Urtero legez Bilbon "Cine invisible - Film Sozialak" Nazioarteko Zinemaldia ospatu da, eta aurten ere gure 1. Batxilergoko ikasleek aukera izan dute aurkeztutako filme batzuk ikusteko bi saiotan (eskertu behar diogu Iurreta LH ikastetxeari, proiektuan partaidea, gonbidapena luzatzeagatik).
Agenda 2030en ildotik jasangarritasuna eta garapen iraunkorrerako helburuak aldarrikatzeko, "Zine ikusezina" disfrutatzeko aukera zabaldu nahi dugu. Film labur hauek ondorengo estekan egongo dira denontzat eskuragarri urriaren 25etik 31ra. Zuon gustokoak izatea espero dugu!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina