2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

Eureka Museoan: energiak eta ingurumena

 Urtarrilaren 25ean, 2 DBHko ikasleak Donostiako Eureka Museora joan ginen. Aukera izan genuen bi tailer burutzeko: Kimikaren Koloreak eta Elektrizitatea. 

 21-22 kurtso honetan, STEAM proiektuarekin lotuta " Energiak ingurumenean duen eragina" aztertzen ari gara hainbat ikasgaitan (Teknologia, Fisika eta Kimika, Plastika eta Matematika) 

Oso ondo pasatu genuen!!

Ikasleek egindako argazkiak, eskerrik asko Ane eta Leire!

Eureka Museoan

2022(e)ko urtarrilaren 26(a), asteazkena

INGURUMEN HEZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Mila esker egiten duzuen lanagatik!!!

Ekordezkari, irakasle eta ikastetxeko langile, ikasle, Zuzendaritza taldea eta familien inplikazioari esker aurrera goaz!!!!

2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala

LARRIALDI KLIMATIKOARI AURRE EGITEN IKASTETXETIK

 

Larrialdi klimatikoa guztion erronka da eta horri aurre egiteko Galsgow-en COP26 ospatu zen. Bertan herrialdeek hartutako konpromisoak ez dira nahikoak izango (“a fragile win” Alok Sharma.COP President)larrialdi klimatikoari aurre egiteko eta garrantzitsua da mehatxu global honen aurrean lokalki eragitea: herri, etxe eta ikastetxe bakoitzean hartutako neurriak ere zeharo garrantzitsuak dira. 

Aurten Eskolako Agenda 2030 lantzen ari gara, eta bertan Garapen Iraunkorrerako Helburuak, horien artean, 13. helburua klima babesteko ekintza da.

Honekin bat dator gure ikasleek IRAES-eko 2. lan proposamena aurrera eramateko prestatu duten aurkezpena. 

2022(e)ko urtarrilaren 17(a), astelehena

TXORIEN JANTOKIAK

 1. batxilergoko Kultura Zientifikoko ikasleak  txoriei janlekuak jartzen ibili dira.  Horrela txoriek badute zer jan negu garaiko egun hotzetan!

txorien jantokia

2022(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

Fridays for Future (Etorkizunaren aldeko Ostiralak)

 Fridays for Future (Etorkizunaren aldeko Ostiralak), Klimaren aldeko bost kontinenteetan zabalduta dagoen nazioarteko ikasle mugimendua da.  

Helburua, aldaketa klimatikoaren eta planetako berotze globalaren mehatxuaz jendea kontzientziatzea, eta politikariei horren aurkako neurri eraginkorrak har ditzaten exijitzea.

Orobiogoitia BHIko ikasleak hainbat manifestaldi eta geldialditan parte hartu dute, ekimen hau bultzatuz eta horrekin batera, ostiralero, patio orduan,  DBHko eraikinean sensibilizazio bideo batzuk ikusgai egongo dira sarrerako telebistan.

Hona hemen horren adibide bat: