Maiatzaren 17 eta 23an La Arboledara joan ginen DBHko 2. mailako ikasleak -2.A eta 2.Bkoak 17an eta 2.Ckoak 23an-
Bi taldeetan banatu ginen bisita egiteko, eta lehenengo leku horren historia ezagutu genuen. Buelta bat eman genuen antzinako meategietatik eta nola aldatzen joan diren azaldu ziguten. Burdinazko hainbat mineral erakutsi ziguten, eta gero hamaiketakoa jatera joan ginen eta denbora libre tarte bat eduki genuen.
Ondoren mendi baten tontorrera joan ginen eta bidean bertako animaliak ikusi genituen. Euriak eraldatutako kareharri asko zegoen bidetik, eta labirinto natural antzeko bat ezagutu genuen. Hor kareharrizko aurpegi formak ikusi genituen. Bazkaltzeko, La Arboleda herrira bueltatu ginen eta ordu beteko denbora librea eman ziguten. Denbora librea bukatzean bueltako autobusa hartu genuen. Denbora izugarria egin zuen, zorte onekoak gu!