DBH 1. mailako ikasleok azaroaren 24 eta 25ean Kontsumo tailerrak egin ditugu
ikastetxean. Eguneroko klaseak moztu eta KONTSUMOBIDEk antolatutako tailer
berezi hauetan parte hartu dugu. Oso interesgarriak izan dira eta ondo
pasatzeaz gain gauza asko ikasi dugu.
KONTSUMO TAILERAK- 1B
KONTSUMO TAILERAK- 1B
1B taldeak tailer hauek egin ditugu:
AISIA
ETA KONTSUMOA.
Tailer honetan hasieran galdetegi bat bete genuen
eta aisialdian zer egin dezakegun komentatu genuen. Gure denbora librean asko
kontsumitzen dugula ikusi genuen. Bukaeran “tribial”era jolastu genuen.
PUBLIZITATEA
ETA MARKAK.
Publizitatearen ezaugarriak ikusi genituen eta
baita ere anuntzio edo iragarki batek zer gauza izan behar dituen. Bideo batzuk
ikusi genituen eta talde bakoitzak iragarki bat egin zuen ordenagailuarekin.
INTERNET
Sare sozialetan egoten diren arrisku guztiak
argi ulertu ditugu eta bideo batzuk ikusi ditugu erne ibiltzeko. Ondoren
taldeka perfil bat osatu dugu segurtasunez nola bete behar den jakiteko.
KONTSUMO TAILERRAK- 1C
ELIKAGAIAK:
ETIKETAK ETA OSAERA
Paketeko patata desberdinak jan ditugu eta
euren arteko konparaketa egin dugu: usaina, itxura, zaporea… Etiketak aztertu
ditugu: osagaiak, markak, kaduzitatea…
Erosi baino lehen etiketa irakurtzea oso garrantzitsua dela konturatu
gara.
BIDEZKO
MERKATARITZA
Bidezko merkataritza eta ohiko merkataritza
aztertu ditugu. Egiten den lana eta
lortzen den dirua orekatua izan behar dela ikasi dugu, hau da, bakoitzak egiten
duen lanaren arabera irabazi behar duela dirua. Gero, praka baten ibilbidea
zein den ikusi dugu. Bukaeran zapatila bat diseinatu dugu.
ETXEKO
EKONOMIAREN JOLASA
Jolas baten bidez familia batek hilabete
batean zenbat diru gastatzen duen ikusi dugu. Diru asko gastatzen dugula
konturatu gara, eta egiten ditugun gastuetan kontu handia izan behar dugula.
KONTSUMO TAILERRAK – 1A
KONTSUMITZEN
IKASIKO DUT
Produktu bat saltzen denean eta erosten
dugunean zelako eskubideak ditugun ikasi genuen. Gehiegi kontsumitzen dugula
konturatu ginen.
TELEFONO
MUGIKORRA
Tailer honetan telefono mugikorra era egokian
erabiltzen ikasi dugu. Mugikorrak egiteko materialak nola lortzen diren azaldu
ziguten eta zelako borrokak egiten dituzten hego Afrikan mineral horiek
ateratzeko.
KONTSUMO
ETA INGURUMENA
Gaur egungo kontsumoak nolako eragina duen
ingurumenean ikusi genuen. Petrolioak egiten duen bidea aztertu genuen eta
kutsadurari buruz hitz egin genuen. Bukaeran
jolas bat egin genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina