EA21 ekintzak 14-15 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EA21 ekintzak 14-15 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015(e)ko ekainaren 25(a), osteguna
2015(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna
BOC´N ROLLA ERABILI!
Aurten “murriztu, berrerabili eta birziklatu”
gaia lantzen ari garenez, ikasturte hasieratik eskari bat eginda
geneukan Udalari, hamarretakoak biltzeko bildukin berrerabilgarria
ikasleentzako (Boc´n roll).
Baiezko erantzuna izan dugu!! Lorpen honek gure erantzuna eskatzen du:
eguneroko tresna bihurtu behar dugu, bestela hondakin berri bat besterik
ez da izango.
Behin eta berriro erabiltzekoa da, oso errez garbitzen da, eta horrela eguneroko erabilerarekin aluminio eta plastikoak saihestea lortu ahal izango dugu.
Behin eta berriro erabiltzekoa da, oso errez garbitzen da, eta horrela eguneroko erabilerarekin aluminio eta plastikoak saihestea lortu ahal izango dugu.
2015(e)ko apirilaren 30(a), osteguna
EA21 UDAL FOROA APIRILEAN 22an
Apirilaren 22an Udal Foroan
parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin
batera. Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien
arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen
artean gure eskakizunak aurkezteko.
2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena
IBAIALDE erakusketa ibiltaria Orobiogoitian
Apirilaren 21etik 28ra gure artean izan dugu IBAIALDE erakusketa ibiltaria.
9 panel handien bitartez ibaiak eta uraren zikloa aztertzeko aukera izan dugu eta horrekin batera batez ere ikasi dugu ze garrantzi handia daukan urak bizian eta ekosistemetan:
Lurra zaintzeko ura zaindu behar dugu.
9 panel handien bitartez ibaiak eta uraren zikloa aztertzeko aukera izan dugu eta horrekin batera batez ere ikasi dugu ze garrantzi handia daukan urak bizian eta ekosistemetan:
Lurra zaintzeko ura zaindu behar dugu.
2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna
Zenbat urte degradatzeko?
INGURUMEN TAILERREAN MATERIAL EZBERDINAK AZTERTU EGIN DITUGU ETA DESAGERTZEKO BEHAR DEN DENBORA.
Hemen 1. aurkezpena (Aner eta Ibai)
2015(e)ko otsailaren 6(a), ostirala
2015(e)ko otsailaren 2(a), astelehena
Hamarretakoaren inguruan
Hamarretakoaren inguruko galdetegia bete dugu aurten ikastetxean. Ikasleen erantzunak, grafikoak eta ondorioak hemen ditugu.
2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala
Etxeko hondakinen kudeaketa
Familiei luzatutako galdetegiaren emaitzak, grafikoak eta ondorioak
92 familien erantzunak 241tik (%38)
2015(e)ko urtarrilaren 12(a), astelehena
IRAES - EA21 EGUTEGIA
Orobiogoitia institutuko Ingurumen Tailerreko ikasleok, urtero
bezala, ikasgeletan jartzeko egutegia sortu dogu. Bertan azterketa
egunak eta data seinalatuak adierazteko aukera izango dogu.
Egutegiaren kartelean IRAES ezagutzera eman nahi izan dogu, EA21eko aurtengo gure leloarekin batera
Erabili ditugun orriak aurretik alde batetik idatziak ziren
Egutegiaren kartelean IRAES ezagutzera eman nahi izan dogu, EA21eko aurtengo gure leloarekin batera
Erabili ditugun orriak aurretik alde batetik idatziak ziren
2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea
KONTSUMO TAILERRAK 1. DBHn
DBH 1. mailako ikasleok azaroaren 24 eta 25ean Kontsumo tailerrak egin ditugu
ikastetxean. Eguneroko klaseak moztu eta KONTSUMOBIDEk antolatutako tailer
berezi hauetan parte hartu dugu. Oso interesgarriak izan dira eta ondo
pasatzeaz gain gauza asko ikasi dugu.
KONTSUMO TAILERAK- 1B
KONTSUMO TAILERAK- 1B
1B taldeak tailer hauek egin ditugu:
AISIA
ETA KONTSUMOA.
Tailer honetan hasieran galdetegi bat bete genuen
eta aisialdian zer egin dezakegun komentatu genuen. Gure denbora librean asko
kontsumitzen dugula ikusi genuen. Bukaeran “tribial”era jolastu genuen.
PUBLIZITATEA
ETA MARKAK.
Publizitatearen ezaugarriak ikusi genituen eta
baita ere anuntzio edo iragarki batek zer gauza izan behar dituen. Bideo batzuk
ikusi genituen eta talde bakoitzak iragarki bat egin zuen ordenagailuarekin.
INTERNET
Sare sozialetan egoten diren arrisku guztiak
argi ulertu ditugu eta bideo batzuk ikusi ditugu erne ibiltzeko. Ondoren
taldeka perfil bat osatu dugu segurtasunez nola bete behar den jakiteko.
KONTSUMO TAILERRAK- 1C
ELIKAGAIAK:
ETIKETAK ETA OSAERA
Paketeko patata desberdinak jan ditugu eta
euren arteko konparaketa egin dugu: usaina, itxura, zaporea… Etiketak aztertu
ditugu: osagaiak, markak, kaduzitatea…
Erosi baino lehen etiketa irakurtzea oso garrantzitsua dela konturatu
gara.
BIDEZKO
MERKATARITZA
Bidezko merkataritza eta ohiko merkataritza
aztertu ditugu. Egiten den lana eta
lortzen den dirua orekatua izan behar dela ikasi dugu, hau da, bakoitzak egiten
duen lanaren arabera irabazi behar duela dirua. Gero, praka baten ibilbidea
zein den ikusi dugu. Bukaeran zapatila bat diseinatu dugu.
ETXEKO
EKONOMIAREN JOLASA
Jolas baten bidez familia batek hilabete
batean zenbat diru gastatzen duen ikusi dugu. Diru asko gastatzen dugula
konturatu gara, eta egiten ditugun gastuetan kontu handia izan behar dugula.
KONTSUMO TAILERRAK – 1A
KONTSUMITZEN
IKASIKO DUT
Produktu bat saltzen denean eta erosten
dugunean zelako eskubideak ditugun ikasi genuen. Gehiegi kontsumitzen dugula
konturatu ginen.
TELEFONO
MUGIKORRA
Tailer honetan telefono mugikorra era egokian
erabiltzen ikasi dugu. Mugikorrak egiteko materialak nola lortzen diren azaldu
ziguten eta zelako borrokak egiten dituzten hego Afrikan mineral horiek
ateratzeko.
KONTSUMO
ETA INGURUMENA
Gaur egungo kontsumoak nolako eragina duen
ingurumenean ikusi genuen. Petrolioak egiten duen bidea aztertu genuen eta
kutsadurari buruz hitz egin genuen. Bukaeran
jolas bat egin genuen.
2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena
GATAZKARIK GABEKO TEKNOLOGIAREN ALDE
ALBOAN erakundeko kideak izan ditugu solasean ikastetxean, eta beraiekin ikasi dugu gure mugikorren osagaiak lortzeko baliabide naturaleen hustiapena lotuta dagoela zuzenenan Afrikako (Kongoko hain zuzen) gatazka armatuekin; onartezina da eta horrela aldarrikatu behar da, Gobernuek eta enpresa teknologikoek baztertzeko odolez zikindutako horrelako negozioak.
Gatazkarik gabeko teknologia eskatzen dugu!
Gatazkarik gabeko teknologia eskatzen dugu!
Informazio gehiago beraien web-ean:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
