Urtarrilaren 18an eta 25an, DBH 1.mailako ikasleek irteera egin zuten Santimamiñeko koba eta Urdaibaiko ekoetxea bisitatzera.
Santimamiñen kobaren bisita birtuala egiteaz gain, kobaren sarreran dagoen aztarnategia ere ikusi ahal izan zuten, paleolito garaiko gizakiaren bizimodua ezagutzeko. Ondoren, Urdaibaiko Biosferaren erreserban kokatuta dagoen ekoetxean, sua, armak eta margoak egiten saiatzeko aukera izan zuten.
Gainea, biodibertsitatea zer den eta bere garrantziaz hausnartzeko aukera ere izan zuten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina