2016-10-27
Urrian hasi gara lanean agenda 21 tailerreko ikasleak. Batzuk 27an ikastetxeko ortua bisitatzera joan gara. Udako produktuak ia amaitzen ari dira, batez ere, tomateak. Gorrituta egon diren piperrak batu ditugu, eta eskolara eraman ditugu hurrengo batean kordatzeko.
Neguko barazki batzuk ere jarrita daude ortuan: Azak, Azaloreak, Azagorriak, Romanesku Azak, Bruselazak eta Brokoliak.