru letxuga ere hartu ditugu. Belar txarrekin multzo bat egin dugu eta konposta bihurtzeko utzi ditugu. Amaitu ondoren botak garbitu eta poltsan sartu ditugu eta eskolarantz etorri gara hartutako produktuekin. Heldu garenean, gure artean banatu ditugu etxera eramateko. 

ortua 17-10-06