2022(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

JASANGARRITASUNAREN BIDEAN

 Gure ikastetxeak urte asko daramatza jada Ingurumenaren alde lanean. Eskola Agenda 21ekin hasi ginen  eta Eskola Agenda 30 proiektuaren bidez jarraipena ematen ari gara. 

Honekin lotuta, Eskola Jasangarriaren ziurtagiria ere berriztu dugu hirugarrenez  eta atzo, ekainak 7, Urdaibaiko Ekoetxean 134 lagun inguru bildu ginen gure saria jasotzera.

Guzti hau posible izan da ikasle, familia, irakasle eta herriko erakundeek egin duzuen ahaleginagaitik.

Mila esker egiten arin zareten lanagaitik

JASANGARRIAK GARA ETA IZATEN JARRAITU NAHI DUGU!!

jasangarriak 22

ESKOLEN ARTEKO FOROA eta UDAL FOROA

 Maiatzak 31an, 1 eta 2 DBHko Ekoordezkariek Eskolen arteko Foroan parte hartu genuen. Kurtso honetako gaia 11.GJHa izan da:  HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK   eta Iurreta herriko mugikortasunaren jasangarritasuna aztertu dugu.

 Maiztegiko Eskolarekin batera, hainbat konpromiso eta proposamen eztabaidatu eta adostu ondoren,  Iurretako udaletxera hurbildu ginen Udal Foroan  gure ondorioak partekatzeko eta baita ere iazko kurtsoan planteaturiko eskaeren erantzuna  jaso genuen alkatearen ahotik. Esperientzia  interesgarria izan da eta Udalarekin elkarlanean jarduteko aukera paregabea gure Herri eta Ingurumenaren alde!!!!

EA30 FOROAK 2022

2022(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

IBAIALDE

 

2022/05/29

Urtero bezala, IBAIALDE proiektuarekin bat eginez, 4. DBHko BIOGEOko ikasleak IBAIZABAL ibaiaeren urak aztertzen eta inguruak garbitzen.

IBAIALDE 2022

2022(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata

EKORDEZKARIAK GARAION

Maiatzaren 10ean  ESKOLA AGENDA 30eko ekordezkariak Garaioko parke probintziala ezagutzera joan ginen bizikletaz eta Naturaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen. 

Garaion

2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

EUSKAL CONFINT 2022

Maiatzak 11an Busturian dagoen Torre Madariagan Euskal Confint burutu genuen, hau Ingurumenaren Aldeko Gazte Konferentzia da non Euskal Herri osoko ikastetxe jasangarriek parte hartzen duten. 
Gure ikastetxetik  aukera izan genuen partehartzeko  (Maier Azpitarte, Malen Nazabal, Ane Muguruza eta Pello Muguruza).
Aurtengo erronka Klima Aldeketari aurre egiteko ekintzak adostea zen, eta tailer ezberdinetan parte hartu genuen. Lan honetatik konpromiso  eta manifestu bat atera zen Estatu Confinten aurkeztuko dena.

Experientzia oso interesgarria izan zen, lagun berriak egin eta oso ondo pasatu genuen!!!

Ez bagara gu, nortzuk, eta ez bada orain, noiz?


CONFINT 2022

2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

Jasangarritasuna eta genero perspektiba

 Apirilaren 27an barikuan, Aranzadi Zientzia elkartean (Donostian), Jasangarritasunaren inguruan   Ingurugelak antolatutako topaketan gure esperientziak plazaratzeko gonbita izan genuen. 

Jasangarritasuna eta feminismoa hizketagai hartuta gure institutuari horren inguruko esperientziak kontatzea eskatu ziguten: STEAM, Lilatoia eta 15 minutu leitzen (puntu more-berdeko liburuak).

Gainontzeko hitzaldiak ere oso interesgarriak izan ziren.

GAINONTZEKO HITZALDIAK

TOPAKETEN ARGAZKIAK 

2022(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

ESKOLA CONFINT 22

 Ikastetxean  2 DBHko ikasleek Eskola Confint burutu dute. Aurten, klima-aldaketaren arazoaren aurrean erantzun hobea izateko konpromiso bat hartzea izan da helburu.

Aukera ezin hobea izan da STEAM proiektua eta EA30ko lanak ustartzeko, gai printzipala Energia eta bere inpaktua ingurumenean izan delarik. 

Eskola Confint honetan,sakon  eztabaidatu ostean eta modu demokratiko baten, atera den proposamena, eta Zuzendaritzara bideratuko dena, honako hau izan da: 

"Argi sentsoreak jarri pasillo eta komunetan, horrela argi natural nahiko dagoenean argi artifiziala itzali egiten da. Bi sentsore bakarrik beharko ziren eraikin bakoitzean. Bat komun eta bestea pasilloan, gutxi gorabehera berdina izaten baita eraikineko komun eta pasillo guztietan." 

Kompromisoa, praktikara!!!!

Eskola Confint 22

2022(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

IRAES. 3. PROPOSAMENA

 Ikastetxeko gure IRAEStaldeak Ingurumena eta Jasangarritasunaren alde lanean jarraitzen du. Hona hemen IRAEStik proposaturiko 3. lan proposamena.

Lan txukuna benetan!!!

2022(e)ko otsailaren 10(a), osteguna

15´ leitzen eta EA30

 Gaur gure institutuko EA30eko ordezkari batzuk geletatik  ibili dira "15´leitzen" proiekturako erosi ditugun liburuak aurkezten. Garapen Iraunkorreko Helburuak eta Gazte Literatuta uztartzen dituen eskaintza zabala eraman dute klasez klase . Liburuak  ikasleek  esku artean izan dutuzte eta ondoren gelako apalategien utzi.

GOZATU DAIGUN LEITZEN!!!

15 m leitzen

2022(e)ko otsailaren 1(a), asteartea

SantimamiƱe eta Urdaibai

 Urtarrilaren 18an eta 25an, DBH 1.mailako ikasleek irteera egin zuten SantimamiƱeko koba eta Urdaibaiko ekoetxea bisitatzera. 

SantimamiƱen kobaren bisita birtuala egiteaz gain, kobaren sarreran dagoen aztarnategia ere ikusi ahal izan zuten, paleolito garaiko gizakiaren bizimodua ezagutzeko. Ondoren, Urdaibaiko Biosferaren erreserban kokatuta dagoen ekoetxean, sua, armak eta margoak egiten saiatzeko aukera izan zuten. 

Gainea, biodibertsitatea zer den eta bere garrantziaz hausnartzeko aukera ere izan zuten. 

urdaibai 1. dbh

2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

Eureka Museoan: energiak eta ingurumena

 Urtarrilaren 25ean, 2 DBHko ikasleak Donostiako Eureka Museora joan ginen. Aukera izan genuen bi tailer burutzeko: Kimikaren Koloreak eta Elektrizitatea. 

 21-22 kurtso honetan, STEAM proiektuarekin lotuta " Energiak ingurumenean duen eragina" aztertzen ari gara hainbat ikasgaitan (Teknologia, Fisika eta Kimika, Plastika eta Matematika) 

Oso ondo pasatu genuen!!

Ikasleek egindako argazkiak, eskerrik asko Ane eta Leire!

Eureka Museoan

2022(e)ko urtarrilaren 26(a), asteazkena

INGURUMEN HEZKUNTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Mila esker egiten duzuen lanagatik!!!

Ekordezkari, irakasle eta ikastetxeko langile, ikasle, Zuzendaritza taldea eta familien inplikazioari esker aurrera goaz!!!!

2022(e)ko urtarrilaren 21(a), ostirala

LARRIALDI KLIMATIKOARI AURRE EGITEN IKASTETXETIK

 

Larrialdi klimatikoa guztion erronka da eta horri aurre egiteko Galsgow-en COP26 ospatu zen. Bertan herrialdeek hartutako konpromisoak ez dira nahikoak izango (“a fragile win” Alok Sharma.COP President)larrialdi klimatikoari aurre egiteko eta garrantzitsua da mehatxu global honen aurrean lokalki eragitea: herri, etxe eta ikastetxe bakoitzean hartutako neurriak ere zeharo garrantzitsuak dira. 

Aurten Eskolako Agenda 2030 lantzen ari gara, eta bertan Garapen Iraunkorrerako Helburuak, horien artean, 13. helburua klima babesteko ekintza da.

Honekin bat dator gure ikasleek IRAES-eko 2. lan proposamena aurrera eramateko prestatu duten aurkezpena. 

2022(e)ko urtarrilaren 17(a), astelehena

TXORIEN JANTOKIAK

 1. batxilergoko Kultura Zientifikoko ikasleak  txoriei janlekuak jartzen ibili dira.  Horrela txoriek badute zer jan negu garaiko egun hotzetan!

txorien jantokia

2022(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

Fridays for Future (Etorkizunaren aldeko Ostiralak)

 Fridays for Future (Etorkizunaren aldeko Ostiralak), Klimaren aldeko bost kontinenteetan zabalduta dagoen nazioarteko ikasle mugimendua da.  

Helburua, aldaketa klimatikoaren eta planetako berotze globalaren mehatxuaz jendea kontzientziatzea, eta politikariei horren aurkako neurri eraginkorrak har ditzaten exijitzea.

Orobiogoitia BHIko ikasleak hainbat manifestaldi eta geldialditan parte hartu dute, ekimen hau bultzatuz eta horrekin batera, ostiralero, patio orduan,  DBHko eraikinean sensibilizazio bideo batzuk ikusgai egongo dira sarrerako telebistan.

Hona hemen horren adibide bat: