2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

FRUTAZKO BROTXETAK TXOKOLATEAREKIN

Brotxetak egiteko erabili ditugun osagaiak hauek izan dira: platanoak, marrubiak, laranjak, sagarrak eta txokolatea.
Lehenengo frutak garbitu eta zati handietan zatitu ditugu. Ondoren makiltxoetan sartu ditugu. Txokolatea  "baño marian" jarri dugu berotzen  eta urtu denean brotxetak txokolatetan sartu ditugu.


Gaur bidezko merkataritza zer den eta zein arau errespetatzen dituen ikasi dugu. 
Bidezko merkataritzako produktuak erabiltzea oso garrantzitsua da, ingurumenari eta ekoizleei asko laguntzen diegulako.







BARAZKI PIZZA

Gaur pizza egin dugu osagai hauekin: irina, ura, olioa, gatza, tomatea, txanpinoiak, kalabazinak, piperra, kipula eta gazta.
Hasiera batean masa egin dugu irina, ura, olioa eta gatza nahastuz. Ondo nahastuta egon denean arrabola batekin zabaldu egin dugu eta molde batean jarri. Barazkiak txikitu ditugu eta txanpinoiak  frijitu. Beste zartagin baten kipula eta tomatea frijitu ditugu. Dena prest egon denean pizza osatu dugu: azpian masa, bere gainean egindako tomatea eta ondoren barazki gordinak eta txanpinoiak. Bukatzeko gazta jarri diogu eta laba beroan sartu dugu eginda egon arte.

Pizza etxean nola egiten den ikastetik aparte okela eta barazkien ekoizpenak konparatu ditugu eta hau ikusi dugu:

Lursail berdinean barazki kantitate askoz gehiago ekoiztu daitezke okelarekin konparatuz.
500 kg. okela egiten den tokian 12000 kg. barazki lortu daitezke.








2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

ALBONDIGAK

Albondigak egiteko osagai hauek erabili ditugu: okela txikitua, arrautzak, ogi birrindua, azenarioa, kipula, perrexila, tomate saltsa.
Okela arrautza eta perrexilarekin nahastu eta  bolatxoak egin ditugu. Kipula eta azenarioa zatitu eta frijitu ditugu. Gero tomatea bota diogu eta saltsa egin dugu. Okela bolatxoak frijitu ditugu eta bukatzeko saltsarekin nahastu ditugu.

Gaur hau ere ikasi dugu:


Herrian zehar denda mota ezberdinak daude: hipermerkatuak, denda txikiak, herriko azoka… Jasangarritasuna kontuan izanda hobe da salmenta zuzeneko tokietan (nekazarien  otzarak, azoka…) erosketak egitea eta ez hipermerkatu handietan.

GAZTA TARTA

Tarta hau egiteko hurrengo osagaiak erabili ditugu: galletak, marrubiak, Philadelphia gazta, esnegaina, gelatina, gurina, azukrea.
Lehenengo gailetak txikitu  eta gurinarekin nahastu ditugu eta tarta egiteko ontzi baten jarri dugu. Gazta , gelatina, esnegaina eta azukrea nahastu eta berotu ditugu eta gaileta masaren gainera bota dugu. Marrubiekin mermelada egin dugu eta tarta hoztu eta gero gainean jarri diogu.

Klase honetan hau ere ikasi dugu:


Ortuko produktuak sasoia ez denean kontsumitzeko kontserbatu ditzakegu. Modu bat egostea eta poteetan sartzea da. “Baño Marian” egosi eta urte osorako balio dute. Adibidez: marrubi mermelada.






















ANTXOAK

Gaur antxoak prestatu ditugu. Horretarako lehenengo antxoak garbitu egin behar dira. Gatza bota ondoren antxoak urunetik pasatu ditugu eta gero arrautzetan busti ditugu. Azkenean sartenean frijitu ditugu.

Arrautzak kalitate ezberdinetakoak daudela ikusi dugu ustiaketaren arabera:
1.- Ustiategi librea (guztiz libre daudenak). Hauek ekologikoak dira eta oiloak ez dute pentsu transgenikorik jaten.
2.- Lurreko ustiategia
3.- Ustiategi intentsiboa (kaioletan estresaturik). Azken bi hauek pentsu transgenikoaz  edo genetikoki aldatutakoaz elikatzen dira.

Arrain batzuk desagertzeko arriskuan daudela ere ikasi dugu.

Gaurko saioan ikasi dugunaren laburpena hau da:

Erosten ditugun produktuak nongoak diren jakin behar dugu.
Oiloak nola elikatuta dauden jakin behar da. Jasangarrienak eta osasungarrienak ekologikoak dira, ustiapen libreetan daudelako eta pentsu ez-transgenikoaz elikatzen direlako.
















ENPANADILLAK

Enpanadilak egiteko erabili ditugun osagaiak hauek dira: tomateak, porruak, piperrak, pernil egosia, arrautzak, kipula, hojaldrea.
Hasieran porruak, piperrak, pernila eta kipula zatitu ditugu zati txikietan eta bitartean arrautzak egosi ditugu. Ondoren txikitutako porrua eta kipula lapiko batean potxetan jarri dugu eta egositako arrautzei oskola kendu diegu. Dena prest egon denean barazkiak, pernila, arrautzak eta tomatea nahastu ditugu eta hojaldrean jarri ondoren laban sartu dugu 200 gradutan.

Errezeta egitearekin batera hau ikasi dugu:


Merkatuan janari prekozinatuak daude, baina hobeagoak dira guk eginikoak, transgenikoak ez direlako edo ez dituztelako gehigarriak.