2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

LORE BARATZEA


Eskola Agenda 21 proiektuaren ekintzen artean, aurten baso-zuhaizkak eta usain-belarrak ikastetxean bertan landatzea pentsatu dugu.
DBHko patiopean toki aproposa aurkitu dugu eta bertan, 3. DCko ikasleak aritu dira landare hauek lurrean jartzen: gurbitza, masusta, mugurdia, ahabia, gorostia, erromeroa, izpilikua...


Lore Baratzea

2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

ESKOLA AGENDA 21 EGUNA!!!



Ostegunean, azaroaren 22an, Eskola Agenda 21 eguna -EGUN BERDEA- ospatu dogu. 

Horretarako, berdez jantzita etorri gara eskolara.

10:45etan patiora jaitsi eta denon argazkia atera dogu.
Ondoren,  bertako produktuen dastaketa: GAZTA eta GAZTAINA ERREAK


Eskola Agenda Eguna 2018

Gogoratu aurtengo gaia: ELIKADURA ZIRKULARRA

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

2018-19 ikasturteko EKORDEZKARIAK


Aurtengo Eskola Agendako ordezkarien lehenengo bilera izan dugu, elkar ezagutzeko eta  proiektua aurrera egiteko. Aurtengo gaia, iazko Ekonomia Zirkularrari jarraipena emateko, ELIKADURA ZIRKULARRA izango da.
Bilera ondoren, argazkia atera dugu txoko berdean.

EKORDEZKARIAK

Ingurumenaren aldeko sentsibilizazioa bultzatzeko hilearen 22an ESKOLA AGENDA EGUNA ospatuko dugu, denok berdez jantzita.

2018(e)ko urriaren 21(a), igandea

TOMATE HAZIAK GORDETZEN


2018-10-19


Eguraldi txarra egiten duenean, penaz… baina institutuan gelditu behar gara ortura joan gabe. 
Egun hauek bestelako lanak egiteko aprobetatzen ditugu, adibidez, tomate haziak atera eta datorren udaberrirako gordetzeko! Primerako lana egin dugu!


Tomate haziak

IRAIES 21 TALDEAREN AURKEZPENA


IRAES 21eko proposamen eta ekimenak IgurumenTailerrean egingo ditugu! Horrela hasi gara gaur! Lehenego proposamena lantzen hasi gara gogotsu! 
Taldearen argazkia bidali behar dugu IRAES 21eko blogera eta polit polita izan daiten, kartelak egin ditugu. 
Taldeko argazkia patioan atera dugu!!!

IRAES TALDEA

2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

ORTUA GARBITZEN - urriak 5



Urriaren 5ean, oso gogotsu joan ginen gure ortua garbitzera, sastraka eta belar txar asko zeuden eta hauek pilatu genituen. Lurra oso ziku dago, aspaldi ez duelako euririk egin.
Tomate eta piper landarak beste leku batean pilatu genituen, hauek ongarri bezala berrerabiltzeko erabiliko dituztelako.
Ortua garbi garbi utzi genuen, ortuko arduradunak makina pasatu ahal izateko. 


ORTUA URRIAK 2018 2

INGURUMEN TAILERRA 2018-2019: ORTUA



Aurten ortuaz arduratuko garenak, Ibai, Andoni, Abdu, Iskander, Yamel, Igor, Manex, Txaber, Hamsa eta Madai  gara.
Irailaren 21ean ortura joan ginen eta oso egoera txarrean zegoela konturatu ginen. Lurra oso ziku eta belar txarrez beteta.
Hemendik ekainerarte, saiatuko gara ortua txukuntzen. Ostiral gehienetan bertan lan egingo dugu.



ORTUA URRIAK 2018 1

2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

AINTZATESPENA LORTU DUGU!

Ekainaren 5ean, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko,  “Eskola jasangarria” agirien banaketa izan da Urdaibaiko Ekoetxean  (Madariaga Dorretxea, Busturian).

30 ikastetxek jaso dute aintzatespena eta horien artean gurea JUAN  OROBIOGOITIA BHI. Mario Telleriak jaso du ziurtagiria Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskuetatik.


J. Orobiogoitia AGIRIA

TXOSTEN OROKORRA


2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

MAIATZAKO LANAK ORTUAN


2018-05-04
Azkenean ere! Angelek (arduraduna) rotabatorra gure solora ekarri zuen, lehenengo berak pasatu zuen eta aldi berean geuri zelan egin erakutsi zigun. Palaz ere egon ginen lanean baina batez ere Angelen laguntzaz eta rotabatorraz erraz utzi genuen lurra landatzeko prest. Negutegiko lanak astero egin behar direnez, han egon ginen landareak ureztatzen eta zaintzen. 

2018-05-11 / 18 / 25
Lurrean kompost ekologikoa bota eta gero Leizurik eta Julenek eskubara pasatuz ortua txukun txukun utzi zuten. Jarraian Unaik, Julenen laguntzaz, eta soka txiki batez ilarak markatu eta ildo-bizkarrak egin zituen. Bitartean Aimar Etxenagusiak ortu bazterrean zebilen bedar txarrak kentzen eta sardaz eta karretilaz izkina batera eroaten. Ondoko ortuko gizonak rotabatorraz ondo landu barik zegoen ortu zatitxu bat pasatu zuen. Unaien laguntzaz, Julenek, Tiagok eta Aimar Unzuetak tomateak, piperrak eta letxugak (Mungiako plazan erosiak) landatu zituzten hurrenez hurren. Amaitzeko Aimar Yurrebasok tresna guztiak garbitu zituen. Eskerrak ere gure argazkilariari, Aingeru.




Maiatza ortuan

2018(e)ko maiatzaren 22(a), asteartea

EKINAREN EGUNA IURRETAN


Ekinaren eguna 2018

Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna aintzat hartuta, Aztertu Programak, Ingurugelak, Eskola Agenda 21 eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak antolatuta, Ibaiazabal eta Zaldai ibaietan hondakinak biltzeko jardunaldia ospatu dugu eta bertan Juan Orobiogoitia BHIko eta Maiztegi eskolako ikasleak izan dira protagonista.

Hiri hondakin solido urbanoek (edukiontziak, poltsak, zapitxoak…) gure ibaietan sortzen duten inpaktua zuzenean ezagutu dugu; plastiko-poltsak, botilak, ontziak ... lurrera botatakoan gertuko ibairen batera heltzen direnez, horiek guztiak paisaian, ingurumenean edota  faunan dituzten ondorioez jabetu gara.

Ingurumen sailburuorde Elena Morenok eta URAko zuzendari nagusi Ernesto Martínez de Cabredok, Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak eta Mankomunitateko presidente Aitor Lopezek parte hartu dute Ekinaren Egunaren seigarren edizioan antolatutako ekintza honetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

2018(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

EUSKAL CONFINTa




Maiatzaren 9an Busturiako Madariaga dorretxean Euskadiko Eskola Jasangarrien Konferentzian partaide izan gara.

“Mother Nature Needs Her Daughters” lelopean, gure gizarteko gaur egungo premia handiko bi gai uztartu egin dira:KLIMA ALDAKETA eta EMAKUMEEN BAZTERKETA.

Aurretik, apirilaren 24an, 3. DBHko ikasle talde batek antolatuta (mila esker Jokin, Elene, Laia, Gorka, Elene, Maider, Nerea, Ane eta Iman), 2017eko ESKOLA CONFINTa ospatu genuen ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu zuten eta, bertan, Maiatzaren 9an  Busturiako Euskal Confintera joateko ordezkariak hautatu ziren: LAIA GURRUTXAGA, EIDER UNDA eta ELENE URIBELARREA. Bestalde,topaketa antolatzeko ekolider moduan  GORKA AMEZUA izendatu genuen.

ESKOLA CONFINTa


Hemen EUSKADIko CONFINTean egindako lanak

IX EUSKAL CONFINTa                  GUTUNA

Argazkiak

ESKOLA CONFINT                  

EUSKADI CONFINT

Informazio gehiago:    IRAES BLOGA

2018(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

LEMBA TXINPANZEA GURE BABESPEAN!




Ikastetxean egin genuen mugikorrak biriziklatzeko kanpaina - Jane Gooball instituturen eskutik, koltana berrerabilia izan dadin eta txinpantze eta gorilen habitata zaintzearen alde, MUGI ZAITEZ OIHANAREN ALDE!- oso arrakastatsua  izan zen, eta ondorioz, sari berezia lortu dugu:

LEMBA, Congon Jane Goddball errehabilitazio zentruan bizi den txinpazea, gure besoetakoa izendatzea, eta horren ziurtagiria jaso dugu.

Hona hemen LEMBA gure txinpalagunaren besoetakoaren ziurtagiria





IRAES 5. proposamena


"Mother Nature needs her daugthers"

Ados zaudete lemarekin? Zergatik?

Bai, gaur egun lehentasuna duten bi gai lotzen dituelako. 

 Interesgarria ikusten duzue?

Bai, ikusteko zelan emakumeak dauden  goi mailako zientzian.

 Zergatik da garrantzitsua?

Klima aldaketari aurre egitea premia handiko beharra delako eta emakumeen bazterketa ezin delako onartu gure gizartean.

 Zer ikuspegi ekartzen du?

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ona da, mundua aldatzeko balio du.

 Zertaz pentsarazten gaitu?

Bai neskek zein mutilek lan berdina egin ahal dutela.

 Zer dago interesgarria eta azpimarragarria espedizioan?...

Ikustea emakumeak ze lan handia egiten ari diren gaur egungo zientziatan.



2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

APIRILAKO LANAK ORTUAN


APIRILAK
2018-04-13

Aste Santua pasa eta gero mintegi txiki bat egin genuen gure ortuko negutegian. Piper haziak erein genituen eta ureztatu ere egin genuen. Bigarren orduan ortu erdia palatu genuen. Bukaeran ia gehienok, botak eta tresnak (atxurrak, atxurtxuak, palak) garbitu genituen.

2018-04-20


Nahiz eta eguraldi txarra izan, ortura joan ginen. Negutegian ereindako piperrak ureztatu egin behar ziren eta.  Landu barik zegoen soloko beste erdia palatu egin genuen. Batzuek aldagelan garbiketa sakona egin genuen. Instalazioak erraztatu, botak eta tresnak garbitu eta ahalik eta gehien txukundu.


2018-04-27

Ondoko ortukoak garbiketa egiteagatik ezkerrak eman zizkigun. Mintegiko piperrak ureztatu eta egondako bedar txarrak kendu genituen. Eta betiko moduan amaieran dana garbi eta txukun utzi genuen.

APIRILA ORTUAN

2018(e)ko apirilaren 29(a), igandea

ESKOLEN ARTEKO eta UDAL FOROA

Maiatzaren 15ean Udal Foroan parte hartu zuten gure ikastetxeko ikasle ordezkariek Maiztegikoekin batera.  Udal foroa herriko ikastetxeetako eta Udaleko ordezkarien arteko bilkura da, eta bertan aukera izaten dugu beste gauza batzuen artean gure eskakizunak aurkezteko.

Aurretik, Eskolen arteko Foroa izan genuen. Bertan Maiztegi Eskola, Zaldibarko Eskola, Berrizko Institutua eta Juan Orobiogoitiako Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkari batzuk elkartu ginen, ORTZADARreko aholkulariaren laguntzaz, konpromisoak eta proposamenak adosteko.

Aurten "EKONOMIA ZIRKULARRERANTZ pausuak ematen gaia lantzen ari gara.
Hemen UDAL FOROAN AZALDUTAKOA:

Udal foroa 2018

2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

ESKOLA CONFINT 2018



Apirilaren 24an,  3. DBHko  ikasle taldeak antolatuta (mila esker Jokin, Elene, Laia, Gorka, Elene, Maider, Nerea, Ane eta Iman) 2018ko ESKOLA CONFINTa ospatu dugu ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu dute eta, bertan, Maiatzaren 9an  Busturiako Euskal Confintera joateko ordezkariak hautatu dira: LAIA GURRUTXAGA, EIDER UNDA eta ELENE URIGOITIA.
eskola confint 2018G

AURKEZPENA

Aurtengo gai nagusiak uztartzen ditu ALDAKETA KLIMATIKOA eta EMAKUMEEN BAZTERKETA. Horren inguruan Anak bere koinata den emakume zientzilariaren bideo xume bat grabatu du. 
IRATXE ZARRAONANDIA (iKERBASKEko Genetikako ikertzailea)

2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

EDUKIONTZIAK

Ingurumen tailerrekoak hondakinen edukiontzien inguruan egindako lana




Martxo bukaerako lanak ortuan


2018-03-16
Gaur goizean ortuan lurzorua palaz lantzen ibili gara eta negutegian piperrak erein eta ureztatu egin ditugu eta ezkur pare bat ere bai.

MARTXOAK 16 ORTUA

2018-03-23
Gaur ereindako haziak berriz ureztatu ditugu eta palaz eta atxurrez lanean jarraitzen dugu. Oxelek, Aimarrek eta beste batzuek porruak garbitu eta etxera eraman dituzte.

ortua martxoa 4

2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

ORTUA MARTXOAK 9



2018-3-09
Gaur goizean ortua lantzen ibili gara. Bedar txar asko atxurrez kendu dugu eta konposta egiteko erabili dugu. Ortuko txoko batean piperrak landatuko ditugu. Bi era ezberdinetan egingo dugu. Bata mikrorganismoak dauden geruza apurtu gabe (kartoiak edo lastoak estalirik bedarra hazten ez uzteko) eta bestea betiko moduan lurra palaz eta atxurrez lantzen.

ORTUA MARTXOAK 3

2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

EKOKONTSUMITZAILE TAILERRA


Martoaren 16an, ostiralean, ekordezkariek EKOKONTSUMITZAILE tailerra izan dute  ORTZADAR taldeko hezitzaile baten gidaritzapean.

EKONOMIA ZIRKULARraren inguruko formazio saioa izan dute lehenengo orduan: ikusentzunezko baliabideak erabili ondoren,   guztion arteko elkarrizketa eta eztabaida  zabaldu da.

Ondoren, kalera joan gara herritarrei inkesta egitera
Jasotako  erantzunen laburpen gisa:

- Gehienek ez dakite  zer den EKONOMIA ZIRKULARRA.
- Erositako produktuaren jatorriari gutzitan erreparatzen diote.
- Ez dute erosten 2. eskuko dendetan.

-KOOPERA edukiontzia ezagutu eta erabiltzen dute.
- Hala ere, ez dakite ondo zer bota ahal den.

- Orokorrean, hondakin mota gehienak bereizten dituzte
- Ontzi ezberdinak ezagutzen dituzte
- Konsziente dira hondakin kopurua murriztu egin behar dela.
- Hala ere, ez dute ezer egiten hondakinak murrizteko ( ez dute ondo erantzuten galderari  " Zerbait egiten duzu sortzen duzun hondakin kopurua murrizteko?").

Bukatzeko, dendak bisitatu eta bertan saltzen diren produktuak aztertu ditugu.
- Plastiko asko erabiltzen da (ontziak, poltsak)
- Dena ez da birziklatzen
- Produktu asko ez dira bertokoak eta bai urrunekoak.

EKOKONTSUMITZAILE TAILERRA

2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

TE POLTSEN ESPERIMENTUA


Aurten LUR eta INGURUMEN ZIENTZIEtako ikasleak Estatu eta  Europa mailako ikerkuntza proiektu batean partaideak izan dira. TE POLTSEN ESPERIMENTUA bezala izendatuko dugu, eta honetan datza hain zuzen: te mota ezberdineko poltsak lurperatu ditugu basoan, batzuk ongarria gehituta, eta 100 egun igaro ondoren, atera, sikatu eta pisatu egin ditugu laborategian, horrela materia organikoaren deskonposaketa abiadura aztertzeko baldintza ezberdinetan eta gai ezberdinetan.

Emaitzak Bartzelonara bidali ditugu, non ikerketa honen buruek informazioa bildu estatuko beste hainbat ekosistema ezberdinetako emaitzekin batera, eta ondorioak atera eta interpretatzeko gai izango dira. Horren zai gelditzen gara.

Hemen argazki batzuk
te poltsak

2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

IRAES 4. proposamena



4. proposamena ere bete eta bidalita dago IRAESeko blogera. INGURUMEN TAILERREKO  ikasleak LURDESen laguntzaz egindako lana, eta zoritxarrez guretzako - zorionez Lurdesentzako- bere azkena gure artean.


IRAES bloga - Orobiogoitia

Hemendik eskertu behar diogu Natura eta Ingurumenaren alde egindako lan guztia, eta goretsi Eskola Jasanagarriaren bidean izandako lidergoa. 

MILA ESKER LURDES!!! Zure espirituak 
gurekin jarraituko du .







IRAESeko 3. PROPOSAMENA.


Hemen gure ikastetxean INGURUMEN TAILERREKO ikasleak egindako lana, IRAESeko BLOGean ikus daitekeena.

IRAES BLOG. OROBIOGOITIA 3. prop

2018(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

2018rako gela-egutegia sortu dugu  INGURUMEN TAILERreko ikasleek. Berrerabiltzeko papera (alde batetik idatzia) erabili dugu horretarako.
IRAES, Euskadiko eskola jasangarrien sarea ezagutaraztea da helburuetako bat, eta bestea aurtengo Eskola Agendako gaia aldarrikatzea:

EKONOMIA ZIRKULARRERANTZ PAUSUAK EMATEN!!!

egutegia 2018

2018(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena

SUKALDARITZA- 2018-01-26

Gaur sukaldean egon gara eta bi errezeta egin ditugu: porru pastela eta kuia marmelada.

Pastela edo tarta egiteko gure ortuko porruak erabili ditugu. Lehenengo garbitu eta txikitu egin ditugu eta baita kipula ere. Gero zartaginera bota olioarekin  eta erregosi egin dugu. Ondoren esnegaina eta arrautzak nahastu ditugu ontzi batean eta horra bota ditugu porruak eta kipula. Azkenean dena laban sartu dugu 25 minututan.

Marmelada egiteko  kuia edo kalabaza txikitu egin dugu eta azukrea gehitu diogu. Lapiko batean jarri eta  limoi ura eta kanela gehitu ondoren, irakiten jarri dugu sutan. Denbora luzean izan dugu egosten eta bitartean eragiten ibili gara.  Eginda egon denean hozten utzi eta  poteetan banatu dugu, bakoitzarentzat pote bat etxera eramateko. 

 

sukladaritza tailerra 

Dena bukatutakoan harrikoa egin dugu eta tarta jan dugu. Marmelada ere probatu dugu galleta batzuekin. Dena oso gozo egon da.