2021(e)ko urriakren 21(a), osteguna

ZINE IKUSEZINA IKUSGAI!

 Urtero legez Bilbon  "Cine invisible - Film Sozialak" Nazioarteko Zinemaldia ospatu  da, eta aurten ere gure 1. Batxilergoko  ikasleek aukera izan dute aurkeztutako filme batzuk ikusteko bi saiotan (eskertu behar diogu Iurreta LH ikastetxeari, proiektuan partaidea, gonbidapena luzatzeagatik).

Agenda 2030en ildotik jasangarritasuna eta garapen iraunkorrerako helburuak aldarrikatzeko, "Zine ikusezina"  disfrutatzeko aukera zabaldu nahi dugu. Film labur hauek ondorengo estekan egongo dira denontzat eskuragarri urriaren 25etik 31ra. Zuon gustokoak izatea espero dugu!!!


              CINE INVISIBLE - FILM SOZIALAK

2021(e)ko urriakren 6(a), asteazkena

ESTATU CONFINTA MADRILEN!

Pasa den igandetik  eta asteazkenerarte, ospatzen ari da Madrilen V. Estatu Confinta eta bertan lanean ari da Paule Azpitarte gure ikaslea, Euskal Confintean parte hartu ondoren, orain  Euskadiko ordezkari moduan ESTATU CONFINTean.

"CONFerencia INTernacional de jovenes por el planeta", Munduko gazteak planetaren alde jartzeko prozesua da. Konferentzia honen gaia: "Transformando escuelas para transformar pueblos y ciudades. Un sueƱo alcanzable"

Gure gazteek lan izugarria egiten ari dira hiri, herri eta azken baten mundu jasangarriago baten alde eta bertatik aterako dituzten ondorioak eta proposamenak  urriaren 7an, Sevillan, ospatuko den Estatuko Agenda Urbanara eramango dituzte eta Estatuko agintariei aurkeztuko dizkiete.

Eutsi hor Paule!


Estatu Confint