2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena
ESKOLEN FOROA eta UDAL FOROA
Maiatzaren 20an Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera. Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko.
Aurretik, Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Zaldibarko Eskola eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkari batzuk elkartu ginen, ORTZADARreko aholkularien laguntzaz, konpromisoak eta proposamenak adosteko.
Aurten "ELIKADURA ZIRKULARRA ” gaia lantzen ari gara.
2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena
USAIN BELARRAK landatzen
INGURUMEN TAILLERrean azken ostiralean USAIN BELARRAK landatu ditugu gure ikastetxean.
Oso lorategi polita geratu zaigu.
Landatutako espezieak ondorengoak dira:
- 2 izpiliku (lavanda) (Lavandula angustifolia)
- 2 ezkai ( tomillo) (Thymus vulgaris)
- 1 oregano (Helychrisum italicum)
- 1 erromero (Rosmarinus prostatus)
- 1 menda (menta) (Menta sativa)
2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
KALENDULA UKENDUEN ERAKUSKETA
INGURUMEN TAILERREan Kalendulaz egindako ukenduak gure ikastetxeko atarian erakusten jarri ditugu.
Bizitza osasuntsua Inguruko sendabelarren eskutik.
"Belar txarra, txarra da erabilpen onik ematen ez diogun bitartean"
Jacoba Errekondo
Kalendula ukenduaren propietateak:
- Larruazaleko afekzioetarako: erredurak, urradurak, ekzemak...
- Hilerokoaren arazoetarako...
Bizitza osasuntsua Inguruko sendabelarren eskutik.
"Belar txarra, txarra da erabilpen onik ematen ez diogun bitartean"
Jacoba Errekondo
Kalendula ukenduaren propietateak:
- Larruazaleko afekzioetarako: erredurak, urradurak, ekzemak...
- Hilerokoaren arazoetarako...
Hemen ukendua egiten:
Eta gure ikastetxeko txoko honetan kalendula haziak erein ditugu, horrela proietuari jarraipena emateko!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)