Martoaren 16an, ostiralean, ekordezkariek EKOKONTSUMITZAILE tailerra izan dute ORTZADAR taldeko hezitzaile baten gidaritzapean.
EKONOMIA ZIRKULARraren inguruko formazio saioa izan dute lehenengo orduan: ikusentzunezko baliabideak erabili ondoren, guztion arteko elkarrizketa eta eztabaida zabaldu da.
Ondoren, kalera joan gara herritarrei inkesta egitera
Jasotako erantzunen laburpen gisa:
- Gehienek ez dakite zer den EKONOMIA ZIRKULARRA.
- Erositako produktuaren jatorriari gutzitan erreparatzen diote.
- Ez dute erosten 2. eskuko dendetan.
-KOOPERA edukiontzia ezagutu eta erabiltzen dute.
- Hala ere, ez dakite ondo zer bota ahal den.
- Orokorrean, hondakin mota gehienak bereizten dituzte
- Ontzi ezberdinak ezagutzen dituzte
- Konsziente dira hondakin kopurua murriztu egin behar dela.
- Hala ere, ez dute ezer egiten hondakinak murrizteko ( ez dute ondo erantzuten galderari " Zerbait egiten duzu sortzen duzun hondakin kopurua murrizteko?").
Bukatzeko, dendak bisitatu eta bertan saltzen diren produktuak aztertu ditugu.
- Plastiko asko erabiltzen da (ontziak, poltsak)
- Dena ez da birziklatzen
- Produktu asko ez dira bertokoak eta bai urrunekoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina