2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

TXORIENTZAKO JANLEKUAK


 Eskola Agendako Tailerrean, biriziklatzeko jatorri ezberdineko materialak erabiliz, txorientzako janlekuak egin ditugu, negu gorria gainditzen laguntzeko.

txorien janlekuak

2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

IRAES egutegia 2017

2017rako gela-egutegia sortu dugu  Eskola Agendako Tailerreko ikasleek. Berrerabiltzeko papera (alde batetik idatzia) erabili dugu horretarako.

IRAES, Euskadiko eskola jasangarrien sarea ezagutaraztea da helburuetako bat, eta bestea aurtengo Eskola Agendako gaia aldarrikatzea:

ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRA MUGI ZAITEZ!!

20170113_101256

2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Urte barriko ortua

Gaur eguraldi txarra egin arren ortua nola dagoen ikustera joan gara. Gabonetan izotza egin duenez, piperrak ustelduta aurkitu ditugu. Oso bustita zegoenez dena, zeuden bezala utzi ditugu. Hurrengoan joaten garenean kendu egin behar ditugu.
Romanesku bat aurkitu dugu nahiko handia eta bildu egin dugu. Landarearen orriak txikitu eta bertan utzi ditugu ongarria egiteko.

 

urtarrilak 12 ortuan