2023(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

KONPOSTA

 

Hemen ez da ezer alferrik galtzen! Guretzat nahi ez duguna, lurraren ongarri! Geruzaz geruza jantokiko hondakin organikoak eta ortuko bedar txarrak nahastu eta hilabete batzuen buruan lurrak bere frutuak emateko balioko digun konposta lortuko dugu. Bizitzaren zikloa ez da eteten!

KONPOSTA

ORTUA

 Badatoz, badatoz! Lurra jorratu, ongarritu, haziak erein eta egin beharreko zaintzak egin eta gero, gure ekordezkariek ortuan egindako lanaren fruituak ikusten hasi gara. Hauek bai gozoak eta janari osasungarriak!

ORTUA 22-23

MUGIKORREN KANPAINA

mugikorrak

Aurten ere mugikorrak batzeko kanpaina oso arrakastatsua izan da. Honen bitartez oihanean bizi den txinpantze bati bizitza erraztuko diogu. Eta ez hori bakarrik, izan ere, oihana salbatzen laguntzen dugunean, han bertan eta inguruan bizi direnen bizimodua ere laguntzen dugu. 

EGUN BERDEA

Aurten ere egun berdea ospatu dugu. Eskerrik asko DBH4ko ikasleei, ikasteko eta entretenitzeko ekintzekin jositako goiza  prestatu ziguten-eta. 

Egun Berdea 2

EGUTEGIA 2023

 

Gure 22-23 ikasturteko  egutegia

Egutegia

2023(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Txoko berdea

 

Institutura sartzen zaretenean ez ahaztu txoko berdeari begirada bat botatzen.  Zenbat gauza interesgarri dauden!

Txoko Berdea

Aurkezpena. 2022-2023ko ekordezkariak

 A zelako taldea batu dogun! Hauen lanari esker gure institutua berdeagoa da eta berarekin Iurreta ere! Gure hurbileko ingurua zainduta lortuko dugu apurka-apurka zabaltzea. Milesker, ekipo!

Ekoordezkariak