Aurten LUR eta INGURUMEN ZIENTZIEtako ikasleak Estatu eta Europa mailako ikerkuntza proiektu batean partaideak izan dira. TE POLTSEN ESPERIMENTUA bezala izendatuko dugu, eta honetan datza hain zuzen: te mota ezberdineko poltsak lurperatu ditugu basoan, batzuk ongarria gehituta, eta 100 egun igaro ondoren, atera, sikatu eta pisatu egin ditugu laborategian, horrela materia organikoaren deskonposaketa abiadura aztertzeko baldintza ezberdinetan eta gai ezberdinetan.
Emaitzak Bartzelonara bidali ditugu, non ikerketa honen buruek informazioa bildu estatuko beste hainbat ekosistema ezberdinetako emaitzekin batera, eta ondorioak atera eta interpretatzeko gai izango dira. Horren zai gelditzen gara.
Hemen argazki batzuk
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina