2017-10-20
Gaur ingurumen tailerreko batzuk ortura joan gara eta egin duguna hau izan da: Lehenengo piper gorriak, Kalendula loreak, letxugak eta kalabazina batu ditugu. Tomate mastrak sikatuta egon dira eta kendu egin ditugu. Artazi eta kutxillo batekin moztu ditugu makiletara lotuta zeuden sokak eta gero mastra sikuak konposta egiteko tokian utzi ditugu. Beste batzuk aitzurrarekin egon dira belarrak kentzen.
Amaieran iturrian garbitu ditugu aitzurrak eta botak. Gero erratzarekin zikin guztia batu dugu eta dena gorde ondoren, hartu ditugun gauzak poltsa batean sartu eta institutura bueltatu gara.
Klasean ortuko lanen jarraipena egin dugu:
Ortutik ekarritako piperrak garbitu eta kordatu egin ditugu.
Pasadan egunean bildutako tomate bati haziak kendu eta sikatzen utzi ditugu udaberrian ereiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina