2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Azaroak 20

Gaur 1 A taldeko ikasleak Sukarrietatik ekarri dituzten landareak landatu ditugu. Oraingoan espinakak eta eskarolak ekarri dituzte.
Berakatzak erein ditugu, batzuk berdetan jateko eta beste batzuk buru haundixek egiteko. Berdetan jateko direnak lortzeko berakatz buru osoa ipini dugu, eta horrela landare mordoxka irtengo da batera. Berakatz buruak egiteko atalak erein ditugu, eta atal bakoitzetik landare bat irtengo da, eta gero hortik buru bat sortuko da.
Baba haundixek ere erein ditugu eta makila batzuk jarri ditugu gutxi gora behera non dauden ereinda jakiteko.
Landareak erregatu ditugu eta konturatu gara azak  burua egiten hasita daudela eta baita romaneskuak ere.

2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

15-11-16 Ortuko lanak


Pasa den astean 1C taldeko ikasleak Sukarrieta joan ziren eta LURRA proiektua egin dute. Handik landare batzuk ekarri dituzte eta horiek gure ortuan jartzera joan gara. Landatu ditugunak hauek izan dira: letxugak, azelgak eta espinakak


Ortura heldu garenean guk palatutako lurra makinarekin pasatuta dagoela ikusi dugu, eta horrela errezago jarri ditugu landareak.
Piper gorriak batu ditugu, eta baita ere brokoliak eta azaloreak. Gaur  iderrak ere  erein  ditugu.

Denbora askoan ez du euririk egin eta ortuko landareak ureztatu ditugu.


2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

15-11-06 - Ortuko zereginak




Gaur ortuan egin dugun lana  bedar txarrak kentzea eta  lurrari buelta ematea izan da, datorren astean iderrak eta baba haundiak ereiteko. Piper gorriak  eta lehenengo brokoliak batu ditugu.


Ortuaren bazter batean lore usaintsuak landatuta daude: erromeroa, labanda edo izpilikua, kalendulak eta tajeteak. Polinizazioan laguntzeko eta intsektuak erakartzeko.jarrita daude.

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

2. DBKko ikasleak AÑAGAko GATZAGATAN

Urriaren 27an DBHko 2. mailako ikasleak Añako Gatzagara joan ginen bertan nola egiten duten gatza ikustera. 3 taldetan banatu ginen eta monitore batzuekin buelta bat eman genuen.
Antzina, duela milioika urte, inguru horretan itsaso bat zegoen. Itsaso hori lehortu zen eta gatz geruza handi bat geratu zen. Geruza hori lur azpian dago, eta handik pasatzen diren ur gezak jasotzen dute gatz hori eta ur gaziko manantial edo iturburuak sortzen dira. Iturburu horietatik irteten den ura oso gazia da, itsasokoa baino gaziagoa, bere kontzentrazioa 200 gramokoa da litro bakoitzeko.
Irteten den ur hori egurrezko kanal batzuetatik eramaten da ura lurrundu eta gatza lortzeko tokietara. Erromatarrek asmatu zituzten han dauden estrukturak. Ur gazia kanaletatik putzu batzuetara doa eta handik ateratzen da grua antzeko tramankulu batez eta era edo larrainetara botatzen da. Larrainak lauki horizontal batzuk dira eta bertan geratu den ur gazia Eguzkiaren eta haizearen bidez banatzen da, ura lurrundu egiten da eta hondoan gatza geratzen da. Gatz hori jaso eta biltegietan uzten da guztiz lehortzen. Prozesu hau maiatzetik irailera bitartean egiten da, bero egiten duen sasoian.
Añanako gatza oso ona da eta sukaldari oso famatuak ere erabiltzen dute.