2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

KABI GURE TXINPALAGUNA

Aurten ere mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball Instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua  izan da (52 mugikor bildu eta bidali ditugu) eta ondorioz, 2018an bezala, sari berezia lortu dugu:

Congoko txinpanze bat gure besoetakoa izendatu dute, 2018an LEMBA izan zen, oraingoan KABI.

KABI, Congon Jane Goddball errehabilitazio zentruan bizi den txinpazea da, eta gure besoetakoa denaren izendapenaren ZIURTAGIRIA jaso dugu.

2021(e)ko martxoaren 22(a), astelehena

KLIMA ALDAKETAren Hitzaldia

 2. Batxilergoko LUR eta INGURUMEN ZIENTZIEtako ikasleak  "Klima Aldaketa"-ren inguruan hitzaldia prestatu egin dute eta binaka joan dira DBHko 1. zikloko (1. DBH eta 2. DBH) ikasgela guztietan azaltzeko premia handiko arazo larri hau.

AURKEZPENA

klima aldaketa - LUR

2021(e)ko martxoaren 18(a), osteguna

Ikastetxea garbitzen

 Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak gaur txorien janlekuak jaso egin ditugu datorren urterako gordetzeko. Ondo hustuta zeuden, txoriek janda, primeran!

Bide batez, ikusita zenbat zabor zegoen, garbitu egin dugu ikastetxe ingurua.

garbiketa

- GURE ORTU BERRIA - IKASLEAK LETXUGAK LANDATZEN

 Ortu ekologikoa aurrera doa! Diseinatutako proiektua martxan jartzen ari gara. Iaz materiala erosi eta Udalaren laguntzaz eremua sarez mugatu egin genuen.

 Aurten 4. DBHko TEKNOLOGIAko ikasleek - Mikelen gidaritzapean- orturako diseinatutako ortu-egirura montatu egin dute.

Orain, udaberriaz, lehenengo letxugak landatu dituzte DBHko ikasleek.

ortua 2021

2021(e)ko martxoaren 10(a), asteazkena

KABI GURE TXINPALAGUN BERRIA!!