Maiatzaren 9an Busturiako Madariaga dorretxean Euskadiko Eskola Jasangarrien Konferentzian partaide izan gara.
“Mother Nature Needs Her Daughters” lelopean, gure gizarteko gaur egungo premia handiko bi gai uztartu egin dira:KLIMA ALDAKETA eta EMAKUMEEN BAZTERKETA.
Aurretik, apirilaren 24an, 3. DBHko ikasle talde batek antolatuta (mila esker Jokin, Elene, Laia, Gorka, Elene, Maider, Nerea, Ane eta Iman), 2017eko ESKOLA CONFINTa ospatu genuen ikastexean. Konferentzian 3. DBHko ikasleek parte hartu zuten eta, bertan, Maiatzaren 9an Busturiako Euskal Confintera joateko ordezkariak hautatu ziren: LAIA GURRUTXAGA, EIDER UNDA eta ELENE URIBELARREA. Bestalde,topaketa antolatzeko ekolider moduan GORKA AMEZUA izendatu genuen.
ESKOLA CONFINTa
Hemen EUSKADIko CONFINTean egindako lanak
IX EUSKAL CONFINTa GUTUNA
Argazkiak
ESKOLA CONFINT
EUSKADI CONFINT
Informazio gehiago: IRAES BLOGA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina