Aurtengo GAZTA-PROIEKTUAri eutsiz, maiatzaren 26an Juan Orobiogoitiako ESKOLA AGENDAko ordezkariak Otxandioko KEREXARA baserrira joan ginen bertako Idiazabal gazta nola egiten den ikustera.
Esker mila FELIX AJURIA artzain eta gaztagileari. Berak azaldu zigun gaztagintzako prozesu osoa, ardien elikaduratik hasita, jeztea, esnearen tratamendu termikoa eta hartzitzailea... azkenean gazta freskoa lortu arte, eta ondoren ere izan ditzakeen heltze prozesuak.
Gainera, pentsurako erosten duten koltza zereala (Arabakoa) guztiz aprobetzatzen dute : prentsatutako pentsu-oreaz gain, askatzen den koltza olioa autoentzako bioerregai gisa erabiltzen dute, horrela negutegi efektuko isuriak murrizteko programarekin bat eginez.
Oso interesgarria, asko ikasi genuen!
GAZTA-PROIEKTUA

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina