2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

2. DBKko ikasleak AÑAGAko GATZAGATAN

Urriaren 27an DBHko 2. mailako ikasleak Añako Gatzagara joan ginen bertan nola egiten duten gatza ikustera. 3 taldetan banatu ginen eta monitore batzuekin buelta bat eman genuen.
Antzina, duela milioika urte, inguru horretan itsaso bat zegoen. Itsaso hori lehortu zen eta gatz geruza handi bat geratu zen. Geruza hori lur azpian dago, eta handik pasatzen diren ur gezak jasotzen dute gatz hori eta ur gaziko manantial edo iturburuak sortzen dira. Iturburu horietatik irteten den ura oso gazia da, itsasokoa baino gaziagoa, bere kontzentrazioa 200 gramokoa da litro bakoitzeko.
Irteten den ur hori egurrezko kanal batzuetatik eramaten da ura lurrundu eta gatza lortzeko tokietara. Erromatarrek asmatu zituzten han dauden estrukturak. Ur gazia kanaletatik putzu batzuetara doa eta handik ateratzen da grua antzeko tramankulu batez eta era edo larrainetara botatzen da. Larrainak lauki horizontal batzuk dira eta bertan geratu den ur gazia Eguzkiaren eta haizearen bidez banatzen da, ura lurrundu egiten da eta hondoan gatza geratzen da. Gatz hori jaso eta biltegietan uzten da guztiz lehortzen. Prozesu hau maiatzetik irailera bitartean egiten da, bero egiten duen sasoian.
Añanako gatza oso ona da eta sukaldari oso famatuak ere erabiltzen dute.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina