2019(e)ko urriaren 21(a), astelehena

LANDATUR

EUSKOLABEL IRTEERA - URRIAK 4

Autobusa hartu genduen eta lehenengo parkin batean geratu ginen Piedaden bila. Lehenengo bisita Zornotzan zen, Uxarte baserrian, antxe sagardoa zelan egin eta bere historia entzun genduen, eta sagar zukua probatzeko eman ziguten.
Bigarren bisitan erakusketa bat ikustera joan ginen, Zornotzan berriz. Bertan bideo bat ikusi genduen eta beste hainbat gauza ere.
Gero deskantsatzera joan ginen, Eubara,  frontoi batean amaiketakoa jatera.
Azkenik, Garate baserrira joan ginen,Izurtzan. Behiak ikusi genituen eta txerriak ere. Ondoren, ogia zelan egiten den esplikatu ziguten eta ogia eta gaztaia probatzeko eman ziguten. 
Oso dibertigarria iruditu zait irteera hau. Janaria bertakoa jatea hobea dela esateko ideia ona iruditzen zait. Berriro joango nintzateke.
NAHIA

LANDATUR

BIDEOA 

KLIMA ALDAKETAren AURKAko GREBA

INGURUMEN TAILERreko ikasleek azaltzen dute nola bizi izan zuten GURE PLANETA babesteko borroka jardunaldia:


Egun horretan taldeetan banatu ginen, greba eguna prestatzeko eta lelo batzuk egin genituen. Lekoak hauek izan ziren:
“FRIDAY´S FOR FUTURE”
“ALDA DESAGUN SISTEMA, EZ KLIMA”
Leloak egin ondoren kartulinetan eta txoko berdeetan jarri genituen. Jolastordu orduan instituto guztia aurreko futbol zelaian elkartu ginen eta argazki bat atera genuen guztiok batera.

                                     LARRAITZ



Irailak 27an,ostiralean 3,4 eta batxikoak klima aldaketaren greba egin zuten. 

Lehenengo orduan,Ingeleseko gelan, bideo batzuk ikusi genituen, klima aldaketari buruzkoak eta Greta Thunbergen iritziak entzun genituen eta denen artean komentatu genituen. 

Bigarren orduan, taldeka jarri ginen eta pankarta batzuk egin genituen. 
Gure taldeko esaldia hauek izan ziren: “Alda dezagun sistema, ez klima” “Ostiralak iraganerako” eta “datorren ostiralean denok klima aldaketaren kontra”

Patio orduan udaletxearen aurrean ipini ginen pankartekin protestatzen.
                                                           
                                 ELI eta MAIDER




IMG_20190927_090115

2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea

KLIMA ALDAKETAREN AURKA!!!


Irailaren 29ko Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko grebaren aurrean, gure ikastetxetik atxikimendua  adierazi nahi izan dugu. 
3.DBHko, 4. DBHko eta Batxilergoko ikasleriaren gehiengoak bat egin du Grebarekin. 
Gelditu ginenak ikastetxean, atsedenaldian patioan, bildu ginen gure konpromisoa erakusteko. Ondoren, Udaletxera hurbildu ginen gure kezka plazaratzeko.

“ALDA DEZAGUN SISTEMA, EZ KLIMA”.

“FRIDAYS FOR FUTURE”.




klima aldaketaren aurka